Inari: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
86. lerroa: 86. lerroa:
[[Irudi:Inari.png|400px|right]]
[[Irudi:Inari.png|400px|right]]
=== Azpiegiturak ===
=== Azpiegiturak ===
[[Ivalo]]n, aireportu bat aurkitzen da eta eguneroko bi hegaldi daude [[Helsinki]] hiriburura. Aireportua [[alemania]]rrek eraiki zuten [[1943]]. urtean, eta beraiek erabili zuten [[1945]]. urtean [[Laponiako Gerra]]n suntsitu zuten arte. Berreraiki eta [[1955]] ireki eta [[Finlandia]]ko iparraldeneko aireportua bihurtu zen. [[2006]]. urtean 153.335 bidaiari izan ziren. '''Inari''' ez dago [[Finlandia]]ko trenbide-sarearen barnean eta geltoki hurbilenak [[Kemijärvi]] eta [[Rovaniemi]]n daude, 270 eta 294 kilometrotara.
[[Ivalo]]n, aireportu bat aurkitzen da eta eguneroko bi hegaldi daude [[Helsinki]] hiriburura. Aireportua [[alemania]]rrek eraiki zuten [[1943]]. urtean, eta beraiek erabili zuten [[1945]]. urtean [[Laponiako Gerra]]n suntsitu zuten arte. Berreraiki eta [[1955]] ireki eta [[Finlandia]]ko iparraldeneko aireportua bihurtu zen. [[2006]]. urtean 153.335<ref>[http://www.finavia.fi/files/finavia/matkustajat_eng_pdf/0_INET_matk_lentoasemittainEN.joulu06.pdf Finavia] (ingl.)</ref> bidaiari izan ziren. '''Inari''' ez dago [[Finlandia]]ko trenbide-sarearen barnean eta geltoki hurbilenak [[Kemijärvi]] eta [[Rovaniemi]]n daude, 270 eta 294 kilometrotara.


=== Banaketa ===
=== Banaketa ===

21:45, 31 abendua 2007ko berrikusketa

Inari
Anár

Inariko armarria
Berezko izena Inarin kunta (fi)
Herrialdea - Finlandia
Eskualdea Lappi
Lurraldea Lappi
Alkatea Reijo Timperi
Azalera 17.353,81 km²
Biztanleria 6.950 [1]
2007.11.30
Dentsitatea 0,5 bizt/km²
Hizkuntza ofiziala(k) Finlandiera
Samiera
* Iparraldeko Samiera
* Inariko Samiera
* Skolt Samiera
Sorrera 1876
Web-orri ofiziala (Finlandieraz)

Inari (Iparraldeko Samieraz: Anár; Inariko Samieraz: Aanaar; Skolt Samieraz: Aanar; Suedieraz: Enare) Finlandiako udalerri bat da, Lappi probintzian kokatua. Nahiz eta udalerriaren izena Inari izan, ez da herrixka garrantzitsuena, Ivalo baizik. Udalerria, Inarijärvi lakuaren inguruan antolatzen da eta Finlandiako samitar-kopuru handiena dago bertan, biztanleri guztiaren %30a. Ekonomia, basogintzan, elur-oreinen zaintzan eta azken urteotan hazten ari den turismoan oinarritzen da.

Udalerria ikaragarria da, Hego Euskal Herria bezain handia, 17.353 km², Finlandiako udalerririk handiena. Bere baitan hainbat Parke eta Erreserba Natural eta ingurune babestuak dauzka, Finlandiako leku natural babestuena bihurtuz.

Geografia

Inariko baso-eremu zabalak.

Udalerria, Finlandiaren iparraldean kokatzen da eta Errusia eta Norvegiarekin egiten du muga, lehenengoarekin ekialdean eta bigarrenarekin ipar eta ekialdean. Utsjoki iparraldean, Sodankylä hegoaldean eta Kittilä eta Enontekiö hego-mendebaldean ere Inariren bizilagunak dira. Laponia finlandiar gehienean nagusitzen den klima kontinental eta artikoa da nagusia, non tenperatura eta prezipitazio baxuak (herrialde osoko baxuenak) diren ezaugarri nagusiak. Udak motzak eta epelak izan ohi dira, ekain erdialdetik abuztu bukaeraraino, neguak aldiz, luzeak eta oso hotzak. Elurra da paisaia nagusia urritik maiatza bitartean, noiz Inarijärvi lakua izoztua dago. Zirkulu Polar Artikoaren iparraldean aurkitzen denez, Ivalo herrixkan gauerdiko eguzkiak (etengabeko eguzkiak) 58 egun iraun ohi du eta neguan aldiz, 32 egunetan egunak argitu gabe irauten du.

