Álvaro Miranda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Álvaro Miranda
Bizitza
JaiotzaZaragoza, 1957 (66/67 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ingeniaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Nafar Herriaren Batasuna

Álvaro Miranda Simavilla (Zaragoza, 1957) UPNko politikari eta injinerua da. Ezkonduta dago eta lau alaba ditu. [1]

Portu, ubide eta bideetako ingeniaritza ikasi ondoren, 1982tik 1984ra bitartean obretako injineru nagusia izan zen Ferrovial S.A. enpresan. Azken urte horretan, Jurramendiko Mankomunitateko gerente izendatu zuten. 1986tik 1996ra bitartean zuzendari teknikoa izan zen Iruña aldeko Mankomunitatean.

1996. urtean, Nafarroako Gobernuko Herri Lanetako zuzendari nagusi izendatu zuten, eta kargu horretan aritu zen 2004ko otsailean Herri Lan, Garraio eta Komunikazioen Departamentuko kontseilari izendatua izan arte. Urte berean, Audenasa eta Ciudad del Transporte de la Comarca de Pamplona S.A. sozietate publikoetako administrazio kontseiluen lehendakaria izan zen.

2007ko abuztuan Nafarroako Gobernuko Bigarren Lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari izendatu zuten. 2011ko ekainean, kargu berdinean izendatu zuten ere. Era berean Nafinco, SPRIN eta Tracasa sozietate publikoetako administrazio kontseiluen buru izan da. Baita, Itoiz-Canal de Navarra Fundazioko eta Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoko lehendakari eta Canal de Navarra SA, SODENA eta MODERNA Fundazioko kide da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]