Faszia konpartimentu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Faszia konpartimentua» orritik birbideratua)
Faszia konpartimentu
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latinezcompartimenta
TAA04.7.01.001
FMA322216
Terminologia anatomikoa

Faszia konpartimentua muskuluak eta nerbioak gordetzen dituen gorputzaren barrunbea da, faszia sakonez inguratuta dagoena.[1]

Gorputz-adar bakoitza bi segmentutan banatua dago: besoa / besaurrea eta hanka /izterra. Segmentuotatik bakoitzak, era berean, bina faszia konpartimentu ditu: aurrekoa eta atzekoa.[2]

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Segmentu horiek zeharka ebaki ezkero, faszia konpartimentuok begi bistakoak dira, septum motako ehun konektibo gogorrez inguratuak.

Konpartimentu hauek nerbio eta odol-horniketa bereizi bat izaten dute, inguruko ehunetatik apartekoa. Askotan, konpartimentuko muskulo guztiek inerbazio bakarra dute.

Klinika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konpartimentuaren sindromea: kasu batzuetan, lesioen edo kirurgiaren ondorioz, konpartimentu baten barruan dagoen presioa handitu daiteke (normalean, inflamazioaren eraginez). Kasu hauetan arazo mediko akutua ager daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]