Ōita (prefektura)
| Ōita prefektura 大分県 | |||
|---|---|---|---|
| Administrazioa | |||
| Estatua | |||
| ISO 3166-2 | JP-44 | ||
| Hiriburua | Ōita | ||
| governor of Ōita Prefecture (en) | Katsusada Hirose | ||
| Zatiketa | ikusi
| ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 33°14′17″N 131°36′45″E / 33.2381°N 131.6125°E | ||
| Azalera | 6,339,54 km² | ||
| Mugakideak | Miyazaki, Kumamoto eta Fukuoka | ||
| Punturik altuena | Mount Naka (en) | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 1.121.589 (2021eko martxoaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
| Dentsitatea | 185 bizt/km² | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Eskualdea | Kyūshū | ||
| Uhartea | Kyūshū | ||
| Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
| Matrikula | 大分 | ||
| pref.oita.jp | |||

Ōita prefektura (japonieraz: 大分県, Hepburn: Ōita-ken) Japoniako Kyūshū uharteko prefektura bat da, ipar-ekialdean dagoena. Hiriburua Ōita hiria da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]VI. mendean, Kyūshū lau eskualdetan banatuta zegoen: Tsukushi-no-kuni, Hi-no-kuni, Kumaso-no-kuni eta Toyo-no-kuni. Gaur egungo Ōita Toyo-no-kuni eskualdearen parte zen. Geroago, Toyo-no-kuni bitan banatu zen, Bungo probintzia eta Buzen probintzia.
Meiji berrezarkuntzaren ondoren, Bungo eta Bunzen probintzietako barrutiak elkartu egin ziren Ōita prefektura eratzeko.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ōita prefektura Kyūshū uharteko ipar-ekialdean dago. 119 km luze da ekialdetik mendebaldera, eta 106 km iparraldetik hegoaldera. Iparraldean, Suo kanala eta Honshu uhartea ditu; Yyo kanala eta Shikoku uhartea ekialdean; hegoaldean, Miyazaki prefektura; eta mendebaldean, Fukuoka eta Kumamoto prefekturak.
Oso lurralde menditsua da (Yufu mendia, Tsurumi mendia, Sobo mendia, Katamuki mendia, Kujū mendia), eta lurraldearen % 70 basoek estalita dago. Ibai ugari dago.
Prefekturako lurraldearen % 28 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan daude Aso Kujū eta Setonaikai parke nazionalak, besteak beste.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ōita prefekturako jarduera nagusia nekazaritzako produktuei lotuta dago: zitrikoak, shiitakea, banbua, azafraia, galingalea. Arrain- eta itsaski-haztegiak ere garrantzitsuak dira kostaldean. Manufaktura-industria bigarren mailako jarduera da prefekturako ekonomian.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiri handienak:
- Ōita (hiriburua, 467.267 biztanle)
- Beppu (127.345 bizt.)
- Nakatsu (84.179 bizt.)
- Saiki (78.675 bit.)
- Hita (72.601)
Hiri guztiak:
Herriak barrutika sailkatuta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Funai gaztelua (Ōita).
- Usa jingū santutegia.
- Sasamuta santutegia (Ōita).
- Beppuko ur-termalak.
- Shidaka aintzira (Beppu).
- Nakatsuko gaztelua.
- Hita.
- Yabakei zubia, Japoniako harrizko zubi luzeena.
- Bungo Futamigaura (Saiki).