Baso-eremu asko dago udalerrian, batez ere izei eta pinu-basoak. Iparralderantz joaten garen heinean, geroz eta klima lehorragoarekin aurkitzen gara, non zuhaitzik gabeko Tundra bihurtzen da nagusi, urki bakan batzuekin. Bertan, "tunturiak" agertzen hasi dira, isolaturik aurkitzen diren mendixkak, Eskandinaviar mendikatearen bukaerako mendixka txikiak. Udalerriaren azaleraren %72,2a babestutako lurraldea da, hala nola Lemmenjoki Parke Nazionala (2.850 km²) eta Urho Kekkonen Parke Nazionala, Finlandiako handienak. Babestutako eremu gehiago Hammastunturi, Kaldoaivi, Muotkatunturi, Paistunturi, Tsarmitunturi eta Vätsäri eremuak dira. Bertan animalia mota anitza bizi da; hala nola, hartz arreak, otsoak, arrano beltzak, altzeak eta elur-oreinak.

Rahajärvi lakua.

Gainontzeko lurraren %12a urez estalitako lur-zorua da, laku garrantzitsuena, 1.041 km²-ko azalera duen Inarijärvi lakua izenik. Bertan, 3000 uharte baino gehiago aurkitzen dira. Beste laku garrantzitsuak Mutusjärvi, Paatari eta Patujärvi lakuak dira, gainontzeko lakuak txikiak eta garrantzirik gabekoak dira. Inarijärvi lakuan amaitzen dira ibai gehienak; hala nola, Ivalojoki, Leemenjoki, Vaskojoki eta Juutuanjoki ibaiak. Hala ere badaude lakuan hiltzen ez diren ibaiak, Paatsjoki ibaia adibidez, Norvegian jaio eta ibilbide guztia Inari eta Utsjoki udalerrian egin ostean Norvegiara itzultzen da Ozeano Artikoan isurtzeko. Ibaia garrantzitsuenetarikoa Inarijoki ibaia da, Finlandia eta Norvegiaren arteko muga marrazten baitu.

Historia

Historiaurrea

Izotz Aroan egondako glaziarrak urtu ostean lehen gizakiak iristen hasi ziren lurralde hauetara, aztarna zaharrenak duela 8.000 eta 7.000 urte bitartekoak dira. Eratu zen kulturari Komsa edo Gorravárri izena ematen zaio, eta gehien bat Ozeano Artikoko kostaldean ezarri zirenez, Ipar Itsasoko lehen norvegiar tribuekin harreman estuak izan zituzten.

Harri Aroan, Suedia iparraldeko eta Itsaso Zuriko biztanleak iritsi zirela uste da. Samitarrak, kultura guzti hauen nahasketa eta ondoren iritsi ziren Fino-Ugriar taldeen baturaren ondorio dira. Honenbestez, samitarrak izan ziren udalerriko eta Laponia, Finlandiar probintziako biztanle bakarrak XX. mende arte.

Etxe samitarra.

Inariko samitarrak bereziak izan dira. Laponiako beste lekuetan ez bezala, bertakoak ez dira elur-oreinen abeltzaintzatik bizi, arrantza eta ehizatik baizik. Esan daiteke bertako samitarrak erdi nomadak zirela. Izan ere, sasoiaren arabera lekuz aldatu ohi ziren. Neguan, ehiza egin ohi zuten eta udan aldiz, arrantzatik eta fruituak biltzetik bizi ziren.

Suediar eta Errusiar garaiak

Inariren lehen aipamena 1517koa da, Errusiar duke baten eskutik datorkiguna. Errusia, Finlandia, Norvegia eta Suedia herrialdeen mugan kokatua dagoenez, XVI. eta XVII. mendeetan esku batetik bestera joan zen igarotzen, azkenean Finlandiaren eskutan eroriz, Errusia eta Suediaren arteko muga bermatzeko.

Lurraldeko biztanleak kristatutzeko asmoarekin, suediarrek, lehen eliza eraiki zuten 1630. urtean Inarin, Pielpajärvi herrixkan hain zuzen, eta gutxinaka bertako biztanleak kristautzen joan ziren.

XVIII. mendean, bertako biztanleak historiaurretik zeramaten bizitza-estilo nomada egiteari uzten hasi ziren eta abeltzaintzari ekin zioten gainontzeko Laponiako lurraldeetan bezala. Honela, estatuak (Suediak), hainbat laguntza eskaini zizkien bertako samitarrei elur-oreinak hezteko. Gutxinaka finlandiarrak iparralderantz jotzen hasi ziren eta 1830. urtean jada, Inariko lau biztanletik bat hegoaldeko jatorria zuen. Gainera, basogintzaren garrantzia gorantz joan zen eta bertako biztanleak behin-betiko utzi zioten nomada izateari eta ehizatik bizitzeari.

