Ánima Eskola
Ánima Eskola | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Santutxu eta Erandio |
Koordenatuak | 43°30′20″N 2°10′15″W / 43.50559921°N 2.17074697°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2009 |
Jabea | Marina Ximanskaja Algis Arlauskas |
Arkitektura | |
Kontaktua | |
Helbidea | Antonio Trueba Kalea, 20-22 |
Webgune ofiziala | |
Ánima Eskola Arte Eszenikoko Eskola antzerki, arte dramatikoko eta arte eszenikoko goi-ikasketa artistikoak eskaintzen dituen eskola da, 2009 urtean eratu zena.
2017 urtera arte eskola Bilbon zuen egoitza eta gaur egun Erandion kokatuta dago. Eskolaren zuzendaria Marina Shimanskaya antzezle eta pedagogoa da eta eskolaren koordinatzaile orokorra Algis Arlauskas zuzendari, gidoilari eta antzezlea da.
Eskola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1992an Marina Shimanskaya eta Argis Arlauskas Bilbora etorri ziren dokumental bat egitera. Zuzendari eta antzezle lan ugari ekaini ostean Bizkaian geratzea erabaki zuten.[1][2]
Antzerki eskola berri bat eskaintzeko helburuarekin 2009 urtean Ánima Eskola antzerki eskola sortu zuten, biek zuzentzen dutena eta biek bertan irakasten dute, beste irakasle batzuekin batera.[3][4]
Eskolak Errusiako antzerki-formakuntza klasikoa jarraitzen du Stanislavsky metodoan oinarrituta, Yevgeni Vakhtangov, Mikhail Txekhov eta Vsevolod Meyerhold (biomekanika teatralaren bultzatzailea) pedagogoen metodologiekin garatuta, baita Jerzy Grotowskiren influentziaren batekin ere, eskola errusiarraren metodologiei jarraituz, Stanislavsky-Vakhtangov-M.Txekhov-Meyerhold metodologia (errusiar metodoa). Marina Shimanskayak eta Algis Arlauskasek zuzenean inportatutako metodologia klasikoa, Ivan Verkhovykh bezalako heziketa klasiko errusiarreko irakasle laguntzaileekin batera.
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskolak hiru espezialitate eskaintzen ditu arte dramatikoa (lau urte), zinema zuzendaritza eta gidoigintza (hiru urte), beste eremuetako disziplinekin batera.
Irakasle eta ikasle ohiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskolan irakasten duten irakasleen artean, Marina Shimanskaya, Algis Araluskas, Pedro Rivero[5], Mikel Rueda, David Valdelvira, Ivan Verkhovykh, Ander Lipus, Itziar Lazkano, Ramon Barea eta beste batzuk daude.
Ikasle ohien artean, Aitor Luna, Galder Perez, Ander Barinaga, Richard Sahagun, Koldo Olabarri, Yannick Bergara, Guillermo Altair, Nerea Elizalde, Carmen Climent...
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskolak irabazi dituen sarien artean,
- Buero Vallejo Saria (2011) "Sombras de los antepasados olvidados" antzezlanarekin
- Buero Vallejo Saria (2013) “Un día cualquiera en el Moulin Rouge” antzezlanarekin
- Buero Vallejo Saria (2015) “Sueño de una noche de verano” antzezlanarekin[6]
- FETABI Saria 2017an "Hamlet" obrarekin
- Buero Vallejo Saria (2017) “Nuestra querida Mary Poppins” antzezlanarekin.[7][8]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) ««Era una chica de provincias que soñaba con ser una gran actriz»» El Correo 2009-06-15 (Noiz kontsultatua: 2019-01-10).
- ↑ (Italieraz) «Tact, dal 19 maggio al via il Festival internazionale di Teatro» TriestePrima (Noiz kontsultatua: 2019-01-10).
- ↑ Suaña, Miguel. (2014-04-14). Santutxu abre el telón: Apertura de Ánima Eskola, escuela de Arte Dramático y Guionistas. (Noiz kontsultatua: 2019-01-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Arag�n, El Peri�dico de. [https://www.elperiodicodearagon.com/noticias/escenarios/anima-eskola-inaugura-nuevo-anfiteatro-natural-jaulin_880310.html «�nima Eskola inaugura el nuevo anfiteatro natural de Jaul�n»] El Peri�dico de Arag�n (Noiz kontsultatua: 2019-01-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El bilbaíno Pedro Rivero logra el Goya a la Mejor Cinta de Animación» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-10).
- ↑ “Buero” Antzerki Saria (2015). .
- ↑ (Gaztelaniaz) «La fiesta más esperada» El Correo 2010-03-09 (Noiz kontsultatua: 2019-01-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Artezblai. «'Hamlet' de Ánima Eskola, mejor espectáculo del FETABI 2017» ARTEZBLAI (Noiz kontsultatua: 2019-01-10).