1.500 metro
| 1.500 metro | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
1.500 metroko lasterketa atletismoaren proba nagusia da pista batean eta ertaineko distantzian korrika egiten dena. Distantzia 1896 Udako Olinpiar Jokoetan hasi zen lehiatzen, eta 1983tik Munduko Atletismo Txapelketetan. 1,5 kilometroren edo gutxi gorabehera 15⁄16 miliaren baliokidea da. Proba bere aldaera zertxobait luzeagoarekin, miliako lasterketarekin, lotuta dago, eta hortik datorkio "milia metrikoa" ezizena. Lasterketaren eskakizunak 800 metroko lasterketaren antzekoak dira, baina erresistentzia aerobikoan arreta handiagoa jarriz eta abiadura apur bat txikiagoarekin. 1500 metroko lasterketa batez ere aerobikoa da, baina egoera anaerobikoa ere beharrezkoa da.[1]
Gizonezkoen artean, markarik hoberena 1998an ezarri zuen Hicham El Guerrouj marokoarrak (03:26.00). Beste korrikalari onen artean Steve Ovett eta Sebastian Coe britainiarrak, Noureddine Morceli aljeriarra, Fermín Cacho espainiarra, Mehdi Baala frantziarra, eta Jakob Ingebrigtsen ditugu. Emakumezkoen markarik onena bestela Yunxia Qu txinatarrarena da (03:50.46, 1993). Maryam Yusuf Jamal bahreindarra, Sonia O'Sullivan irlandarra eta Paula Ivan errumaniarra ere aipatzekoak dira besteak beste.[2]
Hicham El Guerrouj marokoarrak 1998an gizonezkoen munduko errekorra hautsi zuenean 3:26.00ko denborarekin, batez beste 55 segundo baino gutxiago egin zituen itzuli bakoitzeko. El Guerroujez gain, historian beste hiru gizonek baino ez dute hautsi 3:27ko langa: Bernard Lagat, Asbel Kiprop eta Jakob Ingebrigtsen. El Guerrouj da 3:27ko langa behin baino gehiagotan hautsi duen gizon bakarra, bost aldiz egin baitu.[3]
1500 metroak 400 metroko pista bati hiru bira eta hiru laurden dira (edo zazpi bira eta erdi 200 metroko pista estali bati). 1970eko eta 1980ko hamarkadetan lasterketa hau britainiar korrikalariek menderatu zuten, noizean behin finlandiar, estatubatuar edo zeelandaberritarren batekin batera. 1990eko hamarkadan zehar, Afrikako korrikalari askok Olinpiar Jokoetako dominak irabazten hasi ziren lasterketa honetan, batez ere Kenya, Etiopia eta Ekialdeko Afrikako korrikalariek, baita Marokoko eta Aljeriako iparraldeko Afrikako korrikalariek ere. 2010eko eta 2020ko hamarkadetako erdialdean, Europako eta Amerikako korrikalariak berriro agertzen hasi ziren gizonezkoen proban.

Matthew Centrowitz Jr. estatubatuarrak irabazi zituen 2016ko Udako Olinpiar Jokoak. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Jakob Ingebrigtsen, Norvegiako distantzia ertaineko korrikalarien dinastia bateko gazteena, txapeldun olinpikoa bihurtu zen, eta Jake Wightman eskoziar zein britainiar korrikalaria munduko txapeldun bihurtu zen hurrengo urtean, Europako podium baten buruan. Wightmanen herrikide Josh Kerr-ek munduko txapelketa irabazi zuen hurrengo urtean. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, estatubatuarrek eta europarrek podiumean nagusi izaten jarraitu zuten, Cole Hockerrek, Kerr-ek eta Yared Nuguse-k urrea, zilarra eta brontzea lortuz, hurrenez hurren. Kenyako Faith Kipyegon-ek Afrikaren kontrola mantendu zuen emakumezkoen proban munduko tituluetan denbora-tarte berean, nahiz eta hemen ere, Sifan Hassan eta Laura Muir europarrek, eta Jenny Simpson bezalako estatubatuarrek ere podiumerako lehiatu ziren, Jessica Hull australiarrarekin batera.