Suediak bere nagusitasuna Finlandian Errusiaren esku utzi zuenean 1809. urtean, gauzak asko aldatu ziren Inaritarrentzat. Izan ere, hotzaren eraginez, prozesu biologiko guztiak oso geldoak dira. Hildako landare zein animaliek denbora asko behar izaten dute deskonposatzeko, eta hori dela eta, mantenugai gutxi izan ohi du lurzoruak eta neguan, animaliak (elur-oreinak), Ozeano Artikoaren kostaldera eramaten zituzten (Norvegiara). Beraz, errusiarrek Finlandia bereganatu zutenean, Suedia eta Norvegiarekin zituzten mugak itxi egin zituzten eta bertako herritarrak iparralderantz jo gabe gelditu ziren. Mugen itxiera eta beraien bizimoduaren aldaketa ozenago salatzeko, lurraldea batu egin zen eta gaur egun ezagutzen dugun udalerria sortu zen 1876. urtean.

Independentziatik hona

Alemaniarrak Ivalo suntsitu ostean.

Independentzia lortu ostean, Petsamo lurraldea eskuratu zuten finlandiarrek, Ozeano Artikoan portua edukiz. Honela trenbide-sare bat eraiki zen portutik Rovaniemira, Inaritik igaroz, eta Ivalo herrixka izugarri handitu zen honen ondorioz.

Urte hauetan samitarrak ziren oraindik gehiengo, baina Espainiako gripea lehenik eta portuko azpiegiturak ondoren, finlandiarrak geroz eta maila altuagoak eta garrantzi gehiago edukitzen hasi ziren udalerriaren gizartean.

Jarraipenaren Gerran, II. Mundu Gerran, finlandiarrek, alemaniarren laguntza jaso zuten SESBen hazkundea ekiditeko asmoz eta naziak Inari hegoaldean kokatu ziren eta bertan defentsa muntatu zuten. Gerra amaitu ostean SESBek eta Finlandiak bake-akordio bat sinatu zuten, non biak batera alemaniarrak herrialdetik bota behar zituzten. Honela, alemaniarrak herrialde satelite gabe gelditu ziren eta atzeraka egin behar izan zuten Jarraipenaren Gerra amaitu ondoren. Alemaniarrak, hondoraturik, ihesari ekin zioten Norvegiara eta aurkitzen zuten herrixka bakoitza erretzen hasi ziren. Laponiako Gerra. Hainbat borroka izan ziren Laponia finlandiarrean eta haietan, Inariko hegoaldeko herrixkek ondorio bortitzenak jaso zituzten, baina herritarrak, onik iristea lortu zuten Finlandiar gobernuak iparraldean babestu zituelako.

Bigarren Mundu Gerra amaitu ostean, Finlandiak zigor gogorrak jasan behar izan zituen; Petsamo eta beste hainbat lurralde, SESBen esku gelditu ziren, hala nola biztanle-gabeko Inariko lurralde bat, non energia hidraulikoa lortzen zen Paatsjoki ibaitik. Petsamo lurraldeko Skolt samitarrak udalerrira erbesteratuak izan ziren.

Administrazioa

Azpiegiturak

Ivalon, aireportu bat aurkitzen da eta eguneroko bi hegaldi daude Helsinki hiriburura. Aireportua alemaniarrek eraiki zuten 1943. urtean, eta beraiek erabili zuten 1945. urtean Laponiako Gerran suntsitu zuten arte. Berreraiki eta 1955 ireki eta Finlandiako iparraldeneko aireportua bihurtu zen. 2006. urtean 153.335[2] bidaiari izan ziren. Inari ez dago Finlandiako trenbide-sarearen barnean eta geltoki hurbilenak Kemijärvi eta Rovaniemin daude, 270 eta 294 kilometrotara.

Banaketa

Inari udalerriko herrixka nagusia Ivalo da, non biztanleri osoaren erdia baino gehiago bertan bizi da. Inari herrixka aldiz, Inarijärvi lakuaren mendebaldean aurkitzen da, 500 biztanlera iristen ez den herritarrekin. Hauek dira herrixka garrantzitsuenak:

  • Akujärvi
  • Angeli-Pyhäjärvi-Koiraoja
  • Inari
  • Ivalo
  • Kaamanen
  • Keväjärvi
  • Koppelo
  • Kuttura
  • Lisma

Hiri Senidetuak

Udalerriak bi herrixka senidetu dauzka; bata Norvegian, bizilaguna den Sør-Varanger udalerria, eta beste Errusiako Kola.

