Öræfajökull
Öræfajökull | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Hvannadalshnjúkur |
Garaiera | 2.110 m |
Mota | Estratosumendia |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 64°01′32″N 16°38′31″W / 64.025436°N 16.642064°W |
UTC ordua | UTC±00:00 |
Mendikatea | Islandiako Lur Garaiak |
Herrialdea | ![]() |
Babestutako-eremua | Vatnajökull National Park (en) ![]() |
Leku geografikoa | Erdialdeko Atlantikoko dortsala |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1794 eta 1728 |
Geologia | |
Material nagusia | basalto Riolita |
Garaia | Pleistozeno |
Öræfajökull, Islandia hego-ekialdean dagoen izotzez estalitako 2109,6 metroko garaierako sumendi bat da. Herrialdeko sumendi aktiborik garaiena da, eta, ipar-mendebaldean, Hvannadalshnjukur du, Islandiako mendirik garaiena. Geografikoki, Öræfajökull, Vatnajökull glaziarraren zatitzat hartzen da, eta glaziarrak estalitako eremua, Skaftafell Parke Nazionalaren barnean dago.
Sumendiak, garai historikoetan eztanda egin du. 1362an, sumendiak eztanda egin zuen, piroklasto ugari jaurtiz. Litla-Hérað barrutia, uholdeek, eta honen ondoren iritsi ziren piroklastoek suntsitu zuten. 40 urte baino gehiago igaro ziren, gunea, berriz populatua eta Öræfi bezala ezagutua izan arte. Izenak, literalki "porturik gabeko gunea" esan nahi du, baina, islandieraz, "basamortu" zentzuan hartua. 1727ko abuztuan gertatu zen eztanda txikiago batek, hiru biktima eragin zituen, eztanda horrek eragindako uholdeen ondorioz.