Ángela Alonso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ángela Alonso

Bizitza
JaiotzaLerin1899ko martxoaren 3a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea, 1986 (86/87 urte)
Jarduerak
Jarduerakirakaslea

Ángela Alonso Martínez (Lerin, Nafarroa Garaia, 1899ko martxoaren 3aIruñea, Nafarroa Garaia, 1986) maistra izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teodora Martínez eta Valentín Alonsoren alaba izan zen. Ángela edo Angelitaren ama erditu eta laster gaixotu egin zen. Ángela txikia aitona-amonen etxean jaso zuten, Beran. Amado Alonso hizkuntzalari lerindarra osaba izan zuen.

Gurasoek 1914an sortutako artilea eta larruak inportatzeko negozioa zuten, halere Argentinara emigratu zuten eta ez zen haien berririk izan. Horrek Ángela betiko markatu zuen. Aitona-amonek erabaki zuten bere jatorriari zegokion formakuntza jaso behar zuela. Lehenengo ikasketak monjen frantses ikastetxean egin zituen eta horrek txikitatik frantses hizkuntza menperatzea ahalbidetu zion. Ondoren, 1913tik 1917ra Iruñeko Eskola Normalean magisteritza egin zuen. Ikasketak amaitzean sari berezia jaso zuen.

Udak Beran igarotzen zituen. Carmen Baroja idazlearen lagun izan zen. Titulua eskuan zuela maistra oposaketetara aurkeztu zen, Zaragozan. Gainditu eta bigarren geratu zen zerrendan, 18 urte zituen. Orduan ezusteko bat gertatu zitzaion, aitaren anaia batek berarekin ezkontzea proposatu zion. Neskak ezezko borobila eman zion eta pretendienteak bengantza hartu zuen, Zaragozako Unibertsitateko errektorearen lagun mina zenez, Ángelak eskuratutako plaza herririk urrunenean izatea eskatu zion, horrela Teruelgo herri galdu batean eman zioten plaza. Herri hartara Angela eta aitona zaldiz heldu zirenean, harrera txarra egin zieten. Aitonak ez zuen zalantzarik izan eta ilobarentzat toki egokiago baten bila abiatu zen.[1]

Irakasle ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Calahorran izan zuen lehen eskola. Bi urtez jardun zuen bertan. Ondoren Berako monjek Bordeleko ikastetxe batean lan egitea proposatu zioten eta han lan egin zuen beste bi urtez. 1923an Angelitak 22 zituen eta aitonak bere seme Peperekin ezkontzea proposatu zion eta 1924ko urtarrilaren 9an ezkondu ziren eta lan egiteari utzi zion. Ezkondu eta urtebetera bere lehen alaba jaio zen eta handik sei urtera semea. Familiaren ekonomia ez zen ondo joan eta Angelita berriro itzuli zen lanera.

Lerinek hezitzaileak behar zituen analfabetismo maila oso altua baitzen, biztanleen %40k ez zekien ez irakurtzen ez idazten. 1930ean hasi zen Angelita Leringo eskolan. Atsedenik gabe lan egiten zuen familia aurrera ateratzeko. Alaba ere iraskasle izateko animatu zuen eta garai batean ama-alabek lan egin zuten Leringo eskolan, Angelita zuzendari eta alaba irakasle zirela.[1]

Leringo herriak ohorezko maistra izendatu zuen 1969an, baina omenaldirik sentikorrena, urte berean, eskolak egin ziona izan zen.

1986an hil zen Angelita Iruñean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «TIERRA DE ESTRELLAS : GUÍA HISTÓRICA DE LAS MUJERES DE TIERRA ESTELLA | Katakrak» katakrak.net: 238-239-240-241 orr. (Noiz kontsultatua: 2022-10-26).