Kemi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
72. lerroa: 72. lerroa:
=== Azpiegiturak ===
=== Azpiegiturak ===
[[Irudi:Valtakatu Kemi.jpg|200px|right|thumb|Hirigunea.]]
[[Irudi:Valtakatu Kemi.jpg|200px|right|thumb|Hirigunea.]]
'''Kemi''', oinarrizkoak diren hiru garraio-motak ditu: trena, hegazkina eta itsasontzia. Udalerria itsasertzean kokatua dagoenez, portuak, [[Finlandia]]ko itsasondoko udalerri askorekin elkartzen du; hala nola, [[Oulu]] eta [[Helsinki]] hiriburuarekin. Hegoaldetik iparraldera doan estatu [[finlandia]]rraren [[VR-Yhtymä]] garraio-konpainiaren trenbide-sarea ere udalerritik igarotzen da; eta azkenik, [[Kemi]]-[[Tornio]]ko aireportua ere kontuan hartu beharrekoa da, [[Lappi]]ko aireportu handienetarikoa.
'''Kemi''', oinarrizkoak diren hiru garraio-motak ditu: trena, hegazkina eta itsasontzia. Udalerria itsasertzean kokatua dagoenez, portuak, [[Finlandia]]ko itsasondoko udalerri askorekin elkartzen du; hala nola, [[Oulu]] eta [[Helsinki]] hiriburuarekin. Hegoaldetik iparraldera doan estatu [[finlandia]]rraren [[VR-Yhtymä]] garraio-konpainiaren trenbide-sarea ere, udalerritik igarotzen da; eta azkenik, nahiz eta [[Helsinki]]ra baino ez dituen hegaldiak, [[Kemi]]-'''Tornio'''ko aireportua, kontuan hartu beharrekoa da, [[Lappi]]ko aireportu handienetarikoa baita 92.267 bidaiariekin [[2007]]. urtean <ref>[http://www.finavia.fi/files/finavia/matkustajat_eng_pdf/0_INET_matk_lentoasemittain_EN_joulu07.pdf Finavia] {{en}} '''2008.01.01</ref>.
=== Banaketa ===
=== Banaketa ===
'''Kemi''' udalerriak, bere biztanleria, 15 auzotan banatzen du:
'''Kemi''' udalerriak, bere biztanleria, 15 auzotan banatzen du:

14:24, 6 otsaila 2008ko berrikusketa

Kemi
Giepma

Kemiko armarria
Armarria
Berezko izena Kemin kaupunki (fi)
Herrialdea - Finlandia
Eskualdea Lappi
Lurraldea Lappi
Alkatea Ossi Repo
Azalera 91,96 km²
Biztanleria 22.677 [1]
2007.12.31
Dentsitatea 241,8 bizt/km²
Hizkuntza ofiziala(k) Finlandiera
Sorrera 1869
Web-orri ofiziala (Ingelesez)

Kemi (Iparraldeko Samieraz: Giepma), Botniako Golkoaren ertzean aurkitzen den Finlandiako Lappi probintziako udalerria da. Kemijoki ibaiaren ahoan aurkitzen da eta 22.500 biztanle baino gehiago dituen udalerri honek, Finlandiako portu garrantzitsuenetarikoa dauka. 60ko hamarkadan, Kemik, izugarrizko hazkundea jasan zuen portua zela medio. Izan ere, Finlandiako portu nagusienetarikoa bihurtu zen Keminmaako meatzeetako kromo lehengaien esportazioaren ondorioz. Honek, eragina izan zuen ekonomian, eta diru-sarrerek, basogintza eta papergintza bezalako industriak garatzea ekarri zuen. Kemi hiriaren urre-aroa izan zen.

Laponia finlandiarreko biztanle dentsitate altuena duen herri honek, Simo eta Keminmaa udalerriekin egiten du muga. Berezitasunak, Kemiko elur-gaztelua, 1996. urtean irekia, eta mundu osoan famatuak diren Sonata Arctica power metal taldeak dira.

Geografia

Udalerria, Kemijoki ibaia Botniako Golkora isurtzen den lekuan kokatzen da, eta negu hotzak direla eta, hilabete askotan, Kemi, izotzaz inguraturik aurkitzen da zero azpiko gradutan. Honela, gaur egun turistikoa den izotza hausten duen itsasontzia eraiki zen 1961. urtean, Sampo izotz-hauslea hain zuzen.

