Ontzi (ibilgailu)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ontzi baten atal nagusiak. 1Tximinia; 2Txopa; 3Helizea eta lema; 4Kroskoa (ababor ezkerraldea eta istribor eskuinaldea); 5Aingura; 6Brankako erraboila; 7Branka; 8Ontzigaina; 9Aginte zubia

Ontzi bat zurezko, metalezko, beira-zuntzezko edo beste material bateko (baita hormigoizko ere, SS Faith kasu) edozein eraikuntza ahur eta fusiformea da, bere formagatik uretan flotatzeko gai dena eta ibilgailu bezala nabigatzeko erabiltzen dena. Berez, termino generiko bat da, kanoa arin bati zein gurutzaontzi bati erreferentzia egin diezaiokeena.

Ontzitzat har daiteke, halaber, luzetarako plano bertikal batekiko simetrikoki flotatzen duen gorputz oro, hormarte-plano deritzona, propultsio- eta gobernu-baliabidez hornitua, honako baldintza hauek betetzen dituena:

  • Flotagarritasuna (flotatzen duena)
  • Sendotasuna edo erresistentzia
  • Estankotasuna
  • Kargatzeko gaitasuna
  • Egonkortasuna
  • Gobernagarritasuna (gidatu daitekeena)
  • Mugikortasuna.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]