Álvaro García Linera
| Álvaro García Linera | |||
|---|---|---|---|
2006ko urtarrilaren 22a - 2019ko azaroaren 10a ← Carlos Mesa | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Cochabamba, 1962ko urriaren 19a (63 urte) | ||
| Herrialdea | |||
| Bizilekua | Buenos Aires | ||
| Familia | |||
| Ezkontidea(k) | Raquel Gutiérrez (en) Claudia Fernández Valdivia (en) | ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa Colegio San Agustín (Cochabamba) (en) | ||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | politikaria | ||
| Kidetza | Túpac Katari Guerrilla Army (en) | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | |||
Álvaro Marcelo García Linera (Cochabamba, Bolivia, 1962ko urriaren 19a) politikari eta teorialari marxista boliviarra da, Boliviako presidenteordea izan zen 2006ko urtarrilaren 22tik 2019ko azaroaren 10era arte. Urte horretan Evo Moralesekin batera bere dimisioa aurkeztu zuen, 2019ko Boliviako krisi politikoaren erdian.[1][2][3][4][5]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztaroa, familia eta hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garcia Linera Cochabamba hirian jaio zen 1962ko urriaren 19an, europar jatorriko familia batean. Bere ama, Mary Linera Pareja zen, eta bere soldatapeko lanarekin lau seme alaba atera zituen aurrera.[6] García Linerak 1999an egindako elkarrizketa batean esan zuen bere familia klase ertainekoa zela kulturalki, baina klase apalekoa ekonomikoki.[7] Amak lehentasuna eman zion seme-alaben heziketari. Álvarok lehen hezkuntza Cochabambako Don Bosco ikastetxean eta La Pazeko Domingo Savio ikastetxean jaso zuen. Bigarren hezkuntza eta batxilergoa, aldiz, Cochabambako San Agustin Ikastetxean egin zituen, beka bati esker, lau urtez.[7]Bere aita, Raúl García Suárez, Indar Armatuetako kapitaina zen.
Berak azaldu duenez, Karl Marx eta Leninen irakurketek bere gaztaroa markatu zuten.[3] Bere pentsamenduaren eraikuntzan giltzarri jotzen ditu 1979ko azaroko gertakariak. Urte hartan aimarek La Paz inguratu zuten lehen aldiz, eta Genaro Flores buru zuen Nekazarien Sindikatu Bakarrak (CSUTCB) bideak moztu zituen.[8][7][9][10] Indigenen auzira egin zuen lehen hurbilketa izan zen.[7]
Amaren eta ahizpa zaharraren laguntzarekin, 1981ean Mexikora bidaiatu zuen bere borondatez, eta han hasi zuen matematikako karrera, ikasketak ordaintzeko lanean ari zen bitartean.[7] Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Zientzia Fakultatean sartu zen. Han ezagutu zuen bere lehen emaztea izango zena, Raquel Gutierrez mexikarra, El Salvadorrekiko elkartasun mugimenduan inplikatua.[7] El Salvadorreko eta Guatemalako nekazarien gerrilla indigenen eta Nikaraguako mugimenduaren eraginez, ikasketak amaitu gabe itzuli zen bere herrialdera, eta eskolak eman zituen Boliviako unibertsitateetan.[3]
Gerrilla indigenistan parte hartzea (1985-1992)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1984an itzuli zen Boliviara Raquel Gutierrezekin, eta harremanetan jarri ziren nekazarien eta meatzarien buruzagiekin, besteak beste, Felipe Quisperekin. Honek Tupac Katari Mugimendu Indigena sortua zuen 1978an, eta berak sartu zituen aimara-komunitateetan.[7] Evo Morales orduan ezagutu zuen — bere biografia ofizialaren arabera —.[3]
Quisperekin batera Tupaj Katari gerrilla (EGTK) sortu zuen 1986an. Horretarako, hainbat talderekin hitzarmenak egin zituzten: aimarak, kitxuak, klase ertaineko gazte mestizoak, langileak... Katarismo indigenistaren teoria eta marxismoa bateratzeko lan egin zuten, arrazismoak banatzen zituen taldeak batuz.[11][11][11] Bere kuartel militarra Omasuyos probintzian ezarri zuen gerrillak.[12]
1988an «Ayllus Rojos» izeneko taldeak antolatzen lagundu zuen. Hauek indigena eta nekazari komunitateak ziren. Haien eragina Potosí, Sucre eta El Chaparera hedatu zen. Aldi horretan, Alvarok artikuluak idatzi zituen troskistekin eta maoistekin eztabaidatuz, eta meatzarien eta nekazarien biltzarretan banatu ziren.[12] 1985ean argitaratu zuen bere lehen liburua.[7]
Espetxeratze aldia (1992-1997)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1992ko apirilaren 10ean Jaime Paz Zamoraren Gobernuko zerbitzu sekretuek El Alton atxilotu zuten. Bere emaztea eta beste hainbat kide ere atxilotu zituzten.[13]
Atxilotuta egon ziren bitartean torturatu egin zituzten, eta aitorpen bat sinatzera derrigortu zituzten.[14] Amnistia Internazionalak salatu egin zituen atxiloketak eta torturak.[15]
Gartzelan, Alvaro Garcia Linerak Soziologia ikasi zuen modu autodidaktan —ez zuen graduatu titulua lortu aske geratu zelako— eta teoria marxista lantzen jarraitu zuen. Bere hausnarketak Forma Valor, Forma Comunidad liburuan islatu zituen.[16][17] [18][19]
1997ko apirilean, Garcia Linera eta EGTK-ko beste kide batzuk aske utzi zituzten. Urte berean, Evo Morales diputatu uninominal aukeratu zuten. Behin aske, bere aktibismoari ekin zion berriro, bloke herrikoi batek boterea hartzea ahalbidetuko zuen egitura politiko bat sortzeko.
