Úrbel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Úrbel
Río Úrbel (es)
RioUrbel3.jpg
Datu orokorrak
Luzera 55 km
Geografia
Herrialdea Espainia
Hidrografia
Arroaren azalera 328,9 km²
Arro hidrografikoa Douro basin Itzuli
Iturburua Q5870324 Itzuli
Bokalea Arlanzón
Mendizaletasuna

Úrbel Burgosko probintziako ibai bat da, Arlanzón ibaiaren ibaiadarretako bat. Basconcillos del Tozo udalerrian du iturburua, Fuente Úrbel herrian; eta, 55 kilometroko ibilbidea egin eta gero, Frandovínez inguruan, Arlanzónekin bat egiten du. Bere ibilbidean, Santa Cruz del Tozo, La Piedra, Úrbel del Castillo, Quintana del Pino, La Nuez de Arriba, Montorio, Huérmeces, Santibáñez-Zarzaguda, Miñón de Santibáñez, La Nuez de Abajo, Zumel, Lodoso, Pedrosa de Río Urbel, Santa María Tajadura, Las Quintanillas, Villarmentero, Tardajos, Rabé de las Calzadas eta Frandovínez zeharkatzen ditu.

Antonio Tovarren esanetan, toponimo honen etimoa euskarazkoa da (Urbeltz).[1]

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Úrbel euskaratik datorren toponimoa da, "Urbeltz". Izena populazio euskaldun batekin lotu behar da. Inguruan badira ere beste euskal toponimoka, esaterako Abar iturria, Basconcillos del Tozo eta San Mamés de Abar.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Úrbel


Geografia
Gaztela eta Leon
Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.