1. linea (Bilboko metroa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
1. Linea (Bilboko metroa)» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Infobox Public Transport.png
Bilboko metroa L1 Etxebarri - Plentzia
Símbolo del Metro de Bilbao.svg Bilboko metroaren 1. linea 
Bilbao Metro 05 2012 2405.jpg
L1eko Abandoko geltokia haitzulo motatakoa da, Metro sarearen bereizgarri.
Datu orokorrak
Garraio mota Metro (garraiobidea)
Zerbitzatutako eskualdeak Nerbioi ibarra, Bilboaldea, Eskuinaldea eta Uribe Kosta
Geltoki kopurua 28
Bidaiariak urteko 50.421.728 (2016)[1]
Jabea Bizkaiko Garraio Partzuergoa
Egoitza Bilboko Metroaren egoitza
Nafarroa Kalea, 2;
48001 Bilbo
Web gunea http://www.metrobilbao.eus
Ustiapena
Ustiapenaren hasiera 1995ko azaroaren 11
Eragilea(k) Metro Bilbao S.A.
Ibilgailu kopurua 24 UT-500, 13 UT-550, 9 UT-600
Trenen luzera 72,120 m (UT 500, UT 550)
90 m (UT 600)
Maiztasuna 5′ 6′ 6′40″ 10′ 20′ 30′
Datu teknikoak
Sarearen luzera 33,3 km
Galiboa 1 m
Abiadura maximoa 80 km/h
Mapa
Mapa

Metro Bilbao L1.svg

Eskema
Eskema
BSicon .svg KBHFa orange
Plentzia
BSicon .svg STR orange
5'
BSicon .svg BHF orange
Urduliz
BSicon .svg STR orange
2'
BSicon .svg BHF orange
Sopela
BSicon .svg STR orange
2'
BSicon .svg BHF orange
Larrabasterra
BSicon .svg STR orange
2'
BSicon .svg BHF orange
Berango
BSicon .svg STR orange
1'
BSicon .svg eBHF orange
Ibarbengoa-Getxo
BSicon .svg STR orange
2'
BSicon .svg BHF orange
Bidezabal
BSicon .svg tSTRa orange
1'
BSicon .svg tBHF orange
Algorta
BSicon .svg tSTRe orange
2'
BSicon .svg BHF orange
Aiboa
BSicon .svg STR orange
1'
BSicon .svg BHF orange
Neguri
BSicon .svg STR orange
2'
BSicon .svg eBHF orange
Gobela
BSicon .svg tSTRa orange
2'
BSicon .svg tBHF orange
Areeta Letter i in a red circle.svg
BSicon .svg tSTRe orange
1'
BSicon .svg BHF orange
Lamiako
BSicon .svg STR orange
2'
PARKING BHF orange
Leioa
BSicon .svg WBRÜCKE orange
1' Gobela ibaia
BSicon .svg BHF orange
Astrabudua
BSicon .svg tSTRa orange
2'
BSicon .svg tBHF orange
Erandio
BSicon .svg tSTRe orange
BSicon .svg WBRÜCKE orange
3' Asua ibaia
BSicon .svg INT orange
Lutxana Euskotren Trena Logo.svg L
tCONTg black tSTRa orange
2. linea
tSTRl black mtABZg+r orange+black
2'
BSicon .svg tINT orange
San Inazio Símbolo del Metro de Bilbao.svg L2
BSicon .svg tSTR orange
1'
BSicon .svg tBHF orange
Sarriko
BSicon .svg tSTR orange
2'
BSicon .svg tBHF orange
Deusto
BSicon .svg tWSTR orange
1' Bilboko itsasadarra
BSicon .svg tINT orange
San Mamés Cercanias Logo.svg C-1, C-2 Euskotren Tranbia Logo.svg BSicon BUS1.svg Letter i in a red circle.svg
BSicon .svg tSTR orange
2'
BSicon .svg tBHF orange
Indautxu
BSicon .svg tSTR orange
1'
BSicon .svg tBHF orange
Moyua
BSicon .svg tSTR orange
1'
PARKING tINT orange
Abando Cercanias Logo.svg C-1, C-2, C-3, B1, R3, R3b, R4 Euskotren Tranbia Logo.svg BSicon BAHN.svg Letter i in a red circle.svg
BSicon .svg tWSTR orange
2' Bilboko itsasadarra
BSicon .svg tINT orange
Zazpikaleak/Casco Viejo Euskotren Trena Logo.svg L3, E1, E3 Euskotren Tranbia Logo.svg Letter i in a red circle.svg
BSicon .svg tSTR orange
1'
BSicon .svg tBHF orange
Santutxu
BSicon .svg tSTR orange
2'
BSicon .svg tBHF orange
Basarrate
BSicon .svg tSTRe orange
1'
BSicon .svg INT orange
Bolueta Euskotren Trena Logo.svg E4
BSicon .svg WBRÜCKE orange
1' Nerbioi ibaia
PARKING mINT orange+black
Etxebarri Símbolo del Metro de Bilbao.svg L2
BSicon .svg CONTf black
2. linea

Bilboko metroaren 1. linea Etxebarriko geltokian hasi eta Plentziako geltokian bukatzen da, eta bidetik Etxebarri, Bilbo, Bilboko itsasadarraren Eskuinaldea eta Uribe Kostatik igarotzen da. Gaur egun 28 geltoki ditu martxan.

