Adur (euskal mitologia)
Euskal mitologian, Adur, guztia batzen duen lokailu bat da, Lurrarekin batzera bultzatzen duen eta leku guztietan dagoen gaia[1][2][3]. Adurra Amalurrekin lotzen da, eta bere kontrakoa Indarra izango litzateke, bereizteko joera duena[1].
Zentzu praktikoagoan, adurra zoria da[4], azti eta sorginen ahalmena[5]. Baita azti-sorginek magia egiteko erabilitako indarra ere. Biraoa, esate baterako, adurraren bidez igortzen zaio kaltetu nahi den pertsona edo gauzari. Gauza edo pertsonaren irudiaren gaineko ekintza sinboliko batek bere adurra igortzen du, eta imajinak irudikatutakoaren aurka erreproduzitzen da urrunera. Edozeinek erabili dezake adurra. Batzuetan gizakiak adurra erabil dezake zenbait irelu menperatzeko.
Badaude zenbait pertsona adurra begiradarekin menperatu eta erabili dezaketenak. Begiradarekin adurra mugitzeko ahalmena dute, eta haren bidez kalteak ekartzen dizkiete gauzaki, gizaki eta animaliei.Pertsona horiek "betadurra" dutela esaten da, begizkoa eragiten duen indarra.
Elezaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Barandiaranek Leitzako istorio hau kontatzen zuen adurraren indarrari buruz:
« |
|
» |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b Ortiz Oses, Andrés.. (2007). Euskal mitologia : izena duen guztia omen da = Mitología vasca : todo lo que tiene nombre es. (2. ed. argitaraldia) Kutxa Fundazioa = Fundación Kutxa ISBN 8471734885. PMC 932552771. (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
- ↑ (Ingelesez) Ortiz-Osés, Andrés. (2007). «Los mitos vascos : aproximación hermenéutica» Los mitos vascos: 0–0. (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) GARAGALZA, Luis; MARDER, Michael; ORTIZ-OSÉS, Andrés. (2019-05-21). Las raíces de la physis / The Roots of the Physis. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
- ↑ «EH - Bilaketa - Bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
- ↑ «ADUR - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]