Ólafur Thors
Itxura
Ólafur Tryggvason Thors Borgarnes, 1892ko urtarrilaren 19a – Reykjiavik, 1964ko abenduaren 31) islandiar politikaria, Independentziaren Alderdiko kidea eta sei aldiz Islandiako lehen ministroa (1942ko maiatzetik abendura, 1944tik 1947ra, 1949tik 1950era, 1953tik 1956ra, 1959tik 1961era eta 1962tik 1963ra) izan zen.
Diputatua izan zen 1926tik hil zen arte. Lehen ministro izateaz gain, Industria, Kanpo Arazoetako, Gizarte Gaietako eta Arrantza ministro ere izan zen hainbat gobernutan. 1946an eta 1947an Nazio Batuen Batzar Nagusian parte hartu zuen. 1934tik 1961era Independentziaren Alderdia zuzendu zuen.