Olinpiar Joko Modernoetan, gizonezkoen 1500 metroko lasterketa 1896ko Jokoetatik korritu da. Lehenengo irabazlea, 1896an, Edwin Flack australiarra izan zen, eta 800 metroko lasterketan txapeldun olinpikoa ere izan zen. Emakumezkoen 1500 metroko lasterketa 1972an gehitu zen lehen aldiz Udako Olinpiar Jokoetara, eta lehenengo txapelduna Lyudmila Bragina Sobietar Batasunarra izan zen. 1972tik 2008ra bitarteko Olinpiar Jokoetan, emakumezkoen 1500 metroko lasterketa hiru sobietarrek, errusiar batek, italiar batek, errumaniar batek, britainiar batek, kenyar batek eta bi aljeriarrek irabazi dute. 2012ko Olinpiar Jokoetako emaitzak oraindik ez daude erabakita, dopin kasu ugariren ondorioz. Emakumezkoen lasterketako denborarik onenak txinatar korrikalariek ezarri zituzten modu polemikoan,[4] guztiak lasterketa berean, bi datatan, lau urteko tartearekin, Txinako Joko Nazionaletan. Txinako atleta onenetako batek gutxienez dopin programa baten parte izan zirela onartu zuten. Emakumezkoen errekor hau azkenean Genzebe Dibaba etiopiarrak hautsi zuen 2015ean.[5]
Estrategia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1500 metroko proba asko, batez ere txapelketa mailakoak, lasterketa motel eta estrategiko bihurtzen dira, erritmoa bizkortzen da eta lehiakideek azken itzulian postuak lortzeko borrokan ari dira, azken esprintean lasterketa erabakitzeko. Hain zaila da erritmoa mantentzea proba osoan zehar, ezen errekor gehienak erritmo-markatzaileek edo "untxiek" zuzendutako lasterketetan ezartzen baitira, eta irabazteko aukera sakrifikatzen dute hasierako itzuliak erritmo bizian gidatuz, taldetik baztertu aurretik. "Lasterketa irabazten duen pertsona atzean doa begira" zioen Filbert Bayi-k, munduko errekorraren jabe ohiak.[6]
Kontinenteko errekorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2025eko uztailaren 5ean eguneratua.[7][8]
| Eremua | Gizonak | Emakumeak | ||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Denbora | Atleta | Nazioa | Denbora | Atleta | Nazioa | |
| Afrika (errekorrak) | 3:26.00 ME | Hicham El Guerrouj | Maroko | 3:48.68 ME | Faith Kipyegon | Kenya |
| Asia (errekorrak) | 3:29.14 | Rashid Ramzi | Bahrain | 3:50.46 | Qu Yunxia | Txina |
| Europa (errekorrak) | 3:26.73 | Jakob Ingebrigtsen | Norvegia | 3:51.95 | Sifan Hassan | Herbehereak |
| Ipar, Erdialdeko Amerika
eta Karibea (errekorrak) |
3:27.65 | Cole Hocker | Estatu Batuak | 3:54.99 | Shelby Houlihan | EstatuBatuak |
| Ozeania (errekorrak) | 3:29.41 | Olli Hoare | Australia | 3:50.83 | Jessica Hull | Australia |
| Hego Amerika (errekorrak) | 3:33.25 | Hudson de Souza | Brasil | 4:05.67 | Letitia Vriesde | Surinam |
Inoizko 25 onenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezkoak (kanpoan)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2025eko ekainean eguneratua.
