Álvaro Siza Vieira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Álvaro Siza Vieira
Siza Vieira na Exponor.JPG
Bizitza
Jaiotza Matosinhos1933ko ekainaren  25a (85 urte)
Herrialdea  Portugal
Hezkuntza
Heziketa Portoko Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
portugesa
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) École polytechnique fédérale de Lausanne Itzuli
Lan nabarmenak Porto School of Architecture Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza European Academy of Sciences and Arts Itzuli
Royal Swedish Academy of Fine Arts Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Royal Galician Academy of Fine Arts Itzuli

Álvaro Joaquim de Melo Siza Vieira (Matosinhos, Portugal, 1933ko ekainaren 25a) arkitektoa da.

Portoko (Portugal) Arte Ederren Goi Eskolan ikasi zuen, eta 1955 urtean jaso zuen diploma. Bere arkitektura estiloa aldi berean modernoa eta tradizionala dela esan daiteke: modernismo poetikoz jantzia, eraikina eta testuingurua uztartzearen aldekoa da, beti ere ezaugarri unibertsalak harturik. Kokalekuan inspiratuta, tokiari darion esentzia aurkitzen saiatzen da, eta hortaz, lotura adiskidetsua lortzen du eraikin eta naturaren artean, zahar eta berriaren artean, zentzumen eta arrazoiaren artean. Fernando Tábora arkitektoarekin batera Oportoko Eskolako erreferentzia bihurtu da Siza eta biok jardun zuten irakasle bertan.

Euskal Herrian ezagun bilakatu da Bilbon Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa eraiki duelako Abandoibarrean, Rafael Moneo arkitektoaren Deustuko Unibertsitateko liburutegiaren ondoan.

2001 urtean Pritzker Saria jaso zuen.

Lan garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1958-1963: Boa Nova jatetxea, Matosinhos, Portugal [1]
  • 1958-1965: Igerilekuak, Quinta de Conceicão, Portugal
  • 1962: Miranda Santos etxea, Matosinhos, Portugal [2]
  • 1966: Igerilekua, Leça da Palmeira, Portugal [3]
  • 1981-1985: Avelino Duarte etxea
  • 1988: Schlesisches tor etxebizitzak (Bonjour tristesse), Berlin
  • 1987-1993: Arkitektura eskola, Porto, Portugal [4] [5]
  • 1993: Galiziar Arte Garaikidearen Museoa, Donejakue Konpostelakoa, Galizia
  • 1995: Unibertsitate Liburutegia, Aveiro, Portugal
  • 1997: Serralves Arte Garaikidearen Museoa, Porto [6]
  • 1998: Arkitektura Agentzia, Porto [7]
  • 1998: Portugalen pabiloia, Erakusketa Unibertsalean, Lisboa
  • 2010: Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa, Bilbo

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Álvaro Siza Vieira Aldatu lotura Wikidatan