Politika

Udalaren eraketa[3]
Alderdia Eserlekuak Ehunekoa
Zentroko Alderdia 10 % 35,6
Ezker Batua 6 % 21,2
Inariko Talde Indep. 4 % 16,1
Alderdi Nazionala 4 % 15,0
Alderdi Sozial Demokrata 3 % 12,1

Zentroko Alderdia izan zen garaile 2004ko hauteskundeetan, nekazal-giroko Finlandiako gainontzeko udalerrietan bezala. Hala ere, ez zuen gehiengoa lortu, heren bat baino ez eta oposizioa gertutik jarraitzea lortu zuen. Finlandiako Ezker Batuak emaitza onak lortu zituen, eta Inariko herritarren talde independenteak, Alderdi Nazionalak eta sozial-demokratek amaiera eman zioten antzeko emaitzekin.

Demografia

Armarria

Armarria 1955. urtean ezarri zen Ahti Hammar-en eskutik. Bertan koregono arraina bat agertzen da elur-oreinaren adarrekin, biak udalerriko animalia tipiko-tipikoak.

Biztanleria

Inarik gaur egun 6.950 biztanle dauzka gutxi gora behera. 90eko hamarkada hasieran udalerriak ia 8.000 biztanle zeuzkan, baina Finlandiako ekonomia krisian murgildu zenean bertako industria gabeko biztanleak hegoalderantz emigratu behar izan zuten.

Biztanleria osoaren %15,5ak 15 urte baino gutxiago dauzka eta, %15,4ak aldiz, 64 urte baino gehiago, beraz, EBko udalerri gazteenetakoa da udalerria.

Udalerriko biztanle gehienak luteranoak dira. 4 eliza daude guztira Inarin, zutik irauten duen zaharrena, 1760. urtean eraiki zen, baina garrantzitsuena Ivalokoa da, 1966koa. Samitarren eliza aldiz, Inari herrixkan aurkitzen da.

Eboluzio demografikoa[4]
1980 1990 1995 2000 2002 2004 2005 2006
6.900 7.559 7.851 7.360 7.217 7.084 7.043 6.986
Nellimgo eliza ortodoxoa.

Samitarrak

Gaur egur samitarren kopurua Inarin gutxitu egin da. Biztanleriaren %30a, gutxi gorabehera 2.000 samitar daude, non finlandiarren immigrazioa da batik bat gutxitze honen eragilea. Hala ere, udalerriko samitar-biztanleak 3 talde ezberdinetan banatuta daude hizkuntz eta kultura desberdintasunengatik. Nagusia eta Laponia guztian eragin handiena dutenak, Iparraldeko Samitarrak; Inariko Samitarrak, udalerrian aurkitzen den samitarren talde berezi eta gutxitua; eta Skolt Samitarrak, Bigarren Mundu Gerran, Petsamotik Inarira erbesteratutako samitarrak, batez ere Sevettijärvi eta Nellim udalerrietan batez ere. Inarin, Finlandiako Samitarren Parlamentua aurkitzen da, Finlandia osoko samitar guztiak batzen dituen erakundea.

Hezkuntza eta Osasuna

Udalerrian 4 eskola publiko aurkitzen dira; Ivalon, Inarin, Sevettijärvin eta Törmänenen. Bigarren hezkuntzako eskola bakarrik Ivalon aurkitzen da, eta gazte guztiak hara mugitu behar dira eskolara joaten. Samiera hezkuntza ofiziala denez, 3 aldaeretan ikas daiteke; Iparraldeko Samieraz, Inariko Samieraz eta Skolt Samieraz. Liburutegi publikoak daude Ivalo eta Inarin. Beste herrixketan liburutegi publiko mugikor batekin konformatu beharra dute.

Beste lau osasun-etxe aurkitzen dira Ivalon, Inarin, Nellimen eta Sevettijärvin.

Elur-orein-taldea.

Ekonomia

Zerbitzuak dira nagusi udalerrian. Langileen %79ak bertan egiten du lan, gehienak zerbitzu publikoetan. Ia ez da industriarik bertan eta gainontzekoak, basogintzan eta abeltzaintzan egiten du lan. Baina udalerriaren diru-sarrerak turismoari esker dira batik bat. Urtero 375.000 turista igarotzen dute gaua bertan, 70,1 milioi -ko irabaziak utziz. Bidaiari gehienak alemaniarrak, ingelesak, norvegiarrak eta azken urtetan japoniar gutxi batzuk ere iristen hasiak dira. Lemmenjoki Parke Nazionala da erakartzen duen paisaia natural garrantzitsuena, baina diru-sarrera handienak neguan iristen dira, eskiatzeko turista asko iristen baitira. Azken urteotan basozainek eta abeltzaintzan jarduten diren biztanleak hainbat borroka izan dituzte, animaliak hezteko leku gehiago eskatzen baitute bigarrenek. Honela, 2005eko udaberrian, Greenpeaceko hainbat lagun hurbildu ziren udalerrira eta basoa murriztea eragotzi zuten.

Argazki gehiago

Erreferentziak


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inari