1328ko Nafarroako pogroma

Wikipedia, Entziklopedia askea

1328ko Nafarroako pogroma Joana II.aren erreinaldian izandako juduen aurkako erasoa izan zen.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos I.aren aita zen Filipe Ederrak politika gogorra izan zuen juduen aurka. 1306an Frantziako Erresumatik egotzi zituen eta haietatik asko Nafarroara erbesteratu ziren. Hala ere, 1315ean Luis X.a Frantziakoak itzultzeko eskubidea eman zien[1]. Karlos bere semeak aitaren bidea jarraitu zuen.

1320ko martxoan Normandian Artzainen Gurutzada hasi zen. Helburua errekonkistan laguntzea bazuen ere, Akitaniarako bidea hartu zutenean, gaztelu, ofizial, apaiz eta legenardunak eraso zituzten. Eraso bortitzenak juduen aurkakoak izan ziren eta Saintes, Verdun, Cahors, Albi, eta ekainaren 12an Tolosa Okzitaniakoa eraso zituzten. Joan XXII.a aita santuak, Avignonen zela, artzainak edo pastoreloak gelditzeko agindua eman zuen. Batzuk Aragoira pasa eta Jakue II.a Aragoikoak atxilotzeko agindua eman zuen.

1321ean legenardunen konplot piztu zen. Zurrumurruen arabera, legenardunek, juduen laguntzari esker, putzuak pozoitu zituzten[2]. Histeria kolektiboa hegoaldeko Frantzian hasi eta Aragoira ere hedatu zen.[3] Bernard Gui dominikar inkisidoreak ikerketa aurrera eraman eta, torturapean aitormenak lortuta, legenardun batzuk erre zituen.[4] Bere krimenak lèse-majestétzat kalifikatu ondoren, exekutatuen ondasunak koroarentzat izan ziren.[5]

Karlos I.a hil eta Joana II.a eta Filipe Evreuxkoa errege-erregina berriek Paris utzi baino lehen, Frantziako Erresuman hasitako jazarpenak[6] Nafarroako Erresuman zehar hedatu ziren, zenbait kontzejuk bultzatuak. Zurrumurruak handitu ahala, aljamak erasoari eusteko prestatu ziren. Lizarra, Tutera, Iruñea eta Zangozakoek bere garnizioa indartu zuten. Hala eta guztiz ere, ezin izan zuten pogromaren hasiera oztopatu.

Pogroma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1328ko martxoaren 1etik aurrera Artaxona, Ribaforada, Buñuel eta Cortesko juduek jasandako jazarpena salatu zuten. Lizarran, Vianan, Alesbesen, Garesen, Funesen eta San Adrianen judu asko hil zituzten, beste askok Aragoiko Erresumara ihes egitera bultzatuz non Alfontso IV.a erregearen babesa izan zuten.

Martxoaren 6an, Lizarrako herritarrek, frai Petri Oilogoiengoaren sermoiek beroturik, judutegia eraso zuten.[7] Erasoak kreditu-agiriak suntsitzea zuen helburu. Beste hiribilduetan ez bezala, juduek erasotzaileei aurre egin eta elizako kanpaiek ordara jo zuten[8] Hildakoen artean, gero errabino ospetsu bilakatuko zen Menahem ben Aaron ibn Zerahen Aaron ben Zerah aita[9] eta ama eta lau anai txikiak zeuden.[10] Menahemek martirio hau azaldu zuen Zedah la-Derek bere lanean.[11]

Gobernadoreak matxinada oztopatzea saiatu zuen eta erregeorde berak Tutera aldera joan zen bere gudagizon eta guzti bertako juduak zaintzeko.

Epaiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1329ko apirilean, jada hiriburuan zeuden errege-erreginak epaitegi berezia sortu zuten jazarpena aztertzeko eta errudunak zigortzeko. Epaitegiaren kideak Joan Ramekoa mariskala, Guiralt Doignon zalduna eta Vast kalonjea ziren. Epaitegiak sarraskiaren egileak ez zirela kanpotik etorritako pastoreloak baizik eta bertakoak egiaztatu zuen. Herri, hiribildu eta partikularrei juduei ostutakoa itzultzea agindu zien. Gainera, lanbide eta klase guztietako hirurogei lagun preso hartu zituzten, nahiz eta laster fidantza gabe askatuak izan. Frai Petri Oilogoiengoa, jazarpena suspertzeko akusatua, Lizarran atxilotu eta Iruñeko apezpikuari eman zioten, honek bere presondegian sartu zuelarik.[12] Bizirik zirauen juduak ez ziren kalte-ordaina emanak, isunak koroarentzat ziren eta erregina bihurtu zen oinordekorik gabe hildako juduen oinordekoa.[13]

Hala eta guztiz ere, juduen aurkako politikari eutsi eta 1336an, Iruñeko Nafarreriako juduak judutegi harresitu batean bizitzera behartuak ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. JE, Return of the Jews to France, 1315. .
  2. McVaugh, Michael R.. (2002). Medicine Before the Plague: Practitioners and Their Patients in the Crown of Aragon, 1285–1345. Cambridge University Press, 220 or. ISBN 0521524547..
  3. Grayzel, Solomon. (1947). A History of the Jews: From the Babylonian Exile to the End of World War II. Jewish Publication Society of America, 389–391 or. ISBN 0521524547..
  4. Franklin, James. (2002). The Science of Conjecture: Evidence and Probability Before Pascal. Taylor & Francis, 37 or. ISBN 0801871093..
  5. Nirenberg, David. (1996). Communities of Violence: Persecution of Minorities in the Middle Ages. Princeton University Press, 52–65 or. ISBN 069105889X..
  6. Dahan, Gilbert. (2004). L'expulsion des Juifs de France, 1394. Le Cerf.
  7. Estella-Lizarrako Udala. Historia. .
  8. Estella-Lizarra; Caminos de Sefarad. Red de Juderías de España.
  9. Jewish Encyclopedia. 1901–1906
  10. Kayserling, Meyer. Geschichte der Juden in Spanien und Portugal. , 84 or..
  11. Zedah la-Derek (Ferrara, 1554)
  12. Egaña, Iñaki. (2001). Mil noticias insólitas del país de los vascos. Tafalla: Txalaparta, 43 or. ISBN 84-8136-200-X..
  13. Ieuskalherria.indymedia.org

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]