Étienne Geoffroy Saint-Hilaire

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Étienne Geoffroy Saint-Hilaire
Geoffroy Saint Hilaire, Etienne cropped.jpg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
Jaiotza Étampes1772ko apirilaren 15a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1844ko ekainaren 19a (72 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Familia
Ezkontidea(k) Angélique-Jeanne-Louise-Pauline Brière de Mondétour
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea biologoa, politikaria, zoologoa eta naturalista
Lantokia(k) Paris
Jasotako sariak
Kidetza Société Philomathique de Paris
Frantziako Zientzien Akademia

Étienne Geoffroy Saint-Hilaire (Étampes, 1772ko apirilaren 15a - Paris, 1844ko ekainaren 19a) frantziar naturalista izan zen. Jardin des Planteseko irakasle izan zen (1793), eta han zoologia-bilduma bat egin zuen. Napoleonekin joan zen Egiptora (1798-1801) eta Kairoko Institutua sortu zuen. Haren lan guztiek funtsezko ideia bat dute oinarrian, eraketa organikoaren batasuna. Hala, teoria horri jarraituz, ornodun guztien hezurdurak badituztela berdintasunak ikusi zuen. Orobat, enbriologiaren aitzindari eta teratologia esperimentalaren sortzailea izan zen. Haren ustez ingurunearen eraginak hartara eramanda agertzen dira animalia eta landare motetan aldaerak. Bilakaeraren teoriaren aitzindaria izan zen.

Bere semea Isidore Geoffroy Saint-Hilaire zoologoa izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Étienne Geoffroy Saint-Hilaire