Jasmine Cephas Jones

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jasmine Cephas-Jones» orritik birbideratua)
Jasmine Cephas Jones

Bizitza
JaiotzaNew York1989ko uztailaren 21a (34 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaRon Cephas Jones
Hezkuntza
HeziketaFiorello H. LaGuardia High School (en) Itzuli
Neighborhood Playhouse School of the Theatre (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm5093499 IBDB: 501277
Twitter: JasCephasJones Instagram: jazzy_joness Spotify: 4H3e5t5utgPvj6Nsuda5QF Musicbrainz: 0de620fe-8d4d-4be0-b6ae-2669ef948b2e Discogs: 4903659 Edit the value on Wikidata

Jasmine Cephas Jones (New York, 1989ko uztailaren 21a) aktore eta kantari estatubatuarra da, Peggy Schuyler eta Maria Reynolds pertsonaiak Hamilton musikalean pertsonifikatu zituelako lortu zuen ospea bere karreran.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ron Cephas Jones aktore eta kantariaren alaba da Jasmine (eta Kim Lesley du ama). New Yorkeko Brooklyneko Midwood auzunean hazi zen.Besteak beste, Berklee College of Music eta Neighborhood Playhouse Antzerki Eskolan ikasi izan du, eta azken honetan graduatu zen 2011n.[1][2]

Jonesek hainbat film independentetan parte hartu zuen bere karreraren hastapenetam, besteak beste, Titus (2013) eta Fairfield (2014) filmetan. Blue Bloods eta Unforgettable telesailetako ataletan ere agertu da.

2015ean, Maria Reynolds eta Margarita "Peggy" Schuyler Van Rensselaer pertsonaiak gorpuztu zituen Hamiltonen musikal arrakastatsuaren lehen produkzio originalean. Ikuskizuna Broadwayko eszena nagusira iritsi zenean, bere paperarekin jarraitu zuen 2016ko abenduaren 8a arte. Ekoizpen horrek Grammy Saria irabazi zuen eta aukera gehiago ireki Jasmine Cephas Jonesi.[3]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anthony Ramos Hamilton-eko beste aktore batekin harremana izan zuen,[4] baina 2021eko abenduan argitaratu zen bikotea banandu egin zela.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko wikipediako «Jasmine Cephas Jones» artikulutik itzulia izan da, 2023-12-26 data duen 156320734 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-12-26 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]