Ageriko Patua
(«Patu argiaren doktrina» orritik birbideratua)
Ageriko Patua (ingelesez: Manifest Destiny) Estatu Batuetako esaldi ezagun bat da. Bertan, AEBn patua Ozeano Atlantikotik Ozeano Barera hedatzea dela ziurtatzen du. Alderdi politiko askok historikoki esamolde hau erabili dute inperialismo eta anexioak justifikatzeko. Monroe doktrinarekin harreman zuzena duen esamoldea da eta "Amerika Amerikarrentzat" esaldiarekin laburbildu daiteke.
Esamolde hori 1845ean argitaratu zen lehen aldiz, John O´Sullivan kazetariaren Anexioa artikuluan. Artikulu horretan, hau defendatzen zuen:
« | Estatubatuar herriak, herri hautatua denez, Jainkoak agertutako helburu bat dauka, eta horren arabera, eskubidea du Estatu Batuetako parte izateko patua duten lurralde guztiak menderatzeko. | » |
John Sullivan, 1845 |
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kategoriak:
- Ameriketako Estatu Batuetako politika
- Ameriketako Estatu Batuetako terminologia politikoa
- Ameriketako Estatu Batuetako eslogan politikoak
- Nazioarteko harremanen teoria
- Ameriketako Estatu Batuetako espantsionismoaren historia
- Ameriketako Estatu Batuetako nazionalismoa
- Ameriketako Estatu Batuak-Mexiko harremanak
- Estatubatuar inperialismoa