Électricité de France
Électricité de France (EDF) Frantziako argindar ekoizle, hornitzaile eta banatzailea da. Sozietate anonimo gisa eratua da eta haren kapitalaren % 80 estatuarena da. Estatuko zein Europar Batasuneko argindar ekoizle eta hornitzaile nagusia da eta egoitza soziala Parisen dago.
2017an, irabazi gehien zituzten munduko argindar konpainien artean 3. postuan zegoen[1], eta 34.28 miliar euroko kapitala zuen 2018an[2].
2022an, Emmanuel Macron presidente neoliberalaren[3] garaietan, EDF sozietatea erabat publiko bihurtzeko asmoa iragarri zen, nazionalizatu egin zen. Urte horretan % 84ko jabetza zuen estatuak[4][5] baina % 100 eskuratu nahi zuen. Enpresa estatuarentzat oinarri-oinarrizko zerbitzuak eskaintzen zituen, baina finantza arloko kontuek erakusten zuten alde batetik mozkinak deklaratzen bazituzten ere, bestetik zor oso handia[6] metatu zutela.[7]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Électricité de France enpresa publiko gisa sortu zen 1946ko apirilaren 8an[8], alemaniarren okupazioa bukatu eta bi urtera, Frantziako Nazio Biltzarrak argindarraren eta gasaren nazionalizazioaren aldeko 46-628 legea onartu zuelarik aldeko 491 botorekin (PC, SFIO, MRP, Radicaux, UDSR) eta kontrako 59 botorekin (Parti républicain de la liberté, Républicains indépendants eta eskuineko hainbat alderdi)[9]. Lege proiektua Marcel Paul[10] industria ekoizpenaren ministroak bultzatu zuen, gerla garaian Erresistentziaren Nazio Kontseiluak (frantsesez, Conseil national de la Résistance) egin proposamenetan oinarriturik[11]. Lege horren ondorioz 1450 argindar ekoizle, hornitzaile eta banatzaile entrepresen jabetza nazionalizatu zen[12].
1996tik landa, Europar Batasunak sektore elektrikoaren liberalizazioa bultzatu zuen eta frantses estatuak 2000 eta 2004 artean EDFen estatus juridikoa aldatu zuen, enpresa burtsan kotizatuz[13][14][15]. Gaur egun, EDF sozietate anonimoa da, nahiz estatuak akzioen % 80 atxiki.
Jarduera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]EDFk argindarra ekoizten du, energia berriztagarri zein ez berriztagarriak baliatuz, Frantzian zein mundu osoan. Batez ere energia nuklearra baliatzen du argindarraren sortzeko (2017 bukaerako datuak)[16]:
- nuklearra: % 77;
- hidraulikoa eta beste energia berriztagarriak: % 10;
- gasa: % 8;
- gasa ez beste termikoak: % 5;
2017 bukaeran EDF taldearen instalatutako indarraren banaketa mundu mailan:
- nuklearra: 73 GW
- hidraulikoa eta beste energia berriztagarriak: 30,9 GW
- termikoa: 25,4 GW
- orotara: 129,3 GW
Argindarra ekoizteaz gain, hornikuntza lanak ere egiten ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «The world's biggest power companies in 2018» Power Technology | Energy News and Market Analysis 2018-06-21 (kontsulta data: 2020-01-06).
- ↑ «EDF Cours Action EDF, Cotation Bourse Euronext Paris - Boursorama» www.boursorama.com (kontsulta data: 2020-01-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) elEconomista.es. «Nacionalizar incrementa las pérdidas - elEconomista.es» www.eleconomista.es (kontsulta data: 2022-07-09).
- ↑ «Frantziako Gobernuak EDF konpainia guztiz nazionalizatzeko asmoa du» EITB 2022-07-06 (kontsulta data: 2022-07-09).
- ↑ «Frantziako Estatuak EDF energia enpresaren erabateko kontrola berreskuratu nahi du» Argia (kontsulta data: 2022-07-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) AGENCIAS, RTVE es /. (2022-07-06). «El Gobierno francés intentará nacionalizar completamente la eléctrica EDF» RTVE.es (kontsulta data: 2022-07-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Qué supone la nacionalización de la eléctrica EDF por el Gobierno francés y qué lo motiva? · Maldita.es» Maldita.es — Periodismo para que no te la cuelen 2022-07-07 (kontsulta data: 2022-07-09).
- ↑ «Loi N 46-628 DU 8 AVRIL 1946 sur la Nationalisation de l'Electricité et du Gaz» www.admi.net (kontsulta data: 2020-01-06).
- ↑ Gaudy, René, 1940-. (1978). Et la lumière fut nationalisée : naissance d'EDF-GDF. Éditions sociales ISBN 2-209-05297-1. PMC 5221143. (kontsulta data: 2020-01-06).
- ↑ (Frantsesez) «Ce jour de 1946 où la nationalisation de l’énergie a été décidée par l’Assemblée» L'Humanité 2016-04-08 (kontsulta data: 2020-01-06).
- ↑ «Programme du Conseil national de la Résistance - Wikisource» fr.wikisource.org (kontsulta data: 2020-01-06).
- ↑ «Wikiwix's cache» archive.wikiwix.com (kontsulta data: 2020-01-06).
- ↑ «Loi n° 2000-108 du 10 février 2000 relative à la modernisation et au développement du service public de l'électricité | Legifrance» www.legifrance.gouv.fr (kontsulta data: 2020-01-06).
- ↑ «Loi n° 2003-8 du 3 janvier 2003 relative aux marchés du gaz et de l'électricité et au service public de l'énergie | Legifrance» www.legifrance.gouv.fr (kontsulta data: 2020-01-06).
- ↑ «Loi n° 2004-803 du 9 août 2004 relative au service public de l'électricité et du gaz et aux entreprises électriques et gazières | Legifrance» www.legifrance.gouv.fr (kontsulta data: 2020-01-06).
- ↑ (Frantsesez) «Faits et chiffres 2017» (PDF) Groupe EDF (kontsulta data: 2020-01-06).