Edukira joan

1518ko dantza izurritea

Wikipedia, Entziklopedia askea
1518ko dantza izurritea
Irudia
Motadancing mania (en) Itzuli
Data1518
HerrialdeaFrantzia

1518ko dantza izurritea (edo Dantza epidemia) 1518ko uztailean Estrasburgon, Alsazia (garai hartan Germaniako Erromatar Inperio Santuaren parte) gertatutako koreomania ebento garrantzitsua izan zen. 400 pertsona inguruk hainbat egun eman zituzten dantzan, atsedenik gabe, eta hilabete baten buruan horietako batzuk bihotzekoak jota edo nekea zela eta hil ziren.

Epidemiaren hasiera 1518ko uztailean izan zen, Troffea izeneko emakume bat Estrasburgoko kaleetan sutsuki dantzatzen hasi zenean[1]. Lau eta sei egun artean dantzatzen eman zituen. Aste horretan zehar beste 34 pertsona batu zitziazkion, eta hilabete baten buruan 400 dantzari inguru zeuden bertan, batez ere emakumeak. Horietako batzuk hil ziren bihotzekoak jota, garun-isuriengatik edo akiduragatik[1]. Garaiko testu baten arabera egunero hamabost pertsona inguru hiltzen ziren dantza izurritea zela eta[2].

Dokumentu historikoek, euren artean medikuen oharrak, katedraleko sermoiak, kronika lokal eta erregionalak eta Estrasburgoko udalbatzaren oharrak argi uzten dute biktimak dantzan ari zirela[1]. Ez dakigu zergatik ari ziren dantzan, eta zergatik egiten zuten dantza hil arte.

Izurriteak okerrera egin zuen eta nobleziako hainbat kidek eta bertako medikuek errua gai supernatural eta astrologikoei egotzi beharrean, "gaixotasun natural" bat eta "odol beroa" izateari egotzi zioten. Hala ere, ez zuten odol-ateratzerik agindu. Autoritateek erabaki zuten sendatzeko onena dantzatzen segitzea izango zela, eta horretarako, bi aterpe eta merkatu bat ireki zuten, eta handik gutxira zurezko eskenatoki bat. Autoritateen ustez, dantzariak sendatuko ziren egunez zein gauez dantzatzeko aukera baldin bazuten. Horregatik udalak, sendatzeko modu hori indartzeko, musikariak kontratatu zituen, gaixoek dantzan segi zezaten[3].

Gaur egun, hainbat teoria proposatu dira koreomania hori azaltzeko. Batzuen ustez, zekalearen ainoaren efektu psikoaktiboaren eragina bide zen. Ergotamina zekalearen ainoaren produktu psikoaktibo nagusia da eta estrukturalki lotuta dago LSDarekin. Berez, LSD-25a zekalearen ainotik sintetizatu zen lehenengoz. Sustantzia bera Salemgo sorginkeria prozesuan aipatzen da.

Beste teoria baten arabera, "estresak sortutako psikosia" zela eta ari ziren dantzan, modu masiboan, garai hartan gosete eta gaixotasun tasa handia zegoelako, eta superstizioa nagusi zelako. Erdi Aroan beste zazpi dantza izurrite deskribatu ziren eremu berean.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) Current events on Seeker - Science. World. Exploration. Seek for yourself.. (kontsulta data: 2017-02-05).
  2. Waller, John. «A forgotten plague: making sense of dancing mania» The Lancet 373 (9664): 624–625.  doi:10.1016/s0140-6736(09)60386-x..
  3. Waller, John C.. (2008-09-01). «In a spin: the mysterious dancing epidemic of 1518» Endeavour 32 (3): 117–121.  doi:10.1016/j.endeavour.2008.05.001. ISSN 0160-9327. PMID 18602695. (kontsulta data: 2017-02-05).
  4. Mystery explained? 'Dancing Plague' of 1518, the bizarre dance that killed dozens. 2008-08-13 (kontsulta data: 2017-02-05).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]