Éric Tabarly

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Éric Tabarly
Eric Tabarly en 1975.jpg
Bizitza
Jaiotza Nantes1931ko uztailaren 24a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Irlandako itsasoa1998ko ekainaren 12a (66 urte)
Heriotza modua istripua (Itotzea)
Familia
Familia
Hezkuntza
Heziketa École Navale
Q2974825
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea navigatorra eta militarra
Jasotako sariak
Kidetza Académie de Marine
Zerbitzu militarra
Adar militarra Frantziako Itsas Armada
Gradua Q22672363
Gatazka Indotxinako Gerra
IMDb nm3512119
Pen Duick II

Éric Tabarly (Nantes, 1931ko uztailaren 24a - 1998ko ekainaren 12an Irlandako itsasoan desagertua) Bretainiako itsasgizona izan zen. Itsas Eskolan ingeniari ikasketak egin zituen eta teniente izan zen itsas armadan (1966). 1964-1971 urteen bitartean Gazteria eta Kirolen ministro izan zen. 1982an fragatako kapitain izendatu zuten, 1988an itsasontziko kapitain eta 1990ean Itsas Akademian sartu zen. Hainbat bidaia egin zituen Pen Duick ontziarekin; horien artean aipagarria da Plymouth-Newport bidea, hogeita zazpi egunetan bakar-bakarrik egin zuena. 1976an bide hori bera hogeita hiru egunetan egin zuen. Ozeano Barea zeharkatzeko bidaian txapeldun izan zen 1969an, eta Los Angeles-Tahiti bidaian ere garaile izan zen 1972an. Munduko birako lehiaketan parte hartu zuen 1974an. 1968an trimaran bat eraiki zuen: Pen Duick IV. 1980an abiadura-errekorra eskuratu zuen, hamar egun eta hamalau minututan zeharkatu baitzuen Atlantikoa. Itsasoan egin zituen bidaietan oinarrituta hainbat lan idatzi zituen: Victoire en solitaire (1964, Bakarkako garaipena), De Pen Duick en Pen Duick (1970), Du Tour du monde à la Transat (1976, Munduko biratik Transtera), Histoire d´un record ou l´Atlantique en 10 jours (1981, Errekor baten historia edo Atlantikoa 10 egunetan) eta Pen Duick (1990).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Éric Tabarly Aldatu lotura Wikidatan