Poker: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Holdem.jpg|thumb|300px|'''Hold'em''' moduan jokatutako poker partida]]
[[Fitxategi:Holdem.jpg|thumb|300px|'''Hold'em''' moduan jokatutako poker partida]]
[[Fitxategi:Jolly Nero.jpg|thumb|300px|[[Joker (poker)|Joker]] kartak aldaera batzuetan erabiltzen diren '''bi''' karta dira. Jokalariak erabakiko du zein balio eman karta honi. Probabilitate txikiko jokaldiak lortzeko aukerak asko handitzen dituzte karta hauek.]]
[[Fitxategi:Jolly Nero.jpg|thumb|300px|[[Joker (poker)|Joker]] kartak aldaera batzuetan erabiltzen diren '''bi''' karta dira. Jokalariak erabakiko du zein balio eman karta honi. Probabilitate txikiko jokaldiak lortzeko aukerak asko handitzen dituzte karta hauek.]]
'''Poker'''ra [[karta-joko]] garrantzitsua da, apustuetan oinarritua. Bere jatorria ez da argia, baina [[Alemania]] edo [[Frantzia]]tik datorrela uste da.
'''Poker'''ra [[karta-joko]] garrantzitsua da, apustuetan oinarritua. Bere jatorria ez da argia, baina [[Alemania]] edo [[Frantzia]]tik datorrela uste da.<ref>[https://vin.fun Online Poker Guide ]</ref>
<ref>{{cite web| url= https://vin.fun |title= Online Poker Guide }} Monday, June 8, 2020 </ref>


== Arauak ==
== Arauak ==

19:44, 8 ekaina 2020ko berrikusketa

Hold'em moduan jokatutako poker partida
Joker kartak aldaera batzuetan erabiltzen diren bi karta dira. Jokalariak erabakiko du zein balio eman karta honi. Probabilitate txikiko jokaldiak lortzeko aukerak asko handitzen dituzte karta hauek.

Pokerra karta-joko garrantzitsua da, apustuetan oinarritua. Bere jatorria ez da argia, baina Alemania edo Frantziatik datorrela uste da.[1]

Arauak

Jolasteko 52 kartako karta-sorta ingeles bat erabiltzen da (batzuetan + 2 jokerrekin), jokalari bakoitzari bi karta emanez eta mahai gainean bost lehenik hiru, eta ondoren, beste bi txandatan, bana. Txanda tartean apustuak egiten dira.

Eskualdi bakoitzean honako jokaldiak egin daitezke:

  • Erregeren eskailera: 10etik batekorainoko sail bereko segidako bost karta: 10-J-Q-K-A.
  • Kolorezko eskailera: sail berdineko ondoz ondoko 5 karta. Adib.: bihotzezko 4-5-6-7-8.
  • Pokerra: balio bereko 4 karta. Adib.: 9-9-9-9-5.
  • Full-a: balio bereko 3 karta (hirukotea), gehi balioz aurrekoaren ezberdinak diren bi (bikotea), adib.: Q-Q-Q-6-6 (hirukotea da zenbatzeko garaian gehien balio duena, 9-9-9-3-3, 8-8-8-K-K baino hobea da.)
  • Kolorea: sail berdineko 5 karta, ondoz ondokoak izan behar gabe, adib.: bihotzen saileko 4-6-10-J-K
  • Eskailera: edozein saileko ondoz ondoko 5 karta, adibidez: 7-8-9-10-J
  • Hirukotea: balio bereko 3 karta, adib.: 9-9-9-3-K
  • Bikote bikoitza: bi karta berdin eta aurrekoen ezberdinak diren beste bi karta berdin, adib.: J-J-4-4-9
  • Bikotea: bi karta berdin, adib.: A-A-7-4-2
  • Kartarik altuena: aurreko jokaldietako batere ez badago, kartarik altuena hartzen da kontuan, honako ordenean, altuenetik txikienera: A (batekoa) - K (erregea) - Q (anderea) - J(xangoa) - 10 - 9 - 8 - 7 - 6 - 5 - 4 - 3 - 2

Jokaldien sailkapena

Gorago eta balio handiago Izena Ingelesez Deskripzioa Adibidea Probabilitatea (Konbinazio posible, jokerrik gabe= 2.598.960) Probabilitatea ehunekotan (jokerrik gabe)
1
Errege eskailera Royal flush Kolore bereko bost kartarik baliotsuenak (10-J-Q-K-A).

Pika errege eskailera.
4 / 2.598.960
% 1,539·10^-4
2
Kolore eskailera Straight flush Kolore bereko bost karta, bosten balioa elkarren segidan. (Adb. 7-8-9-10-J).

Diamantezko kolore eskailera.
36 / 2.598.960
% 1,385·10^-3
3
Poker Four of a kind o Quad Balio bereko lau karta. (Adb. 9-9-9-9-3).

Bederatziko poker.
624 / 2.598.960
% 2.4·10^-2
4
Full Full House Balio bereko hiru karta (hirukotea), gehi balio bereko beste bi karta (bikotea). (Adb. 6-6-6-3-3).

Seiko full.
3.744 / 2.598.960
% 0,1440576
5
Kolore Flush Balio desberdineko baina kolore bereko bost karta, bosten balioa elkarren segidan egon gabe.

Kolorea, bihotzezkoena.
5.108 / 2.598.960
% 0,1965
6
Eskailera Straight Hainbat koloretako bost karta, bosten balioa elkarren segidan.

Eskailera.
10.200 / 2.598.960
% 0.3924
7
Hirukotea Three of a kind edo Set Balio bereko hiru karta. Beste biek bikotea osatu ez. (Adb. 8-8-8-2-10).

Zortziko hirukotea.
54.912 / 2.598.960
% 2,1113
8
Bikote bikoitza Two pair edo Pocket Bi bikote batera. (Adb. 2-5-5-Q-Q).

Bikote bikoitza. Erreginak eta bostekoak.
123.552 / 2.598.960
% 4,759
9
Bikotea One pair Balio bereko bi karta eta beste hirurak balio desberdinekoak. (Adb. K-K-7-2-J).

Bikotea. Errege bikotea.
1.098.240 / 2.598.960
% 42,257
10
Kartarik altuena High card Goiko aukeretako bakar bat ere ez balego, kartarik altuena irabaziko luke. Ados egonez gero, bigarren altuena...

Kartarik altuena: erregina, Q. Bigarren altuena: 10
1.302.540 / 2.598.960
% 50,1177



Kanpo estekak

  1. Online Poker Guide