Óscar Arias

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Óscar Arias
Óscar Arias.jpg
Bizitza
Izen osoa Óscar Rafael de Jesús Arias Sánchez
Jaiotza Heredia1940ko irailaren 13a (77 urte)
Herrialdea  Costa Rica
Familia
Ezkontidea(k) Margarita Penón
Hezkuntza
Heziketa Bostongo Unibertsitatea
London School of Economics
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa National Liberation Party
FirmaOAS.jpg

Óscar Rafael de Jesús Arias Sánchez (Heredia, 1940ko irailaren 13a) costarricar politikaria da, 2006 eta 2010 artean bertako presidentea izan zena. 1987an Bakearen Nobel Saria jaso zuen, Erdialdeko Amerikako gerra zibilak amaitzeko egin zituen ahaleginengatik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia eta zuzenbidea ikasi zituen Costa Rican, eta 1967an Londresera joan zen gobernu britainiarraren diru laguntza batekin zientzia politikoak ikastera; gai horri buruz egin zuen doktoregoa. Unibertsitateko irakasle, ministro, diputatu eta Alderdi Liberal Nazionalaren (PLNren) idazkari izan zen. 1981ean PLNren Idazkaritza Nagusia utzi eta Luis Alberto Mongeri lagundu zion lehendakaritzarako kanpainan. 1986an Errepublikako presidente hautatu zuten botoen %53arekin.

Erdialdeko Amerikako presidenteak bildu zituen Costa Rican eremu hartan gerra amaitzeko zuen Bake Plana aurkezteko. 1987an Nikaragua, Honduras, Guatemala eta El Salvadorreko presidenteak bildu eta Esquipulas II Hitzarmena izenpetu zuten, bakeak egin eta nazio bakoitzaren autodeterminazio eskubidea errespetatzeko hitza emanez. Ekimen horrengatik Bakearen Nobel saria jaso zuen urte horretan bertan. 1988an, Costa Ricako San Josen bildu zen Erdialdeko Amerikako Presidenteen Gailurra, Esquipulas II Hitzarmenak nola zihoazen aztertzeko, eta Ariasek bere laguntza eskaini zien El Salvadorri eta Guatemalari, gerrillen eta gobernuen arteko bitartekotza egiteko.

1990ean utzi egin zuen estatuaren buruzagitza, inkesten arabera %90eko onarpen maila zuen arren, hauteskundeetara aurkeztu ez zelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Óscar Arias Aldatu lotura Wikidatan