| Ath.# | Perf.# | Denbora | Atleta | Nazioa | Data | Lekua | Ref. |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 1 | 3:26.00 | Hicham El Guerrouj | Maroko | 1998.uztaila.14 | Erroma | |
| 2 | 3:26.12 | El Guerrouj #2 | 2001.abuztua.24 | Brusela | |||
| 2 | 3 | 3:26.34 | Bernard Lagat | Kenya | 2001.abuztua.24 | Brusela | |
| 4 | 3:26.45 | El Guerrouj #3 | 1998.abuztua.12 | Zürich | |||
| 3 | 5 | 3:26.69 | Asbel Kiprop | Kenya | 2015.uztaila 17 | Monako | |
| 4 | 6 | 3:26.73 | Jakob Ingebrigtsen | Norvegia | 2024.uztaila.12 | Monako | |
| 7 | 3:26.89 | El Guerrouj #4 | 2002.abuztua.16 | Zürich | |||
| 8 | 3:26.96 | El Guerrouj #5 | 2002.iraila.8 | Rieti | |||
| 9 | 3:27.14 | Ingebrigtsen #2 | 2023.uztaila.16 | Chorzów | |||
| 10 | 3:27.21 | El Guerrouj #6 | 2000.abuztua.11 | Zürich | |||
| 11 | 3:27.34 | El Guerrouj #7 | 2002.uztaila.19 | Monako | |||
| 5 | 12 | 3:27.37 | Noureddine Morceli | Aljeria | 1995.uztaila.12 | Niza | |
| 13 | 3:27.40 | Lagat #2 | 2004.abuztua.4 | Zürich | |||
| 6 | 14 | 3:27.49 | Azeddine Habz | Frantzia | 2025.ekaina.20 | Paris | |
| 15 | 3:27.52 | Morceli #2 | 1995.uztaila.25 | Monako | |||
| 16 | 3:27.64 | El Guerrouj #8 | 2004,abuztua.6 | Zürich | |||
| 7 | 16 | 3:27.64 | Silas Kiplagat | Kenya | 2014.uztaila.18 | Monako | |
| 18 | 3:27.65 | El Guerrouj #9 | 1999.abuztua.24 | Sevilla | |||
| 8 | 18 | 3:27.65 | Cole Hocker | Estatu Batuak | 2024.abuztua.6 | Saint-Denis | |
| 20 | 3:27.72 | Kiprop #2 | 2013.uztaila.19 | Monako | |||
| 9 | 20 | 3:27.72 | Phanuel Koech | Kenya | 2025.ekaina.20 | Paris | |
| 10 | 22 | 3:27.79 | Josh Kerr | Britainia Handia | 2024.abuztua.6 | Saint-Denis | |
| 11 | 23 | 3:27.80 | Yared Nuguse | Estatu Batuak | 2024.abuztua.6 | Saint-Denis | |
| 24 | 3:27.83 | Ingebrigtsen #3 | 2024.abuztua.24 | Lausana | |||
| 25 | 3:27.91 | Lagat #3 | 2002.uztaila.19 | Monako | |||
| 12 | 3:28.12 | Noah Ngeny | Kenya | 2000.abuztua.11 | Zürich | ||
| 13 | 3:28.28 | Timothy Cheruiyot | Kenya | 2021.uztaila.9 | Monako | ||
| 14 | 3:28.36 | George Mills | Britainia Handia | 2025.ekaina.20 | Paris | ||
| 15 | 3:28.75 | Taoufik Makhloufi | Aljeria | 2015.uztaila.17 | Monako | ||
| 16 | 3:28.76 | Mohamed Katir | Espainia | 2021.uztaila.9 | Monako | ||
| 17 | 3:28.79 | Abdalaati Iguider | Maroko | 2015.uztaila.17 | Monako | ||
| 18 | 3:28.80 | Elijah Manangoi | Kenya | 2017.uztaila.7 | Monako | ||
| Brian Komen | Kenya | 2024.uztaila.12 | Monako | ||||
| 20 | 3:28.81 | Mo Farah | Britainia Handia | 2013.uztaila.19 | Monako | ||
| Ronald Kwemoi | Kenya | 2014.uztaila.18 | Monako | ||||
| 22 | 3:28.95 | Fermín Cacho | Espainia | 1997.abuztua.7 | Zürich | ||
| 23 | 3:28.98 | Mehdi Baala | Frantzia | 2003.iraila.5 | Brusela | ||
| 24 | 3:29.02 | Daniel Kipchirchir Komen | Kenya | 2006.ekaina.14 | Erroma | ||
| 25 | 3:29.03 | Festus Lagat | Kenya | 2025.ekaina.20 | Paris |
Emakumezkoak (kanpoan)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2025ko irailean eguneratua.
