Álvarez Quintero anaiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Álvarez Quintero anaiak Kaulak egindako argazkian.

Álvarez Quintero anaiak Espainian arrakasta handia izan zuten antzerkigile andaluziarrak izan ziren. Álvarez Quintero anaiak hauek ziren: Serafín (Utrera, Sevilla, 1871ko martxoaren 26-Madril, 1938ko apirilaren 12) eta Joaquín (Utrera, Sevilla, 1873ko urtarrilaren 20-Madril, 1944ko ekainaren 14. Ideologikoki kontserbadoreak, haien antzezlanak kostunbrismoan kokatzen ziren.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1871 eta 1873an Utreran jaio ziren, Sevillan kokatu ziren, non Ogasuneko langile bezala denbora dezente bizi izan ziren. El Diablo Cojuelo bezalako argitalpenetan kolaboratzen zuten bitartean, pixkanaka antzerkian hasi ziren lanean. 1888an Esgrima y amor lana Sevillako Cervantes Antzokian estrenatu zuten. Komediaren arrakastak Madrilera bidaiatzera bultzatu zituen. Bertan, 1889tik aurrera, hainbat sainete liriko eta jostailu komiko estreinatuko zituzten, arrakasta handia izanik. Besteak beste, lan hauek taularatu zituzten: Gilito (1889), Blancas y Negras (1892), La media naranja (1894), La buena sombra (1895), La reja (1897), El traje de luces (1898), El patio (1900) Bi anaiek elkarrekin lan dramatiko guztiak egin zituzten eta Espainiako Errege Akademiako kide izan ziren.

Lehen arrakasta sonatua 1897an lortu zuten, El ojito derecho lanarekin. Arrakasta honen ondoren beste asko ezagutu zituzten, bereziki Las flores (1901), El genio alegre (1906), Malvaloca (1912), Puebla de las mujeres (1912), Las de Caín (1908) eta, askoz beranduago, Mariquilla Terremoto (1930). Utrera eta Sevillako seme kutunak izendatu zituzten eta Malagako eta Zaragozakoak. Bere lanak hainbat hizkuntzatara itzuli ziren. Hispanoamerikan ere zabaltze handia izan zuten.

Biak Gerra Zibilaren hasieran atxilotu zituzten El Escorialen. Serafin, 1938an, heriotza naturalez hil zen. Joaquín 1944an, Madrilen, hil zen.

Antzezlan komikoen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ospea batez ere lan komikoei esker lortu zuten. Hona hemen antzerki horren ezaugarri batzuk:

  • Gaiak oso azalekoak dira, sakontasunik gabekoak.
  • Gai melodramatikoak
  • Andaluziera erabiltzen dute.
  • Gaiak kostunbrismoan kokatzen dira.
  • Errealitatearen irudi idealizatua.
  • "Gustu oneko" umorea, hau da, arruntakeriarik gabekoa.
  • Andaluziaren irudi atsegina, erakargarria.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berrehun lan inguru idatzi zituzten. Hona hemen ezagunetariko batzuk.

Saineteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El patio (1901).
  • Mañana de sol (1905).

Komediak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El ojito derecho (1897).
  • La reja (1897).
  • Las flores (1901).
  • El amor que pasa (1904).
  • El genio alegre (1906).
  • Las de Caín (1908).
  • Amores y amoríos (1908).
  • Los galeotes (1909).
  • Doña Clarines (1909).
  • Puebla de las mujeres (1912).

Zarzuelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La reina mora (1903).
  • La patria chica (1907).
  • La Giralda

Dramak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Malvaloca (1912).
  • Cancionera (1924).
  • Ventolera (1944).
  • Marianela

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La rosa del jardinero

Lan osoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere Lan Guztiak berrogetia bi liburukietan Espasa-Calpe argitaletxea plazartau zituen: Obras completas, 1918-1947.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]