Çatal Höyükeko emakume eserita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Çatal Höyükeko emakume eserita
Museum of Anatolian Civilizations 1320259 nevit.jpg
Jatorria
Sortzaileaezezaguna eta ezezaguna
Sorrera-urteaK.a. VI. milurtekoa
Jatorrizko izenburuaSeated Woman of Çatal Hüyük
Aurkikuntza lekuaÇatal Höyük
Aurkikuntza data1961
Ezaugarriak
Materiala(k)Zeramika
Deskribapena
Honen parte daNeolito
Kokapena
LekuaTurkia
BildumaMuseum of Anatolian Civilizations (en) Itzuli

Çatal Höyükeko emakume eserita buztin egosiaz egindako 20 zm.ko iruditxoa da. Turkiako egungo Anatolian dagoen Neolitiko eta Kalkolitiko Çatal Höyük aztarnategian aurkitutakoa, emakume edo jainkosa bat erakusten du, biluzik eta eserita, alboetan bi leopardo dituela. Egun Ankarako Anatoliako Zibilizazioen Museoan ikus daiteke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 6000 urte inguruan egin zen. Eskultura James Mellaartek aurkitu zuen, 1961an. Aurkitu zenean elementu batzuk falta zitzaizkion: emakumearen burua, leopardo bat eta eskuineko eskua. Elementu horiek ondoren osatu dira. Hazia gordetzeko ontzi batean aurkitu zen, etxe baten gelan; horregatik etxeko kultoarekin lotutako sinboloa izan daitekeela pentsatu izan da.[1]

Azalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iritzi zabalduenaren arabera emankortasunarekin lotutako irudia izan daiteke. Iritzi horren alde emakumearen soin atal handiegiak aipa daitezke. Antzeko ikonografiak beste lekuetan ere aurkitu izan dira; Paleolitoko Venusak gisa ezagutzen dira. Kasu honetan dirudi emakumea tronu batean eserita dagoela erditzeko unean.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]