Politikan hastapenak (1997-2005)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aske geratu ostean, Luis Tapia, Raul Prada eta Raquel Gutierrezekin batera Comuna taldea osatu zuen, Ideologia neoliberalaren aurkako borrokan gogoeta akademikoa egiteko gune bat. Aldi berean, San Andreseko Unibertsitate Nagusiko (UMSA) Soziologia karreran irakasle izendatu zuten. Bertan, Felix Patzi bezalako intelektual garrantzitsuekin eztabaida akademiko bat hasi zuen, Boliviako langile klasearen izaerarekin lotutako ikerketak egiten zituen bitartean.
Garai hartan Moralesekin adiskidetasuna landu zuen, eta García Lineraren analisi-gai bihurtu ziren kokalariak. Linera sektore horri buruzko herri-bileretara joaten zen.[12] Halaber, teoria eta jarraibide ideologikoak eman zizkien Movimiento Al Socialismo (MAS) alderdiko kideei eta, Comuna bere taldearen laguntzarekin, 2005eko abenduko presidentetzarako hauteskundetarako gobernu proposamena landu zuten. Garai hartan, "Andeetako eta Amazoniako kapitalismoa"ren proposamena egin zuen. Proposamen horren arabera, merkataritza- eta industria-ekonomiaren soberakinak nekazaritza-ekonomiari lagunduko zion. Telebistako eztabaidetan parte hartzeagatik ere ospea irabazi zuen. Hauteskundeetarako hilabete gutxi falta zirela, Moralesek bere hautagaitzan «presidenteorde» gisa parte hartzea proposatu zion, eta azkenean onartu egin zuen.[12] 2005eko abenduan, Morales-Garcia Linera formula presidentzialak irabazi zituen Boliviako presidentetzarako hauteskundeak, gehiengo osoz, botoen %54 eskuratuta.
Boliviako presidenteordea (2006-2019)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]García Linera Moralesen gobernuko kide aktiboenetako bat izan zen. Boliviako gobernuaren estrategia politikoaren zati handi bat diseinatu zuen.[20]
2008ko abendutik aurrera, Boliviako presidenteordetzak nazioarteko mintegi zikloak antolatu zituen, «Mundua Boliviatik pentsatzen» izendapenarekin. David Harvey, Antonio Negri, Michael Hardt eta Slavoj Žižekek jardunaldi horietan parte hartu zuten.[21]
2016ko abenduan iragarri zuen ez zuela hauteskunde bikoterik osatuko Evo Moralesekin hurrengo hauteskundeetarako. Adierazi zuen «ideien borrokan» gehiago inplikatzeko asmoa zuela, nahiz eta ziurtatu zuen Evo presidenteari laguntzen jarraituko zuela «etorkizuneko bataila guztietan».[22] Baina azkenean berriro presidenteorde izateko hautagai gisa aurkeztu zen Moralesekin batera 2019ko hauteskunde orokorretan, botoen %47,08arekin lehen tokia lortuz. Hala ere, gizarteko hainbat sektorek eta AEE bezalako nazioarteko erakundeek kritikatu egin zituzten hauteskundeak.[23] Protestak piztu ziren. Hainbat frontetatik presionatuta, Moralesek eta Garcia Linerak karguari uko egin zioten; ondoren, Jeanine Añez oposizioko kide eta senatuko bigarren presidenteordeak bere burua herrialdeko presidente izendatu zuen.[24][25][26][5]
Erbestea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dimisioaren egunean bertan, Marcelo Ebrard Mexikoko kantzilerrak asilo politikoa eskaini zion..[27][28] 2019ko abenduaren 13an iritsi zen Argentinara, eta Alberto Fernandez presidenteak babesa eman zion.[29] 2020ko otsailean iragarri zuten Garcia Linerak irakasle eta ikertzaile kargu bat beteko zuela San Martin Jeneralaren Unibertsitate Nazionalean[30] eta graduondoko mintegi bat emango zuela Buenos Airesko Unibertsitatean.[31]
2020ko azaroan Boliviara itzuli zen, Movimiento al Socialismo alderdiak hauteskunde orokorretan garaipena lortu eta gero. Luis Arce bihurtu zen herrialdeko presidente.[32][33]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ El MAS reconoce la sucesión por renuncia y abandono de funciones de Evo y Álvaro. 20 de noviembre de 2029.
