Érik Orsenna
Érik Orsenna | |
---|---|
![]() |
|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1947ko martxoaren 22a (71 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | London School of Economics Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, politikaria eta gidoilaria |
Lan nabarmenak | Q3203388 |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Kidetza | Frantses Akademia |
IMDb | nm0650699 |
http://www.erik-orsenna.com/ |
Érik Orsenna, jaiotza-izenaz Érik Arnoult (Paris, Frantzia, 1947ko martxoaren 22a -), frantses idazlea da.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekonomia ikasi zuen. Parisko Ikasketa Politikoetako Institutuko konferentzia-maisu izan zen (1975-1981). Aldi batez, Lankidetzako ministroaren aholkulari teknikoa izan zen, eta Errepublikako lehendakaritzako kultura-aholkularia gero (1983-1985). 1995ean, Paisaiaren Eskola Nazionaleko lehendakari izendatu zuten.
Argitaldaria izan zen Ramsay argitaletxean (1977-1981) lehenengo, eta Fayard argitaletxean gero. Idazle gisa, Goncourt saria irabazi zuen 1988an. Idatzi dituen eleberrien artean, hauek dira aipagarrienak: Une comédie française (1980), Grand amour (1993), Longtemps (1998), La Grammaire est une chanson douce (2001), Les Chevaliers du Subjonctif, Stock (2003), Voyage aux pays du coton. Petit précis de mondialisation, (2006), La Révolte des accents (2007), La Chanson de Charles Quint (2008), Et si on dansait? (2009), L'Entreprise des Indes (2009), Princesse Histamine (2010).
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Érik Orsenna ![]() |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.