1795eko esklaboen matxinada Curaçaon
| 1795eko esklaboen matxinada Curaçaon | |
|---|---|
| Mota | slave rebellion (en) |
| Data | 1795 |
| Kokaleku | Curaçao |
Curaçaoko esklaboen matxinada 1795eko abuztuaren 17an, Curaçao kolonia herbeheretarrean 40 esklabo inguruko talde batek jabeen aurkako altxamenduarekin hasi zen. Beste plantazioetako esklaboak eta preso zeudenak askatu zituzten, eta hauek matxinadara batu ziren. Hilabetez luzatu zen askatasuna, eta matxinatuen buruen tortura eta exekuzioekin amaitu zen.[1] Matxinatuen burua Edsel Selberie "Tula" izan zen. Azkenean, atxilotu, torturatu eta hil zuten urriaren 3an. Beste matxinatu asko ere hil zituzten.[2]
Esklabotza ez zen Curaçaon abolitu 1863 arte, uhartean 5.498 pertsona esklabo zeudenean. Gaur egun, abuztuaren 17a askapen borrokaren hasiera bezala ospatzen da. Curaçao hegoaldeko kostaldean, Tula exekutatu zuten lekuan, monumentu bat dago errebeldei eskainita. Tula Museoak buruzagi errebeldearen izena darama.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/curacao-kolonia-herbeheretarrean-40-esklabo-inguruko-talde-batek-jabeen-aurkako-altxamendua-hasi-zuen
- ↑ "Curaçao: Between Despair and Hope". Panorama aldizkaria. 2011.
- ↑ Oostindie, Gert (2011). "Slave Resistance, colour lines, and the impact of the French and Haitian revolutions in Curacao". Klooster, Wim; Oostindie, Gert (editoreak). Curaçao in the Age of Revolutions, 1795 - 1800. The Netherlands: KITLV Press. ISBN 978-90-6718-380-2.