Ito... edo ezkondu
(«Mujeres en Berrigorria» orritik birbideratua)
Ito... edo ezkondu | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Ito... edo ezkondu, Mujeres en Berrigorria Victor Ruiz Añibarro idazle erbesteratuaren antzezlanaren euskarazko itzulpena da.[1] Gaztelaniazko bertsioa Buenos Airesko Casal Catalánen antzokian eman zen lehen aldiz, 1949ko abuztuaren 6an, Antzerki taldearen eskutik. Zuzendaria Jose Maria Barquín Zabala izan zen eta ekimena Argentinako Eusko Ekintzaren eskutik egin zen. Euskarazko bertsioa, bestetik, Nemesio Etxanizek egin zuen eta Auñamendi bilduman 1968an plazaratu zen nahiz eta aurreko urteetan Euskal Herriko zenbait tokitan taularatu izan. Komedia komikoa bi ekitalditan da.
Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Prudencio, euskaraz Don Satur
- Doña Toda, euskaraz Doña Zurrunbillo
- Ramona, euskaraz Erremona
- Sinapismo, euskaraz Izaiña jauna
- Matauco, euskaraz Ujentu
- Don Severo, euskaraz Don Markox
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Victor Ruiz Añibarro: Mujeres en Berrigorria. Ito... edo ezkondu. Itzultzailea: Nemesio Etxaniz, Zarautz: Auñamendi bilduma, 60. zk. 1968.[2]