Þórarinn Eldjárn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Þórarinn Eldjárn
Þórarinn Eldjárn.jpg
Bizitza
Jaiotza Reykjavik1949ko abuztuaren  22a (69 urte)
Herrialdea  Islandia
Familia
Aita Kristján Eldjárn
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Islandiako Unibertsitatea
Hizkuntzak Islandiera
Jarduerak
Jarduerak poeta, itzultzailea eta idazlea
Lantokia(k) Reykjavik
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.

Þórarinn Eldjárn (Reykjavik, Islandia, 1949ko abuztuaren 22a) idazle islandiarra da. 1969 eta 1972 bitartean, Suediako Lundeko Unibertsitatean Literatura eta Filosofia ikasi zuen. 1972 eta 1973 bitartean islandiera ikasi zuen Islandiako Unibertsitatean.

Hainbat olerki-liburu, kontakizun bilduma eta eleberriak idatzi ditu, eta ingelerazko eta beste eskandinaviar hizkuntzetako liburu batzuk islandierara itzuli ditu. Tartean, Göran Tunströmen eleberriak edota Lewis Carrollen Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian liburua. Halaber, haurrentzako liburu irudiztatuak idatzi ditu bere arrebaren laguntzaz, Sigrún Eldjárn artista.

Bere lanik ezagunena Brotahöfuð eleberria da. Hainbat hizkuntzetara itzuli dute, horien artean frantsesera eta ingelerara. 2001ean Dublingo IMPAC sari literarioa irabazteko hautagaietako bat izan zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]