Àngels Ponsa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Àngels Ponsa
Àngels Ponsa defensa al Congrés la petició del Parlament de rebaixar l'IVA cultural (18673509831).jpg
(2015)
Senyal de la Generalitat de Catalunya.svg
Kultura kontseilaria

2020ko irailaren 8a -
Mariàngela Vilallonga Vives
Seal of the Generalitat of Catalonia.svg
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2017ko urtarrilaren 24a - 2017ko urriaren 28a
Neus Munté
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
Seal of the Generalitat of Catalonia.svg
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2013ko apirilaren 2a - 2015eko abuztuaren 4a
Lluís Recoder
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2012ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
Seal of the Generalitat of Catalonia.svg
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2011ko urtarrilaren 27a - 2012ko urriaren 2a
Jordi Cuminal
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2010eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
Escut de Sant Cugat del Vallès.svg
Sant Cugat del Vallèseko alkateorde

1995 - 2003
Bizitza
Izen osoa Àngels Ponsa i Roca
Jaiotza Artesa de Segre1960ko martxoaren 10a (60 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea lizentzia : artearen historia
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta irakaslea
Lantokia(k) Bartzelona
Enplegatzailea(k) Escola Massana  (1988 -  1992)
Sant Cugat del Vallès-eko Udala  (1991 -  1995)
Associació Catalana de Municipis i Comarques  (2004 -  2008)
Bartzelonako Diputazioa  (2016 -  2017)
Kidetza Òmnium Cultural
Assemblea Nacional Catalana
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa
Kataluniako Europar Alderdi Demokrata

Àngels Ponsa i Roca (Artesa de Segre, 1960ko martxoaren 10) Kataluniako irakasle eta politikari katalana da, Kataluniako Parlamentuan diputatu IX, X eta XI. legegintzaldietan,[1] eta, 2020ko irailaren 3tik aurrera, Kataluniako Gobernuaren kultura-kontseilaria.[2][3][4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artearen Historian lizentziatua da, Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik, bai eta gestio publikoan masterduna, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren eskutik. 1988 eta 1991 artean Massana Eskolan historia-irakasle izan zen. Halaber, Òmnium Cultural-eko Sant Cugat del Vallès-eko delegazioaren idazkari eta Hizkuntza-Kontseilu Sozialaren (Consell Social de la Llengua) zein Kataluniako Eskola-Kontseiluaren (Consell Escolar de Catalunya) kide ere izan da.[5]

Kataluniako Konbergentzia Demokratikoaren militante, Sant Cugat del Vallès eta Vallès Oriental-eko alderdi-batzarraren kide izan zen, bai eta eskualde-batzorde horretako kultura-lehendakaria, 2008. urtetik aurrera. 1995eko Udal-hauteskundeen ondorioz, eta 2003ra arte, Sant Cugat del Vallès-eko alkate-teniente izandakoa da ere.[6][7]

2011. urtean, 2010eko Kataluniako Parlamentuko Hauteskundeetan eserlekua lortutako Jordi Cuminal-en trukean, Kataluniako Parlamentuko diputatu izan zen hautatua. 2013an, berriz, 2012ko Hauteskundeetan hautatutako Lluís Miquel Recoder-en trukean, diputatu bihurtu zen. 2017an, hirugarrenez, Neus Munté-ren trukean Junts pel Sí-ren diputatu bilakatu zen, PDeCAT-en eskutik.[7] Kataluniako Parlamentuko Kultura-Komisioan, Konbergentzia eta Batasuna alderdiko talde parlamentarioaren bozeramaile izan da ere.

2018ko ekainean Cooperació Culturaleko zuzendari nagusi bihurtu zen.[8] 2019ko uztailean, Sorkuntza, Lurralde-Ekintza eta Liburutegi Departamentuko zuzendari nagusi bihurtu zen ere.[6]

2020ko irailaren 3an, Quim Torra-ren gobernuaren birmoldatze baten ondorioz eta Mariàngela Vilallongaren trukean, Torraren gobernukide bilakatu zen, kultura-kontseilari modura, Kataluniako Generalitatepean.[2][3][4][9]

Hauteskunde-historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Àngels Ponsaren hauteskunde-historia
Hauteskundeak Barrutia Alderdia Koalizioa # Emaitza
1995[10] Sant Cugat del Vallès Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa (CDC) Konbergentzia eta Batasuna (CiU) ? Hautatua
1999[10][11] Sant Cugat del Vallès Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa (CDC) Konbergentzia eta Batasuna (CiU) 5 Hautatua
2010[12] Bartzelona Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa (CDC) Konbergentzia eta Batasuna (CiU) 39 Hautatua
2012[13] Bartzelona Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa (CDC) Konbergentzia eta Batasuna (CiU) 29 Hautatua
2015[14] Bartzelona Kataluniako Europar Alderdi Demokrata (PDeCAT) Junts pel Sí (JxSí) 37 Hautatua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Diputats que han accedit al ple exercici de la condició de parlamentari. .
  2. a b (Katalanez) NacióSantCugat. «Qui és Àngels Ponsa, la nova consellera de Cultura? | NacióSantCugat» www.naciodigital.cat . Noiz kontsultatua: 2020-09-03.
  3. a b (Katalanez) NacióDigital. «Torra i Puigdemont consumen el divorci amb el PDECat amb una remodelació del Govern a mida | NacióDigital» www.naciodigital.cat . Noiz kontsultatua: 2020-09-03.
  4. a b (Katalanez) NacióDigital. «Qui són i quina trajectòria tenen els nous consellers del Govern? | NacióDigital» www.naciodigital.cat . Noiz kontsultatua: 2020-09-03.
  5. http://convergents.cat/sites/default/files/pictures/bio-diputats-parlament-ciu.pdf
  6. a b (Gaztelaniaz) Acn. (2020-09-03). «La profesora y exdiputada Àngels Ponsa sustituirá a Mariàngela Villalonga al frente de Cultura» elperiodico . Noiz kontsultatua: 2020-09-03.
  7. a b (Gaztelaniaz) «La profesora Àngels Ponsa, nueva consellera de Cultura de la Generalitat» La Vanguardia 2020-09-03 . Noiz kontsultatua: 2020-09-03.
  8. (Ingelesez) «Àngels Ponsa, nova directora general de Cooperació Cultural de la Generalitat» www.cugat.cat . Noiz kontsultatua: 2020-09-03.
  9. «Sàmper, Tremosa i Ponsa, nous consellers del Govern» ElNacional.cat . Noiz kontsultatua: 2020-09-03.
  10. a b (Gaztelaniaz) «Ponsa, una convergente de toda la vida, con experiencia en gestión cultural» La Vanguardia 2020-09-03 . Noiz kontsultatua: 2020-09-03.
  11. https://bop.diba.cat/temp/05_99118a39999.pdf
  12. (Ingelesez) «Àngels Ponsa (CiU), nova diputada al Parlament» www.cugat.cat . Noiz kontsultatua: 2020-09-03.
  13. «Lluís Recoder, exconsejero de CiU en el Parlament, deja su escaño» www.publico.es . Noiz kontsultatua: 2020-09-03.
  14. (Gaztelaniaz) «La Mesa de Parlament admite la renuncia de Munté, que será relevada por Ponsa» La Vanguardia 2017-01-17 . Noiz kontsultatua: 2020-09-03.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]