Île aux Basques

Koordenatuak: 48°08′34″N 69°14′58″W / 48.1428°N 69.2494°W / 48.1428; -69.2494
Wikipedia, Entziklopedia askea
Île aux Basques
Geografia
KokapenaSan Laurendi golkoa
Azalera0,55 km²
Politika
Herrialdea Kanada
Probintzia Quebec
EskualdeaLes Basques
Gizartea
BiztanleriaPopulaziorik ez

Île aux Basques[1][2] (euskaraz "Euskaldunen Uhartea") Kanadako San Laurendiaren behe-estuarian dagoen uhartea da. Trois-Pistolesetik bost kilometro iparraldera dago, Les Basques udalerrian. Hegazti migratzaileentzat inguru babestua da Société Provancher-ek 1929an erosi zuenetik.[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki 1584tik 1637 urte inguru arte euskaldunak bertan babesa hartu zuten. San Laurendi inguruan baleak ugariak ziren eta horregatik hartara joan ziren euskal arrantzaleak. Hortik dator uhartearen izena. Uharte hau Kanadako europarrek okupatutako lehenengo lurra izan zen.[4]

Euskaldunek, bestetik, inguruko herri-indigenekin komertzioa eragin zuten. Datu horiek 1990ean uhartean egin ziren indusketetan frogatu zen.

Euskaldunek utzitako aztarna, labea baleen koipea urtzeko.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartea txikia da: 2 kilometroko luzera eta 400 metro zabalera du, 0,55 km². Altura handiena 50 metrokoa da eta uhartearen erdian dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]