Kemiko itsasontzia.

Nahiz eta udalerria Laponian aurkitu, Zirkulu Polar Artikoaren hegoaldean kokatzen da. Tenperaturak ez dira leunagoak alabaina, eta nahiz eta udan tenperatura epelagoak izaten diren, neguak gogor eta latzak izaten jarraitzen dute.

Historia

Historiaurrea

Izotz Aroan egondako glaziarrak urtu ostean, lehen gizakiak iristen hasi ziren lurralde hauetara; aztarna zaharrenak duela 6.000 eta 5.000 urte bitartekoak dira. Eratu zen kultura horri Komsa edo Gorravárri deritzo.

Harri Aroan, Suedia iparraldeko eta Itsaso Zuriko biztanleak iritsi zirela uste da. Elur-oreinen abeltzaintzatik bizi ziren samitar erdi-nomadak, kultura guzti hauen nahasketaren eta ondoren iritsi ziren Fino-Ugriar taldeen baturaren ondorio dira. Honenbestez, samitarrak izan ziren udalerriko eta Laponiako biztanle nagusiak urtetan.

Suediar aroa

XVI. mendean, Savoniako herritarrak lurralde hauetara immigratzen hasi ziren, finlandiarren kopurua handituz eta iparraldeko lurrak hartzen zizkieten heinean. Honela, kostaldeko leku hau aproposa zela ondorioztatuz, migratzaileak bertan ezartzen hasi ziren. Denboraren poderioz, nekazal-biztanleria haziz joan zen udalerrian.

Kemiko eliza luteranoa, 1902an eraikia.

Bertako samitar-biztanleen kopurua gutxinaka ezabatuz joan zen savoniarren etorrerarekin batera eta iparraldera ihes egin behar izan zuten. Jendea pilatzen hasia zen, eta gutxinaka, Suediako Erresumaren barnean, portuaren ondorioz, garrantzia handia eskuratuko zuen hiria eraikitzen hasi zen, Kemi.

Urre-aroa eta II. MG

Finlandia Errusiaren menpe gelditu zen unean, inperio guztiko mendebaldeeneko portua bihurtu zen eta sartaldeko herrialdeekiko merkataritzak, hiriaren hazkundea ekarri zuen. 1860. urtean, Alexander II.a tzarrak, hiri izendatu zuen eta industriaren garapena eragin zuen izendapen horrek. Honela, basogintza industria indar hartzen hasi zen hirian eta ondorioz, 1903. urtean lehen trenbide-sarea iritsi zen Kemira.

Finlandiak independentzia lortu ostean, komeriak iritsi ziren udalerriko ekonomian. Nahiz eta II. Mundu Gerra amaitzear zegoen, gerren garaia izan zen kemitarrentzat. Finlandia, Alemaniaren alde ibili zen gerra guztian, bere independente-egoera mantentzeko asmoarekin, baina azkenengo momentuak SESBen ondoan eman zituen, alemaniarrak, euren herrietatik botatzeagatik. Udalerriak, eta batez ere bizilagun duen Torniok, gorriak eta bi jasan behar izan zituzten Tornioko Batailan. Azkenik, 1944. urtean, alemaniarrak Norvegiara bidalita, udalerria suntsituta aurkitu zen eta berreraikitze-lanei ekin zieten.

Historia garaikidea

Udalerriak, 1960ko hamarkadan bigarren urre-aroa izan zuen ekonomian. Izan ere, portuak, Errusiar garaian izandako garrantzia-maila berdindu eta baita gainditu ere egin zuen. Keminmmaako meatzeetako kromo lehengaien esportazioaren ondorioz, Finlandiako portu garrantzitsuenetarikoa bihurtu zen eta diru-sarrera horien inguruan, basogintza eta papergintza industriak antolatzen hasi ziren.

Gaur egun, turismoa, garrantzia hartzen ari den sektorea da, baina industriak ekonomian duen eragina izugarria da oraindik.

Administrazioa

Azpiegiturak

Hirigunea.