- ↑ Evo Morales renuncia a la presidencia de Bolivia y denuncia un golpe de Estado. 10 de noviembre de 2019.
- ↑ a b c d «biografía - Vicepresidencia del Estado» www.vicepresidencia.gob.bo.
- ↑ Williams Kaliman, el militar que “sugirió” renunciar a Evo Morales. 11 de noviembre de 2019.
- ↑ a b «Evo Moralesek dimisioa eman du» Berria 2019-11-11 (kontsulta data: 2025-06-09).
- ↑ Ghafour, Hamida. (07-05-2007). «Anarchy in the Andes as race divides Bolivia» The Daily Telegraph.
- ↑ a b c d e f g h La historia del EGTK, pensamiento político de Álvaro García Linera al salir de la cárcel 1999. Entrevista a Álvaro García Linera y Raquel Gutiérrez Aguilar. 1999.
- ↑ Fabiola Escárzaga. (enero de 2012). «Comunidad indígena y revolución en Bolivia: el pensamiento indianista-katarista de Fausto Reinaga y Felipe Quispe» SciELO (Política y cultura Nº 37).
- ↑ «Bolivia recuerda la masacre de 1979 con llamado de atención de la ONU - La Razón» www.la-razon.com.
- ↑ La Paz, Noviembre de 1979, la masacre que festejó Pinochet. 31 de octubre de 2016.
- ↑ a b c Escárzaga, Fabiola. «El Ejército Guerrillero Tupak Katari (EGTK), la insurgencia aymara en Bolivia» www.pacarinadelsur.com.
- ↑ a b c d Miguel Gómez. (22 de enero de 2015). «El marxista que halló su cable a tierra - La Razón» www.la-razon.com.
- ↑ «MSM recuerda a Álvaro que Del Granado le ayudó a salir de la cárcel» www.opinion.com.bo 10 de diciembre de 2011.
- ↑ «Caso "Ejército Guerrillero Tupac Katari" (EGTK)» www.derechos.org.
- ↑ Amnistía Internacional. (31 de agosto de 1993). «Bolivia: Cases of torture and extrajudical executions allegedly committed by the Bolivian Security Forces» Amnistía Internacional.
- ↑ Franklin Ramírez y Pablo Stefanoni. (8 de mayo de 2006). Entrevista con Alvaro García Linera, Vicepresidente de Bolivia. .
- ↑ «La trayectoria de Claudia Fernández y Álvaro García Linera» eju.tv 9 de septiembre de 2012.
- ↑ García Linera, Álvaro. «Forma valor y forma comunidad» bibliotecavirtual.clacso.org.ar.
- ↑ Raquel Gutiérrez Aguilar y Álvaro García Linera. Palabras Preliminares. Forma Valor, Forma Comunidad. .
- ↑ Vicepresidente presenta libro de Marx y reafirma que lo comunal, y no lo estatal, es la base del futuro. 14 de mayo de 2015.
- ↑ Toni Negri, Michael Hardt, Giuseppe Cocco, Judith Revel, Álvaro García Linera y Luis Tapia.. (diciembre de 2008). «Imperio, multitud y sociedad abigarrada» CLACSO.
- ↑ «Álvaro García Linera: “Las clases altas no tragan que gobierne un indígena”» El País 15 de diciembre de 2016.
- ↑ Presion-social-renuncian-Evo-Morales. .
- ↑ «Golpe de Estado en Bolivia: Evo Morales renuncia a la presidencia del país» RT 10 de noviembre de 2019.
- ↑ «Renuncia de Evo Morales: quién es Jeanine Áñez, la senadora opositora que se proclamó presidenta de Bolivia» BBC 13 de noviembre de 2019.
- ↑ «Jeanine Añezek Boliviako presidente izendatu du bere burua» Berria 2019-11-13 (kontsulta data: 2025-06-09).
- ↑ «Canciller Ebrard: México le ofrece asilo a Evo Morales y recibe a 20 miembros del Ejecutivo en su embajada en La Paz» RT 10 de noviembre de 2019.
- ↑ «Bolivia: Álvaro García Linera se declara "vicepresidente en el exilio" y también dice estar dispuesto a volver» www.clarin.com 19 de noviembre de 2019.
- ↑ «El exvicepresidente boliviano García Linera llega a Argentina y pide refugio» www.efe.com.
- ↑ «El ex vicepresidente de Bolivia, Álvaro García Linera, será profesor en una universidad argentina» Infobae 12 de febrero de 2020.
- ↑ Página12. (19 de febrero de 2020). «Álvaro García Linera inaugura el ciclo lectivo de la Facultad de Ciencias Sociales» Página/12.
- ↑ Micheletto, Karina. (11 de enero de 2021). «Álvaro García Linera inaugura el ciclo lectivo de la Facultad de Ciencias Sociales» Página/12.
- ↑ «Evo Morales Boliviara itzuli da» Berria 2020-11-10 (kontsulta data: 2025-06-09).