Ángel Ganivet

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ángel Ganivet
Ángel Ganivet, de Compañy, Blanco y Negro, 05-12-1903 (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Granada1865eko abenduaren 13a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Riga1898ko azaroaren 29a (32 urte)
Heriotza modua suizidioa
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea diplomazialaria, idazlea, soziologoa eta kazetaria

Ángel Ganivet García (Granada, Espainia, 1865eko abenduaren 13a - Riga, Letonia, 1898ko azaroaren 29a) espainiar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsul egon zen Anberes, Helsingfors (gaurko Helsinki) eta Rigan. Dvina ibaira bota zuen bere burua, Rigan. "98ko Belaunaldia" deritzon taldearen aitzindaria izan zen. Espainiaren etorkizuna zuen ardura nagusia.

Bizi izan zen lekuetatik lan ugari bidali zituen, Granadara batez ere: Granada la bella (1895), Cartas finlandesas (1896), Hombres del Norte (1906). Bere aberriarekiko miresmena azaldu zuen Idearium español liburuan (1897).

Eleberrietan zorroztasuna eta umorea erabili zituen: La conquista del reino de Maya por el último conquistador español Pío Cid (1897); antzerti-lan bat ere idatzi zuen bertsotan: El escultor de su alma (1916).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]