| Atl.# | Perf.# | Denbora | Atleta | Nazioa | Data | Lekua | Ref. |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 1 | 3:48.68 | Faith Kipyegon | Kenya | 2025.uztaila.5 | Eugene | |
| 2 | 3:49.04 | Kipyegon #2 | 2024.uztaila.7 | Paris | |||
| 3 | 3:49.11 | Kipyegon #3 | 2023.ekaina.2 | Florentzia | |||
| 2 | 4 | 3:50.07 | Genzebe Dibaba | Etiopia | 2015.uztaila.17 | Monako | |
| 3 | 5 | 3:50.30 | Gudaf Tsegay | Etiopia | 2024.apirila.20 | Xiamen | |
| 6 | 3:50.37 | Kipyegon #4 | 2022.abuztua.22 | Monako | |||
| 4 | 7 | 3:50.46 | Qu Yunxia | Txina | 1993.iraila.11 | Pekin | |
| 8 | 3:50.62 | Tsegay #2 | 2025.abuztua.16 | Chorzów | |||
| 9 | 3:50.72 | Kipyegon #5 | 2023.iraila.16 | Eugene | |||
| 5 | 10 | 3:50.83 | Jessica Hull | Australia | 2024.uztaila.7 | Paris | |
| 6 | 11 | 3:50.98 | Jiang Bo | Txina | 1997.urria.8 | Shanghai | |
| 12 | 3:51.07 | Kipyegon #6 | 2021.uztaila.9 | Monako | |||
| 13 | 3:51.29 | Kipyegon #7 | 2024.abuztua.10 | Saint-Denis | |||
| 7 | 14 | 3:51.34 | Lang Yinglai | Txina | 1997.urria.18 | Shanghai | |
| 15 | 3:51.41+ | Kipyegon #8 | 2023.uztaila.21 | Monako | |||
| 8 | 16 | 3:51.44 | Diribe Welteji | Etiopia | 2025.uztaila.5 | Eugene | |
| 9 | 17 | 3:51.92 | Wang Junxia | Txina | 1993.iraila. 11 | Pekin | |
| 10 | 18 | 3:51.95 | Sifan Hassan | Herbehereak | 2019.urria.5 | Doha | |
| 19 | 3:52.15 | Kipyegon #9 | 2025.iraila.16 | Tokio | |||
| 11 | 20 | 3:52.47 | Tatyana Kazankina | Sobietar Batasuna | 1980.abuztua.13 | Zürich | |
| 21 | 3:52.56 | Hull #2 | 2024.abuztua.10 | Saint-Denis | |||
| 22 | 3:52.59 | Kipyegon #10 | 2022.maiatza.28 | Eugene | |||
| 12 | 23 | 3:52.61 | Georgia Bell | Britainia Handia | 2024.abuztua.10 | Saint-Denis | |
| 24 | 3:52.67 | Hull #3 | 2025.uztaila.5 | Eugene | |||
| 25 | 3:52.75 | Welteji #2 | 2024.abuztua.10 | Saint-Denis | |||
| 13 | 3:53.22 | Birke Haylom | Etiopia | 2024.apirila.20 | Xiamen | ||
| 14 | 3:53.37 | Laura Muir | Britainia Handia | 2024.abuztua.24 | Saint-Denis | ||
| 15 | 3:53.91 | Yin Lili | Txina | 1997.urria.17 | Shanghai | ||
| 16 | 3:53.96 | Paula Ivan | Errumania | 1988.urria.1 | Seul | ||
| 17 | 3:53.97 | Lan Lixin | Txina | 1997.urria.18 | Shanghai | ||
| 18 | 3:54.16 | Freweyni Hailu | Etiopia | 2024,abustua.30 | Erroma | ||
| 19 | 3:54.23 | Olga Dvirna | Sobietar Batasuna | 1982.uztaila.27 | Kiev | ||
| 20 | 3:54.52 | Zhang Ling | Txina | 1997.urria.18 | Shanghai | ||
| 21 | 3:54.73 | Beatrice Chebet | Kenya | 2025.abuztua.26 | Chorzów | ||
| 22 | 3:54.87 | Hirut Meshesha | Etiopia | 2023.uztaila.16 | Chorzów | ||
| 23 | 3:54.92 | Dorcus Ewoi | Kenya | 2025.iraila.16 | Tokio | ||
| 24 | 3:54.99 | Shelby Houlihan | Estatu Batuak | 2019.urria.5 | Doha | ||
| 25 | 3:55.07 | Dong Yanmei | Txina | 1997.urria.18 | Shanghai |
Olinpiar Jokoetako domina-irabazleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakumezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) 1500 m - Introduction. IAAF.
- ↑ (Ingelesez) "1500 Metres - men - senior - all". worldathletics.org.
- ↑ (Ingelesez) "1500 Metres - men - senior - all". worldathletics.org.
- ↑ (Ingelesez) "Scandal as controversial Chinese athlete Wang Junxia enters IAAF Hall of Fame".. The Daily Telegraph. London. 2012.
- ↑ (Ingelesez) Bloom, Ben. (2016). "Athletics world records blow as Wang Junxia 'admits' being part of Chinese state-sponsored doping regime". The Telegraph.
- ↑ (Ingelesez) "Bayi's record may be gone but it should never be forgotten". HeraldScotland. 2014.
- ↑ (Ingelesez) "Men's outdoor 1500 Metres | Records".. worldathletics.org. World Athletics.
- ↑ (Ingelesez) "Women's outdoor 1500 Metres | Records". worldathletcs.org. World Athletics.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Estatistikak
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |