Árni Magnússon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Árni Magnússon

Bizitza
JaiotzaDalasýsla (en) Itzuli1663ko azaroaren 13a
Herrialdea Islandia
HeriotzaKopenhage1730eko urtarrilaren 7a (66 urte)
Hezkuntza
HeziketaKopenhageko Unibertsitatea
Hizkuntzakislandiera
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, akademikoa eta historialaria
Enplegatzailea(k)Kopenhageko Unibertsitatea
Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.

Árni Magnússon (1663ko azaroaren 13tik1730eko urtarrilaren 7ra) islandiar erudito eta eskuizkribu-bildumazalea izan zen. Árni Magnússon bilduma bildu zuen.[1]

XVII. mendean sortu zen euskara-islandiera pidginaren glosarioen eskuizkribuak Árni Magnússon Islandiar Ikasketen Institutuan daude.[2][3]

Bizialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arni 1663an jaio zen Kvennabrekkan, Dalir-en (Dalassla), Islandiako mendebaldean. Aita, Magnús Jónson, herriko parrokiako artzain luteranoa zen (geroago, lögsagnari ere bai, albiente gisa). Haren ama Guðrún Ketilsdóttir izan zen, Ketill Jörundarson Hvammr-eko artxidiakonoaren alaba.[4] Aitona-amonek eta osaba batek hazi zuten. 17 urte zituela, Skálholteko latinezko eskolan sartu zen, eta 1680 eta 1683 artean ikasi zuen. 1683ko udazkenean, 19 urte zituela, Kopenhageko Unibertsitatera (Danimarka) joan zen ikastera. Han, 1685ean, bi urtez ikasten aritu ondoren, attestus theologiæ-ren maila lortu zuen, eta, aldi berean, Thomas Bartholin erret-antikuarioan laguntzaile-lana egin zuen, eta sei urtez aritu zen lanean. Bartholin-en laguntzaile gisa, Danica prestatzen lagundu zion, eta, horretarako, islandierara transkripzioak eta itzulpenak egin zituen, baita Islandiari buruzko milaka orritako materialetan oharrak ere.[4] 1694an Inperio Santura jo zuen, eta han 1697 arte iraun zuen.

Kopenhagera itzuli zen 1697an, eta han izendatu zuten artxibo errealetako idazkari. 1701ean Danimarkako Filosofia eta Historiako irakasle izendatu zuten Kopenhageko Unibertsitatean, baina 1702an Islandiara bidali zuten errege-igorle gisa, uharteko lehen zentsua egiteko enkarguarekin. 1703tik 1712ra egin zuen lan hori. Kopenhagera eraman zituen Erdi Aroko eskuizkribu islandiar asko bildu edo kopiatzeko aukera izan zuen. 1708 eta 1709 bitartean, Kopenhagera itzuli zen denboraldi labur batez, Mette Fischer alargun aberatsarekin ezkontzeko.

Árni Magnússon bilduma Kopenhageko Unibertsitateko liburutegian utzi zen. Erdi Aroko eskuizkribu islandiarren bildumarik garrantzitsuena edo garrantzitsuenetako bat da. Bildumaren zati bat Islandiara itzuli zen herrialde horren independentziaren ondoren, eta Reykjavik-en, Árni Magnússon Islandiar Ikasketen Institutuan, dago gordeta.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Den Arnamagnæanske Samling - Safn Árna Magnússonar
  2. (Islandieraz) «Basknesk-íslensk orðasöfn (Hiztegien eta eskuizkribuen irudiak bertsio digatalean,» Árnastofnun (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  3. (Islandieraz) «AM 987 4to | Handrit.is» handrit.is (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  4. a b Sigurgeir Steingrímsson, tr. Bernhard Scudder, [Esteka hautsia] The Árni Magnússon Institute for Icelandic Studies.
  5. Árnastofnun, safn Árna Magnússonar.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]