Kemi, oinarrizkoak diren hiru garraio-motak ditu: trena, hegazkina eta itsasontzia. Udalerria itsasertzean kokatua dagoenez, portuak, Finlandiako itsasondoko udalerri askorekin elkartzen du; hala nola, Oulu eta Helsinki hiriburuarekin. Hegoaldetik iparraldera doan estatu finlandiarraren VR-Yhtymä garraio-konpainiaren trenbide-sarea ere, udalerritik igarotzen da; eta azkenik, nahiz eta Helsinkira baino ez dituen hegaldiak, Kemi-Tornioko aireportua, kontuan hartu beharrekoa da, Lappiko aireportu handienetarikoa baita 92.267 bidaiariekin 2007. urtean [2].

Banaketa

Kemi udalerriak, bere biztanleria, 15 auzotan banatzen du:

  • Ajos
  • Hepola
  • Karihaara
  • Karjalahti
  • Kivikko
  • Koivuharju
  • Nauska
  • Paattio
  • Peurasaari
  • Ritikka
  • Rytikari
  • Sauvosaari
  • Syväkangas
  • Takajärvi
  • Tervaharju

Hiri Senidetuak

Hainbat udalerri senidetuak dauzka Kemik, batez ere merkataritzaren laguntzaz elkartutako udalerriak; hala nola Wismar, Newtownards, Ringkøbing eta bizilagun duen Luleå udalerri suediarra.

Politika

Udalaren eraketa[3]
Alderdia Eserlekuak Ehunekoa
Ezker Batua 15 % 32,0
Alderdi Sozial Demokrata 13 % 28,9
Zentroko Alderdia 8 % 18,8
Alderdi Nazionala 5 % 12,4
Alderdi Komunista 1 % 2,7
Langileen Alderdi Komunista 1 % 2,1

Kemin, izatez udalerri industriala, ezkerrerako joera handia dago eta 2004ko hauteskundeak ez ziren bereziak izan. Izan ere, Ezker Batua izan zen garaile, Alderdi Sozial-Demokrata orpoz-orpo jarraitzen zuela. Honela, eta bi alderdi komunistekin batuz, 43 eserlekuetatik, 30 izan ziren ezkertiarrentzat, eta Zentroko Alderdiak eta Alderdi Nazionalak ezin izan zuten ezer egin hauen indarraren kontra. Izan ere, Finlandiako alderdi nagusiak, erdibidean baino ez ziren gelditu 8 eta 5 eserlekurekin.

Demografia

Armarria

Armarrian, Kemiko egunerokoaren erakusgai diren bi objektu agertzen zaizkigu; goialdekoa aingura bat da, Kemiko portu garrantzitsua irudikatzeko erabiltzen dena. Azpian aldiz, izokin bat agertzen da, Kemijoki ibaiko eskualde honetan espezie honen ugaritasuna eta arrantzak duen afizioa irudikatzeko.

Biztanleria

Biztanleria, ezkertiarra da batik bat. Kemin industriak duen garrantzia ikusita, biztanleak, langileak dira gehien bat eta 1990ko hamarkadan, Finlandiak izan zuen krisi ekonomikoa ikusita, hiritar askok ospa egin behar izan zuten udalerritik. Hala ere, Finlandiako ekonomia momentu ezin hobean aurkitzen denez, biztanleria gutxinaka haziz doa udalerrian.

Udalerriko nazioartean ezagunenak diren biztanleak Hannu Tihinen, hala nola West Ham eta RSC Anderlecht taldeetan ibilitako futbolaria, eta Sonata Arctica power metal musika-taldeak dira.

Eboluzio demografikoa
1987 1990 1997 2000 2002 2004 2007
25.984 25.374 24.485 23.689 23.236 22.907 22.677

Kultura

Kulturalki oso aberatsa da udalerria. Ez ditu ez eraikin izugarririk, ezta museo edo turistentzat erakargarri izan daitezkeen beste hainbat leku; baina harrigarria eta ezohikoa egiten duten berezitasun asko ditu Kemik; hala nola, Kemiko eliza.

Kemiko elur-gaztelua.

Finlandiako eliza luterano berezienetakoa eta ikusgarrienetakoa da bertako eliza. Izokin koloreko eraikuntza hau, 1902. urtekoa izanik, modernismo handia erakusten du eta hotzaren ondorioz, oso ongi kontserbatuta dago, 2003 urtean egin ziren konpontze lanak oso gutxi iraun baitzuten.

