Édouard Balladur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Édouard Balladur
Edouard Balladur-1-crop2.png
Frantziako lehen ministro

1993ko martxoaren 29a - 1995eko maiatzaren 10a
Pierre Bérégovoy Itzuli - Alain Juppé
Ekonomia, Finantza eta Industria ministroa

1986ko martxoaren 20a - 1988ko maiatzaren 12a
Pierre Bérégovoy Itzuli - Pierre Bérégovoy Itzuli
General secretary of the Presidency of the Republic Itzuli

1973ko apirilaren 5a - 1974ko apirilaren 2a
Michel Jobert - Bernard Beck Itzuli
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea


member of the regional council of Île-de-France Itzuli

Bizitza
Jaiotza Esmirna1929ko maiatzaren 2a (90 urte)
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Hezkuntza
Heziketa Lycée Thiers Itzuli
Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua
École nationale d'administration
(1955 - 1957)
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria eta politikaria
Lantokia(k) Paris
Enplegatzailea(k) Estatu-kontseilua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Armenian Catholic Church Itzuli
Alderdi politikoa Union pour un Mouvement Populaire
Errepublikaren Aldeko Batasuna

Édouard Balladur (Esmirna, Turkia, 1929) frantsesezko idazlea eta Frantziako politikaria da. 1993 eta 1995 artean Frantziar Errepublikako lehen ministro izan zen, François Mitterranden gobernuan. UMP alderdi politikoko kidea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bankari familia armeniar batean jaio zen arren, Aix-en-Provenceko Unibertsitatean egin zituen zuzenbide-ikasketak eta Parisen diplomatu zen. 1960ko hamarkadaren hasieran ekin zion ibilbide politikoari Georges Pompidou lehen ministroaren kabinetean. 1969-1974 bitartean Pompidou presidentearen idazkari nagusia izan zen, eta gobernu haren itzaleko zuzendaria askoren ustez. Pompidou hil zenean, Giscard d'Estaingek eskainitako karguari uko egin eta enpresa pribatuan hasi zen lanean.

1984an Estatu-kontseilari izendatu eta 1986ko hauteskundeetan diputatu aukeratu zuten Parisko barrutian. Eskuineko gobernuaren eta presidente sozialistaren arteko bizikidetzari buruzko teoriaren aitzindari izan zen, eta Jacques Chirac lehen ministroak ekonomia-alorreko ministro izendatu zuen 1986an. Chiracek 1988ko hauteskundeak galdu zituenean, Balladur aldendu egin zen politikaren lehen lerroetatik, baina 1993an François Mitterrandek lehen ministro izendatu zuen Beregovoyren ordez. 1995ean bere burua hautagaitzat aurkeztu zuen urte horretako lehendakaritza hauteskundeetarako, eta bere alderdiaren eta hautesle kopuru handi baten babesa izan bazuen ere, ustelkeria arrastoek bere irudi garbia zipriztindu zuten. Chiracek hauteskundeak irabazi zituenean, Balladurrek dimisioa aurkeztu zion oraindik presidente zen Mitterrandi.

Besteak beste Maiatzeko arbola (1979) eta Nik gehiago sinisten dut gizonarengan, Estatuarengan baino (1987) liburuak argitaratu ditu. Frantziako Ohorezko Legioko zalduna da, eta Frantziako eta nazioarteko sari ugari jaso ditu.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • L’Arbre de mai, 1979
  • Je crois en l'homme plus qu'en l'État, 1987
  • Passion et longueur de temps, 1989
  • Douze lettres aux Français trop tranquilles, 1990
  • Des Modes et des convictions, 1992
  • Dictionnaire de la réforme, 1992
  • Deux ans à Matignon, 1995
  • Caractère de la France, 1997
  • L’Avenir de la différence, 1999
  • Renaissance de la droite, 2000
  • Les Aventuriers de l'histoire, 2001
  • Jeanne d'Arc et la France, le mythe du sauveur, 2003
  • La fin de l'illusion jacobine, 2005
  • Machiavel en démocratie. Mécanique du pouvoir, 2006
  • L'Europe autrement, 2006
  • Laissons de Gaulle en paix !, 2006
  • Pour une union occidentale entre l'Europe et les États-Unis, 2007
  • Une V.eme République plus démocratique, 2008
  • Le Pouvoir ne se partage pas : Conversations avec François Mitterrand, 2009
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Édouard Balladur Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]