Óscar Carmona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Óscar Carmona

11. Portugalgo presidentea

1926ko azaroaren 16a - 1951ko apirilaren 18a
Manuel Gomes da Costa - Francisco Craveiro Lopes
Bizitza
JaiotzaLisboa1869ko azaroaren 24a
Herrialdea Portugal
 Portugalgo Erresuma
HeriotzaLisboa1951ko apirilaren 18a (81 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Maria do Carmo Ferreira da Silva Carmona (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPortuguese Military Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra, idazlea eta iraultzailea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraPortugalgo Armada
Graduajeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa National Union (en) Itzuli

Find a Grave: 13107862 Edit the value on Wikidata

António Óscar de Fragoso Carmona (Lisboa, 1869ko azaroaren 24a - ibidem, 1951ko apirilaren 18a) portugaldar militar eta politikaria izan zen. Portugalgo 11. presidentea izan zen 1926tik hil zen arte. Lehen ministro ere izan zen 1923an eta 1926an.

Errepublikaren aldekoa eta hargin beltza izan zen, eta berehala atxiki zitzaion Portugalgo Errepublikaren aldarrikapenari, 1910eko urriaren 5ean. Hala ere, inoiz ez zuen demokrazia begiko izan.

Lehen Errepublika eraitsi zuen 1926ko maiatzaren 29ko estatu-kolpean parte-hartze aktiboa izan zuen. Erregimen militarreko alderdi autoritario eta kontserbadoreenaren ordezkaria izan zen. Uztailaren 9an beste kolpe bat zuzendu zuen, bere burua lehendakari izendatu zuen eta diktadura-botereak hartu zituen.

1928an António de Oliveira Salazar Finantza ministro izendatu zuen eta 1932an lehen ministro. 1932an konstituzio batek Estado Novo ezarri zuen. Presidente kargua hil arte mantendu zuen arren, benetako boterea Salazarrek erabili zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]