Álvaro Cunhal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Álvaro Cunhal
Alvaro Cunhal (1980).jpg
(1980)
minister without portfolio (en) Itzuli

1974ko maiatzaren 16a - 1975eko abuztuaren 8a
← baliorik ez - Jorge Campinos (en) Itzuli
3. Q81733774 Itzuli

1961eko martxoaren 31 - 1992ko abenduaren 5a
Bento António Gonçalves (en) Itzuli - Carlos Carvalhas (en) Itzuli
Coat of arms of the Assembly of the Portuguese Republic.svg
Member of the Assembly of the Republic (en) Itzuli


Barrutia: Lisbon (en) Itzuli
Hautetsia: 1980 Portuguese legislative election (en) Itzuli
Coat of arms of the Assembly of the Portuguese Republic.svg
Member of the Assembly of the Republic (en) Itzuli


Barrutia: Lisbon (en) Itzuli
Hautetsia: 1983 Portuguese legislative election (en) Itzuli
Coat of arms of the Assembly of the Portuguese Republic.svg
Member of the Assembly of the Republic (en) Itzuli


Barrutia: Lisbon (en) Itzuli
Hautetsia: 1979 Portuguese legislative election (en) Itzuli
Coat of arms of the Assembly of the Portuguese Republic.svg
Member of the Assembly of the Republic (en) Itzuli


Barrutia: Lisbon (en) Itzuli
Hautetsia: 1976 Portuguese legislative election (en) Itzuli
Coat of arms of the Assembly of the Portuguese Republic.svg
Member of the Assembly of the Republic (en) Itzuli


Barrutia: Lisbon (en) Itzuli
Hautetsia: 1985 Portuguese legislative election (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza Coimbra1913ko azaroaren 10a
Herrialdea  Portugal
Heriotza Lisboa2005eko ekainaren 13a (91 urte)
Familia
Aita Avelino da Costa Cunhal
Hezkuntza
Heziketa Lisboako Unibertsitatea
Hizkuntzak portugesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, eskultorea, idazlea eta abokatua
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Manuel Tiago
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Portugalgo Alderdi Komunista

Álvaro Barreirinhas Cunhal (portugesez ˈaɫvɐɾu kuˈɲaɫ ahoskatua; Sé Nova, Coimbra, 1913ko azaroaren 10aLisboa, 2005eko ekainaren 13a) portugaldar politikaria eta idazlea izan zen. Idazle moduan Manuel Tiago ezizena erabiltzen zuen.

1935ean, Gazteria Komunistako idazkari orokor izendatu zuten. Oliveira Salazarren diktaduraren aurka borrokatzeagatik atxilotu, torturatu eta hamaika urtez espetxeratu zuten (1949-1960). Kartzelan zegoela, Alderdi Komunistako idazkari nagusi hautatu zuten (1951). 1960an, kartzelatik ihes egin zuen, eta 1961ean, PCPko (Portugalgo Alderdi Komunistako) idazkari nagusi izendatu zuten. Eragin handia izan zuen Apirileko Iraultza bideratu zuen armadako taldean. 1975eko hauteskundeetan, Portugalgo lehendakarigai izan zen alderdi ezkertiarrek osaturiko koalizioaren lerroetan (Frente Unido Revolucionario), baina ez zuen kargua lortu. Krabelinen Iraultzaren (1974ko apirila) ondoren itzuli zen Portugalera, eta kargu jakinik gabeko ministro izan zen lehenbiziko lau behin-behineko gobernuetan, baita Estatu Kontseiluko kide eta diputatu ere. Sobietar zalea izan zen, eta erregimen komunistekiko atxikimendua erakutsi zuen beti.

Idazlan politikoez gain, literatura ere idatzi zuen Manuel Tiago ezizenarekin. Euskaraz 2020 urtean Bost egun, bost gau liburua argitaratu zuen Katakrak argitaletxeak Iñigo Roque Eguzkitzak itzulita[1]. Ondoko hauek dira portugesez argitaratu zituen liburu ezagunenak:

  • Até Amanhã, Camaradas. Lisboa: Edições Avante!, 1974
  • Cinco Dias, Cinco Noites. Lisboa: Edições Avante!, 1975.
  • A Estrela de Seis Pontas. Lisboa: Edições Avante!, 1994.
  • A Casa de Eulália. Lisboa: Edições Avante!, 1997.
  • Fronteiras. Lisboa: Edições Avante!, 1998.
  • Um Risco na Areia. Lisboa: Edições Avante!, 2000.
  • Sala 3 e Outros Contos. Lisboa: Edições Avante!, 2001.
  • Os Corrécios e Outros Contos. Lisboa: Edições Avante!, 2002.
  • Lutas e vidas: Um Conto. Lisboa: Edições Avante!, 2003.

2005eko ekainaren 13an hil zen Lisboan. Hiletara 500.000 lagun joan ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. SA, Baigorri Argitaletxea. (2020-06-01). ««Hemen ere izan da beste era bateko kontrabandorik, ez hain erromantikoa»» GARA . Noiz kontsultatua: 2020-08-10.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]