Kemiko elur-gaztelua, "Lumilinna", munduko elurrezko eraikuntza handiena da. Herritarrak, izotza eta elurra lantzen iaioak direla antzeman daiteke, udalerriko eraikuntza harrigarriena eta bisitatuena baita.

Sampo izotz-hauslea da, berezia den Kemiko beste atrakzio bat.

Sampo ontzi izotz-hauslea.

Izan ere, 1961. urtean eraikitako ontzi honek, hasieran, Botniako Golkoan, neguko ur izoztua puskatzeko eta merkataritza urte garai honetan ere ahalbidetzeko eraikia izan zen. Hala ere, denboraren poderioz, bere beharra aldatuz joan zen eta itsasontzi turistiko bihurtu zen gutxinaka. Gaur egun, lau orduko ibilaldiak antolatzen dituzte ia egunero urtarriletik apirilera.

Azkenik, harribitxien galeria bat aurki dezakegu bertan, geologia eta bitxi-jarraitzaileek gustoko aurki dezaketena.

Osasuna

Udalerrian, erietxe handi bat aurkitzen da, Länsi-Pohja Erietxea, non ohikoak edo larriak ez diren gaixotasunak zaintzen diren. Izan ere, gaixotasuna larria bada eta Kemin aurkitzen ez den espezializazio-mota bat behar bada, biztanleak Ouluko Erietxera joan ohi dira. Hala ere, hortz kontuetan, Kemi eta Oulu udalerriek osatzen duten ardatza Finlandiako garrantzitsu eta hoberenetarikoa da, Helsinkikoarekin batera.

Ekonomia

Nahiz eta biztanleen azken urteetako joera zerbitzu sektorearen mundurantz hurbiltzea izan den, Kemi, udalerri industriala da.

Suediako erresumaren menpe egondako urteetan, udalerria, hiri eta portu garrantzitsu bezala kokatu zen herrialdean, eta Botniako Golkoko merkataritzaren erdigune izatera heldu zen. Hala ere, ekonomikoki urre-aroa, Errusia inperialaren menpe zegoenean lortu zuen. Izan ere, erresuma oso honetako mendebaldeneko portua bilakatu zen, Kemi beraz, sartaldeko herrialdetako merkataritzaren abiapuntua bihurtu zen.

Kemiko industrigunea.

Honela, hiriaren hazkundea zela medio eta Laponiako baso zabalak eskaintzen zuten zura aprobetxatuz, basogintza bezalako industriak antolatu ziren portuaren inguruan eta hauek, Europa osoan zehar zabaltzea lortu zuten. Trenbide bidezko garraioa ez zen asko luzatu eta 1903. urtean, hiria, Finlandiako hiriburu eta beste erdigune garrantzitsuenekin lotua izan zen, industriaren hazkundea lortuz.

Finlandiak independentzia lortu eta Laponiako Gerraren ostean desoreka iritsi zen herrialdera, eta honek, udalerriko ekonomiaren gainbehera sakona eragin zuen. Hala ere, Bigarren Mundu Gerran, herrialdea, soberano izatea lortzerakoan, gerrak eragindako suntsiketak konpontzeari ekin zioten segituan, eta ekonomia bizkor suspertzea lortu zuten.

Udalerriak, 1960ko hamarkadan, bigarren urre-aroa jasan zuen ekonomian. Izan ere, Errusiar garaian izandako garrantzia-maila berdindu edo gainditu zuen portuak. Keminmmaako meatzeetako kromo lehengaien esportazioaren ondorioz, Finlandiako portu garrantzitsuenetarikoa bihurtu zen eta diru-sarrera hoien inguruan basogintza eta papergintza industriak antolatzen hasi ziren. Izan ere, Keminmaakoak, Europa osoko kromo-meatze bakarrak dira.

Gaur egun, garrantzia hartzen ari den sektorea, turismoa da, baina industriak ekonomian duen eragina izugarria da oraindik, eta udalerriko portua eta papergintza eta basogintza industriak, Europa mailan garrantzi eta ospe handia dute.

Ikus, gainera

Webguneak

Argazki gehiago

Erreferentziak


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kemi