Ḷḷuarca
Itxura
| Ḷḷuarca | |
|---|---|
| Asturiasko parrokia | |
| Administrazioa | |
| Estatu burujabe | |
| Autonomia | Asturiasko Printzerria |
| Probintzia | Asturiasko probintzia |
| Asturiasko kontzeju | Valdés |
| Izen ofiziala | Ḷḷuarca |
| Posta kodea | 33700 |
| INEk ezarritako kodea | 33034090000 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 43°32′44″N 6°32′24″W / 43.54544°N 6.53997°W |
![]() | |
| Azalera | 5,4 km² |
| Altitudea | 40 m eta 66 m |
| Mugakideak | Barcia (Valdés) eta Santiagu |
| Demografia | |
| Biztanleria | 4.627 (2022ko urtarrilaren 1a) |
| Dentsitatea | 857 bizt/km² |
| Etxebizitzak | 2.756 |
| Informazio gehigarria | |
| Ordu eremua | UTC+01:00 |
| Hiri senidetuak | Corteno Golgi eta Petilla Aragoi |
Ḷḷuarca[1] (gaztelaniaz: Luarca) Espainiako Asturias autonomia erkidegoko Valdés udalerriko parrokia bat eta herriburua da. Kostaldean dago, Eo-Navia eskualdean, eta Oviedo hiriburutik 92 kilometro mendebaldera. 2010ean, ia 5.300 biztanle zituen. Bertako eliza Santa Eulaliari sagaratua dago.
Ḷḷuarca kostaldeko Donejakue bidean kokatuta dago. Hori dela eta, herrigunetik 2 kilometrora dagoen Almuña auzoan erromesentzako aterpe bat dago. Horretaz gain, aipagarriak dira Ḷḷuarcako itsasargia eta Ferrerako Markesaren jauregia. Herriko ekonomiaren oinarri nagusiak arrantza, nekazaritza eta turismoa dira.
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Almuña: 785 biztanle.
- Fontouria: 64 biztanle.
- Ḷḷuarca: 4300 biztanle.
- Portizuelu: herri hustua.
- El Chanu
- Raicéu
Tren geltokia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herritar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Severo Ochoa, (1905-1993), zientzialaria.
- Gil Parrondo, (1921-2016), zinema zuzendari artistikoa.


Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Portua.
-
Portua.
-
Gauez.
-
Eliza.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Valdés udalerriko izen ofizialak onartzen dituen dekretua, Asturiasko Printzerriko Aldizkari Ofizialean argitaratua.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ḷḷuarca herriaren udal webgunea (Gaztelaniaz)
- Ḷḷuarcari buruzko webgunea (Gaztelaniaz)
- Ḷḷuarca-Valdés Turismo Elkartea (Gaztelaniaz)
- Ḷḷuarca
