Ángela Ruiz Robles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ángela Ruiz Robles
Ángela Ruiz Robles (MUNCYT, Eulogia Merle).jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÁngela Ruiz Robles
JaiotzaViḷḷamanín1895eko martxoaren 28a
Herrialdea Espainia
HeriotzaFerrol1975eko urriaren 27a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
esperantoa
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta asmatzailea

Ángela Ruiz Robles (Villamanín, León, 1895eko martxoaren 28a - Ferrol, Galiza, 1975eko urriaren 27a) leondar irakasle eta asmatzailea izan zen, liburu elektronikoaren [1]lehen patentearen jabea.

Leonen maistra ikasketak egin zituen 1915-1916 urtetan. Gordóngo eskola irakasle eta zuzendaria izan zen 1917an. Santa Uxía de Mandián irakasle izan zen ondoren, Ferrolen, 1918 eta 1928 artean.

1944 eta 1949 artean hainbat asmakuntza egin zituen. 1944an "Atlas Científico Gramatical"a[2] egin zuen, Espainiaren ezagutza gramatika, sintaxi, morfologia, ortografia eta fonetikaren bitartez irakasteko. Ondoren makina takimekanografiko bat asmatu zuen. Ferrolgo Artilleria Parkean "Entziklopedia Mekanikoa"ren[3][4] fabrikazioaren zuzendaritza izan zuen, 190.696 edo 7.12.1949 patentearekin. 2006tik entziklopedia hau Galiziako Museo Pedagogikoan gordetzen da, Santiago de Compostelan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Ricart, J. A. Otero. (2013-01-18). «Las raíces gallegas del e-book» Faro de Vigo (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  2. (Gaztelaniaz) «Ángela Ruiz Robles (1895-1975) | Ciencia y más» Mujeres con ciencia 2017-05-25 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  3. (Gaztelaniaz) «Ángela Ruiz Robles y la invención del libro mecánico» INTEF (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  4. Ministerio de Economía y Competitividad. (2013). Ángela Ruíz Robles y la invención del libro mecánico. ISBN 978-84-369-5458-6. PMC 868912887. (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]