17P/Holmes

Wikipedia, Entziklopedia askea
17P/Holmes
17pHolmes 071104 eder vga.jpg
Behaketa
AurkitzaileaEdwin Holmes (en) Itzuli
Aurkikuntza-data1892ko azaroaren 6a
Orain duen posizioa ikusi

17P/Holmes gure eguzki-sistemako aldikako kometa bat da. 1892ko azaroak 6an aurkitu zuen Edwin Holmes astronomo zaletuak. 2007ko urriaren amaieran, kometak bere distira nabarmen handitu zuen, miloi bat aldiz gehiago, 17ko magnitudetik 2,5ekoraino ordu gutxi batzuetan. Urte horretako azaroak 16an, kometaren koma, nukleo inguratzen duen gas eta hautsezko laino bat, Eguzkiaren diametroa gainditu arte hazi zen, eguzki-sistemako objekturik handiena bihurtuz. Dena dela, nukleoak soilik 3,6 kilometroko diametroa du. Bere orbita, lehen aldiz Heinrich Kreutzek eta George Mary Searlek kalkulatu zuten modu independentean. Holmesek Andromeda galaxia behatzen ari zela aurkitu zuen kometa hau, une horretan 4 edo 5eko magnitudea zuelarik. Handitze hori ikusi zuena Juan Antonio Henríquez Santana astronomo zaletu espainiarra izan zen, teleskopio bat eta CCD kamera bat erabiliz


Aurrekoa
16P/Brooks
Aldizkako kometa
1892ko azaroak 6an aurkitua
Ondorengoa
18D/Perrine-Mrkos

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.