Álvaro Arzú

Wikipedia, Entziklopedia askea
Álvaro Arzú

(2017)

Mayor of Guatemala (en) Itzuli

2004ko urtarrilaren 15a - 2018ko apirilaren 27a
Fritz García Gallont (en) Itzuli - Ricardo Quiñónez Lemus (en) Itzuli

32. Guatemalako presidente

1996ko urtarrilaren 14a - 2000ko urtarrilaren 14a
Ramiro De León Carpio - Alfonso Portillo

Mayor of Guatemala (en) Itzuli

1986ko urtarrilaren 15a - 1990eko ekainaren 30a - Óscar Berger
Bizitza
JaiotzaGuatemalako Hiria1946ko martxoaren 14a
Herrialdea Guatemala
HeriotzaGuatemalako Hiria2018ko apirilaren 27a (72 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Sylvia García Granados (en) Itzuli  (1961 -  1981)
Patricia de Arzú (en) Itzuli  (1981 -  2018)
Hezkuntza
HeziketaRafael Landívar Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakekintzailea eta politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa National Advancement Party (en) Itzuli

Álvaro Enrique Arzú Irigoyen (Guatemalako Hiria, 1946ko martxoaren 14a - ib., 2018ko apirilaren 27a) guatemalar politikari eta enpresaburua izan zen. 1996-2000 bitartean Guatemalako Errepublikako presidentea izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guatemalako enpresa-munduaren garapenari ekarpen handia egin zion, turismoaren, salerosketaren eta industriaren sektoreetan zenbait enpresa antolatuz eta zuzenduz.

Partido de Avanzada Nacional alderdiaren sortzaileetako bat izan zen, eta alderdi horren idazkari nagusia gero. Guatemalako Hiriko alkate aukeratu zuten 1982ko martxoan, baina estatu-kolpea jo zuten hilabete berean, eta ez zuen kargua hartzerik izan. 1985ean, berriro atera zen alkate, eta 1986tik 1990era bete zuen kargu hori.

1990ean Errepublikako lehendakaritzarako hautagai izan zen, 1991n Kanpo Harremanetarako ministro, eta 1996ko urtarrilean Guatemalako presidente aukeratu zuten. Urte bereko abenduan, helburu garrantzitsu bat lortu zuen: Guatemalako gerrillak, Unión Revolucionaria Nacional de Guatemala (URNG) taldean bilduak, borroka armatua uztea hogeita hamasei urtez gobernuaren aurka borroka egin ondoren eta aginpidea lortzeko bide gisa bozketen bidea aukeratzea. 1997an, Nazioarteko Lankidetzaren Asturiasko Printzea saria jaso zuten Álvaro Arzúk eta URNGk.

2004an Guatemalako Hiriko alkate hautatu zuten, eta ordutik bera izan zen karguan heriotza arte[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Álvaro Arzú Yrigoyen Cidob.org