Áth Cliatheko gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Áth Cliatheko gudua
Data919ko irailaren 14a
LekuaIslandbridge inguruan (Dublin konderria, Irlanda)
Gudulariak
Uí Ímairreko bikingoak

Irlandarren koalizioa:
Iparraldeko Uí Néill
Ulster
Brega
Airgíalla
Mide

Hego Brega

Áth Cliatheko guduaIslandbridgeko gudua izenez ere ezaguna— 919ko irailaren 14an Islandbridge inguruan (Dublin konderria) gertaturiko gudu bat izan zen. Aurrez aurre izan zituen alde batetik Irlandako bertako jendeen koalizio bat, Niall Glúndub buru zuela, eta bestetik basea Dublinen zuten Uí Ímairreko bikingoak, Sitric Cáech buru zutela. Irlandako bertako jendeek Uí Ímairreko bikingoak Irlandatik kanporatu nahian abiatutako guduetako bat izan zen. Sitric Cáechek eta Uí Ímairrek garaipen erabakigarria lortu zuten, eta guduan hil ziren Niall Glúndub eta Irlandako beste bost errege.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]