Údarás na Gaeltachta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Údarás na Gaeltachta (euskaraz Gaeltachteko Agintaritza), sarritan ÚnaG laburtzen da, Irlandako Errepublikako Gaeltacht eremuetako (irlandera hiztunen eremuak) ekonomia, gizartea eta kulturaren garapenaren kudeatzaile eta arduraduna den estatu erakundea da.

Erakunde honen helburu nagusia Gaeltacht eremuetako komunitateak indartu eta bultzada ematea da, honela komunitate hauetako kideen bizi kalitatea hobetzea lortuz eta irlandera eremu hauetako hizkuntza nagusia izan dadin mantenduz. ÚnaG erakundea zuzendaritza baten agintaritzapean dago, hau 20 kidez osatua dago, hauetatik 17 kide aurretik zuzenean Gaeltacht eremuetan hautatuak izan dira. Hau Irlandako Errepublikako beste estatu erakunde batzuekin alderatuz gero salbuespen bat da, horietan agintaritzaren kideak gobernuan dagoen alderdiko ministroek hautatzen baitituzte, ondorioz hautatutako kideetako gehienak alderdi politiko jakin bateko kideak izan ohi direlarik.

Jatorriz erakunde hau 1979ko Údarás na Gaeltachta Aktaren ondorioz 1980an sortu zen, betiere bere aurrekaria izan zen Gaeltarra Éireann erakundearen begiradapean, azken hau Gaeltacht Industries Aktaren ondorioz 1957an sortutako erakundea zen.

Gaeltacht eremuetara enpresa eta industriak erakartzeko betebeharra du, eremu hauetako asko Irlandako mendebalde muturrean dauden gainbehera ekonomikoa jasaten duten leku isolatuak baitira. Askotan Europar Batasunak hasi berriak diren bertako enpresei ere diru laguntzak ematen dizkie. Komunitatea hauetako auzolana, elkarlana eta langintza programetan ere buru belarri jardun ohi du.

Gaur egungo Údarás na Gaeltachta erakundeko zuzendaria jaiotzez Glencolmcille udalerrikoa den Liam Ó Cuinneagáin da, era berean udalerri hartako Oideas Gael kulturgunea eta hizkuntza ikastetxearen zuzendaria ere badelarik.

Údarás erakundearen egoitza nagusia Connemara eskualdean dagoen Furbo udalerrian dago, Galwayko konderria. Gainontzeko beste Gaeltacht eskualdeetan ere bere ordezkaritzak badituelarik: Dingle udalerrian, Kerryko konderria; Ballymakeera, Corkeko konderria; Derrybeg, Donegalgo konderria; eta azkenik Belmullet udalerria, Mayoko konderria.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]