1492: Conquest of Paradise

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
1492: Conquest of Paradise
Filma
Jatorrizko izena 1492: Conquest of Paradise
Urtea 1992
Generoa Film biografikoa
film dramatikoa
Herrialdea Frantzia
Erresuma Batua
Ameriketako Estatu Batuak
Espainia
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 149 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Espainia eta Birjina uharte amerikarrak
Narratibaren kokalekua Karibea
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Ridley Scott
Gidoigilea(k) Roselyne Bosch
Antzezlea(k)
Gérard Depardieu (Kristobal Kolon)
Armand Assante
Sigourney Weaver (Elisabet I.a Gaztelakoa)
Ángela Molina
Fernando Rey
Tchéky Karyo (Martín Alonso Pinzón)
Frank Langella (Luis de Santángel)
Michael Wincott
Arnold Vosloo
Steven Waddington (Bartholomew Columbus)
Juan Diego Botto (Diego Columbus)
Achero Mañas
Billy L. Sullivan
Fernando Guillén Cuervo
Kevin Dunn
Loren Dean
Mark Margolis
Kario Salem
Jack Taylor
John Heffernan



















Ekoizpena
Ekoizlea Roselyne Bosch
Ridley Scott

Konpainia ekoizlea Légende Entreprises
Gaumont
France 2
Due West



Edizioa William M. Anderson
Bestelako lanak
Musikagilea Vangelis
Argazki-zuzendaria Adrian Biddle
Kanpo loturak

1492: Conquest of Paradise (euskaraz 1492: Paradisuaren Konkista; frantsesezko izenburua: 1492: Christophe Colomb, 1492: Kristobal kolon) 1992ko Ridley Scott ingeles zinema zuzendariaren abenturazko historia filma bat da. Gérard Depardieu, Sigourney Weaver, Armand Assante eta Fernando Rey aktoreek antzeztu zuten.

1492ko Mundu Berriaren 'deskubrimendu' ofizialaren 500. Urteurrena ospatzeko Paramount Pictures estatubatuar ekoiztetxeak eta hainbat europar herrialdeek elkarlanean burutu zuten filma da, Kristobal Kolon (Gérard Depardieu) genovar itsasgizonak burututako itsas balentria eta egite honek Ameriketako jatorrizko herriengan izan zuen eragina agertuarazi nahi izan zuen.

Soinu banda Vangelis greziar musikagile ospetsuak konposatu zuen, Soinu banda onenaren Urrezko Globo Sariaren izendapena jaso zuen.

Urte berean eta gai berdina jorratzen zuen Christopher Columbus: The Discovery (Kristobal Kolon: Deskribrimendua) filmarekin lehiatu zen, hura John Glen zuzendariak zuzendu eta Marlon Brando, Tom Selleck, Georges Corraface, Rachel Ward, Rovert Davi, Catherine Zeta-Jones eta Benicio del Toro aktoreek antzeztu zutelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kristobal Kolon (Gérard Depardieu), genovar itsasgizonak, Europako mendebaldetik Asia ekialdera zuzenean doan itsas ibilbidea topatzeko ametsa du, honela europar merkatariek merkatal bitartekarien beharrik izan ez dezaten. Lehenbizikoz, Kolonek bere proiektu edo asmoa Portugalgo Erresumako erregeari proiektua aurkeztu zion, baina garaiko adituek egitea posiblea izan baina hondamendia izan daitekelako iritzia dutenez ezezkoa eman zion. Orduan, Kolon genovarra Gaztelako Erresumara zuzenduko da, bertan hasiera batean ezezkoa ere jaso arren, Aita Marchena (Fernando Rey) eta Martín Alonso Pinzón (Tchéky Karyo) ontzigilearen babesa jasoko du. Gainera, Luis de Santángel (Frank Langella) valentziar bankariak Kolonen proiektuak baiezkoa izan dezan Elisabet I.a Gaztelakoarekin (Sigourney Weaver) elkarrizketa bat erraztuko diola ere hitzemango dio. Honebestez, azkenik Errege-Erregin Katolikoen (Sigourney Weaver eta Fernando García Rimada) babes eta diru-laguntzaz, 1492ko abuztuaren 3an, Kolon itsasgizonak orduko mapetan agertzen ez ziren Europa eta Asia artean kontinentea (Amerika) eta ozeanoa (Amerika) zeudela jakin gabe Puerto de Palosko portutik itsasoratuko da. Honela bada, 1492ko urriaren 12an, inork nora eramango zituen itsasbidaia eta eskifaiaren hainbat matxinada saiakeren ondoren, 'La Pinta', 'La Niña' eta 'La Santa María' ontziolak Karibe itsasoko uhartetxo batean ainguratu zuten, honi San Salvador izena jarriaz (gaur egungo Bahamak uhartedian). Kolon oraindik une hartan jabetu ez arren, ordurarte ezaguna zen munduko mugak zabaldu zituen kontinente berri bat ofizialki 'topatu' eta ezagutzera eman zuten, nahiz eta aurretik 1000. urte inguruan bertaratu lehenbiziko europarra Erik Gorria izan.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]