Edukira joan

Élise Foniyama Thiombiano Ilboudo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Élise Foniyama Thiombiano Ilboudo
Minister of Culture, Arts, and Tourism of Burkina Faso (en) Itzuli

2021eko urtarrilaren 10a - 2021eko abenduaren 10a
Bizitza
JaiotzaFada N’Gourma (en) Itzuli1965eko apirilaren 20a (60 urte)
Herrialdea Burkina Faso
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa eta funtzionarioa
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoaPeople's Movement for Progress (en) Itzuli

Élise Foniyama Thiombiano Ilboudo (Fada N'Gourma, 1965eko apirilaren 20a[1]) burkinafasoar arkeologo eta politikaria da. 2020ko urtarriletik 2021eko abendura bitartean, Kultura, Arte eta Turismo ministroa izan zen Christophe Dabiréren gobernuan, Roch Marc Christian Kaboréren bigarren agintaldian.

Élise Foniyama Thiombiano Ilboudo arkeologiako irakaslea da Uagaduguko Joseph Ki-Zerbo unibertsitateko Giza Zientzien Prestakuntza eta Ikerketa Sailean. 2010eko martxoan doktoregoa lortu zuen.[2]

Arkeologia eta Teknologiaren Historia Laborategiako burua da. 2014ko martxoan, Uagaduguko Unibertsitateko Historia eta Arkeologia Saileko buru bihurtu zen. Bi urte geroago, Oubritenga eta Sanmatengako aztarnategi metalurgikoetan ikerketa eta indusketa lanak egin zituen, Suitzako Friburgoko Unibertsitateko Geofisika Laborategiarekin elkarlanean. Traditional Management Systems at World Heritage Sites in Africa liburuaren editorekidea ere bada.[3]

Aurrerapenerako Herri Mugimenduaren alderdiko kide gisa, parlamenturako hautatu zuten 7. eta 8. legegintzaldietan, eta Burkina Fasoko Batzar Nazionaleko 4. presidenteorde ere izan zen 7. legegintzaldian.[4]

2020ko urtarrilean Kultura, Arte eta Turismo ministro izendatu zuten.[5] 2021eko abenduaren 8an Christophe Dabiré lehen ministroak dimisioa eman zuenean, Ilboudoren ordez Ousséni Tambourak lortu zuen kargu hori, Lassina Zerbo lehen ministro berriaren gobernuan.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez) «Journée internationale de la femme: Qui sont les femmes du gouvernement burkinabè ?» Service d'information du Gouvernement 2021-03-07 (kontsulta data: 2025-10-25).
  2. (Frantsesez) Samboé, Edouard K. «Députée Elise Foniyama Ilboudo/Thiombiano : « Les gens pensent que la politique, ce sont des intrigues »» Le Faso 2018-12-14 (kontsulta data: 2025-10-25).
  3. (Ingelesez) Abungu, George Okello. (2016). Traditional Management Systems at World Heritage Sites in Africa. Midrand: African World Heritage Fund (AWHF) ISBN 978-0-620-72111-0. (kontsulta data: 2025-10-25).
  4. (Frantsesez) «Députés» Assemblée nationale (kontsulta data: 2025-10-25).
  5. (Frantsesez) «Ministère de la culture : Elise Foniyama Ilboudo Thiombiano remplace Abdoul Karim Sango» L'Actualité du Burkina Faso 24h/24 2021-01-11 (kontsulta data: 2025-10-25).
  6. (Frantsesez) «Burkina Faso: Lassina Zerbo nomme le nouveau gouvernement» RFI 2021-12-14 (kontsulta data: 2025-10-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]