Lineak tarte amankomuna dauka 2. linearekin, Etxebarri eta San Inazioko geltokien artean. Tarte amankomuneko geltoki guztiak lurpekoak dira, Etxebarri eta Boluetako geltokiak izan ezik. Bestalde, San Inaziotik Plentziara arteko tartea Eusko Trenbideak enpresak ustiatutako tren linea izan zen, moldatuta. Zati horren geltokiak lurgainekoak dira, Erandio, Areeta, Algorta eta Urdulizko geltokiak izan ezik.

Linearen proiektuak Getxo udalerrian geltoki bat gaineratzea aurreikusten du, Ibarbengoa-Getxoko geltokia, alegia, dagoeneko eraikita dagoena baina zerbitzuz kanpo dagoena. Geltokia martxan jartzean 1. lineak 34 km-ko luzera eta 29 geltoki izango ditu.

Lineak izandako azken luzapena 2005ko urtarrilaren 5ean izan zen, Etxebarriko geltokia ireki zenean. Hurrengo luzapenei dagokionez, Ibarbengoa-Getxoko geltokia eta hari lotutako disuasio-aparkalekua irekitzear daude, aipatu bezala, horrekin 1. linearen proiektua amaitutzat emanez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea irekitzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995eko azaroaren 11n Jose Antonio Ardanza Lehendakariak Bilboko metroaren lehenengo 23 geltokiak inauguratu zituen, hots, Casco Viejo - Plentzia tartea. Honela, Bilboko metroaren 1. linea martxan jarri zen.

Lehenengo luzapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metroa martxan jarri eta urte bat geroago, 1996ko ekainaren 24an, Getxon Areeta eta Neguri geltokien artean Gobelako geltokia inauguratu zen.

Bigarren luzapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997ko uztailaren 5ean hiru geltoki berri gaineratu zitzaizkion Metro sareari, Bilbo udalerriko muturrean: Santutxu, Basarrate eta Boluetako geltokiak.

San Mamés aldageltokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an San Mamés aldageltokia eraikitzen hasi zen, non gaur egun Renfeko Aldiriak, Bilboko tranbia eta Termibusen zerbitzuak Metroarekin lotzen diren.

Hirugarren luzapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko urtarrilaren 8an Juan José Ibarretxe Lehendakariak Etxebarriko geltokia inauguratu zuen.

Laugarren luzapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko otsailaren 28an Patxi López Lehendakaria eta José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak Basauri udalerrian Arizko geltokia inauguratu zuten, 1. eta 2. lineen geltoki-buru bihurtuz. Geltokiaren irekiera behin-behinekoa izan zen, geltokian tren unitateek ezin baitute trenbide gurutzadura egin. Hala, hasiera batean nasa bakar batean zerbitzu ematea pentsatu zen, hurrengo geltokia, Basaurikoa alegia, martxan jarri arte, non trenbide gurutzadura egin baitaitekeen. Arizko geltokiaren irekitze data aurreikusi zenean trenbide bakarra zegoen eraikita, baina bigarren trenbidea zerbitzuan jartzeko lanak aurreratu eta bi nasetan zerbitzu ematea erabaki zen, nahiz eta aipatutako trenbide gurutzadura egitea posible ez izan. Bi nasak martxan jarri zirenez, maiztasunak 10 minututik 5 minutura handitu ziren.

Ondoren, Basauriko geltokia zerbitzuan jarri zenetik, Ariz - Basauri tartea 2. lineari baino ez dagokio, 1. linearen geltoki-burua berriro ere Etxebarriko geltokia izatera pasaraziz.

Sopela-Plentzia tartea ixtea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko apirilaren 2an Sopeta-Plentzia tartea itxi zen, Urdulizen zegoen pasonibela kendu eta Urdulizko geltokia lurperatzeko lanen ondorioz. Metro zerbitzua ordezkatzeko Plentzia eta Sopelako geltokien artean autobus zerbitzua eskaini zen.[2]

2017ko apirilaren 10ean Sopela-Plentzia tartea berrireki zen, Urdulizen egindako lanak amaitu ondoren.[3] Geltokia berrirekitzearekin batera Plentziako geltokian sarbide eta bestibulu berriak estreinatu ziren.

Gobelako geltokia ixtea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko azaroaren 13an Gobelako geltokia itxi zen, geltokian mantenu lanak egiteko..[4]

Hurrengo luzapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko metroaren 1. lineak geltoki bat gehiago izango du, Ibarbengoa-Getxoko geltokia, alegia. Geltokiari lotuta disuasio-aparkalekua eraikitzen ari du Bizkaiko Garraio Partzuergoak.

Geltokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko metroko geltokien zerrenda»

Metro Bilbao L1.svg

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1. linea (Bilboko metroa)