17 Hippies

Wikipedia, Entziklopedia askea
17 Hippies
Datuak
JatorriaBerlin (Alemania)
Musika motafolk, pop
Urteak1995 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Rent a Poet
Hipster Records
Buda Musique
Taldekideak
Antje Henkel
Christopher Blenkinsop
Daniel "Danda" Cordes
Daniel Friedrichs
Dirk Trageser
Elmar Gutmann
Henry Notroff
Kerstin Kaernbach
Kiki Sauer
Lutz 'Lüül' Ulbrich
Rike Lau
Uwe Langer
Volker 'Kruisko' Rettmann
Informazio gehigarria
www.17hippies.de
Facebook: 17Hippies Twitter: 17hippies Instagram: 17_hippies MySpace: 17hippies Youtube: UC5ECrxo_GAfbXcpjre6zIpA Vimeo: 17hippies Souncloud: 17-hippies Spotify: 3Tq2hRlRrQzA4Zq2ncYiiA Musicbrainz: 8315641a-6dca-40fd-a893-d247e4db84c3 Songkick: 306885 Discogs: 188949 Allmusic: mn0000425930 Edit the value on Wikidata

17 Hippies, 1995ean Berlinen sortutako folk musika talde handi bat da, musika tresna ugarirekin musika egiten dutena eta musikari profesionalak eta amateurrak biltzen dituena[1]. Alemaniako eta Frantziako folkloreko abestiak eta Europa ekialdeko musika jotzen dute, bai eta beraiek konposaturiko abestiak ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

17 Hippies taldea Berlinan sortu zuten Christopher Blenkinsop (bouzouki, ukelele eta ahotsa), Carsten Wegener (baxua), Lutz "Lüül" Ulbrich (banjoa eta gitarra), Kristin "Kiki" Sauer (akordeoia eta ahotsa) eta Reinhard "Koma" Lüderitz (gaita) musikariek. 1996an kontzertuak egiten hasi ziren Hippie Haus Tanz (Hippie etxeko dantza) izenarekin eta uhurrengo urte parean Antje Henkel (klarinetea), Elmar Gutmann (tronpeta), Ulrike "Rike" Lau (biolontxeloa), Henry Notroff (klarinetea) eta Dirk Trageser (gitarra eta ahotsa) gehitu zitzaizkien. 2018an Estatu Batuetan jo zuten, Texasen eta Louisianan[2], eta Parisen ere bai aurrenekoz.

Rent a Poet diskoetxea sortu zuten eta aurreneko diskoak atera zituzten, Rock’n’roll 13, Texas Radio eta Wer ist das?. Halako talde handian 17 Hippiesen norabidea zein izan behar zuen zehazterakoan asmo desberdinen arteko konfliktoa sortu zen eta krisian sartu zen taldea.

Soinubanda eta mundu mailako arrakasta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001ean Berlinaleko itxiera ekitaldian Andreas dresen zuzendariak bere hurrengo filmerako soinubanda egin zezaten eskatu zien. Hauek erronka onartu eta kameo txiki bat ere egin zuten Halbe Treppe filmean[3]. Honek taldeari bultzada handia eman zion.

2004an estudioko lehen diskoa kaleratu zuten, Ifni izena zuena. Aurreko diskoak zuzenekoak izan ziren denak. Diskoaren aurkezpen bira zabala egin zuten; Alemania, Suitza, Herbehereak, Belgika, Hungaria, Txekiar Errepublika, Maroko, Frantzia, Espainia eta Japonia hartu zituen bira honek. Estudioko bigarren diska Heimlich izan zen (2007) eta Europan eta Ipar Amerikan atera zen. Honek Estatu Batuetako hiri handietan bira egiteko aukera eman zien eta Chicagon, New Yorken, Washingtonen eta Bloomingtonen izan ziren. Estudioko irugarren diska El Dorado (2009) mundu guztian atera zuten[4] eta 14 herrialdetan zehar egin zuten aurkezpen bira, Europaz gain Txinan, Estatu Batuetan, Israelen eta Jordanian. 2011n Zeelanda Berrian ere izan ziren[5].

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

17 Hippies taldeak jo izan du Euskal Herrian ere. 2009an Eskoriatzako plazan izan ziren Mundumira jaialdiaren barnean[6] eta 2012an Lekorneko Euskal Herria Zuzenean jaialdian ere bai[7], besteak beste.

Albo proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sexy Ambient Hippies: 1997tik tarteka DJ baten laguntzaz musika elektronikoa nahastuz egiten dituzten kontzertuak dira.
  • Hardcore Troubadors. Bordeleko Les Hurlements d'Léo taldearekin sei abestitako diskoa kaleratu zuten. Frantzian eta Moskun egin zituzten kontzertuak.
  • 17 Hippies Play Guitar: 2004ko abenduaren 19an Marc Ribot eta Jakob Ilja musikarien gitarra elektrikoak lagunduta koloniako WDR irratian kontzertua egin zuten eta diskoa kaleratu zuten.
  • 17 Hippies and the Beat: 2008ko irailean Dhol Foundation-eko Johnny Kalsi perkusionistarekin Londresen eta Dortmunden kontzertuak egin zituzten.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rock’n’roll 13 (1997, Rent a Poet)
  • Texas Radio (1998, Rent a Poet)
  • Wer ist das? (1999, Rent a Poet)
  • Sirba (2002, Buda Musique)
  • Halbe Treppe filmeko soinubanda (2002, Rent a Poet)
  • 17 Hippies play Sexy Ambient Hippies (2003, Rent a Poet)
  • Ifni (2004, Rent a Poet)
  • Live in Berlin (2005, Rent a Poet)
  • 17 Hippies Play Guitar (2006, Hipster Records)
  • Live in Berlin (2006, Hipster Records/Proper Music)
  • Heimlich (2007, Hipster Records/Proper Music)
  • El Dorado (2009, Hipster Records/Proper Music)
  • Phantom Songs (2011, Hipster Records/Proper Music)
  • 17 Hippies chantent en français (2013, Buda Musique)
  • 17 Hippies für Kinder - Titus träumt (2013, Rent a Poet)
  • Biester (2014, Hipster Records/Proper Music)
  • Anatomy (2016, Rent a Poet)
  • Metamorphosis (2016, Rent a Poet)
  • Kirschenzeit (2019, Rent a Poet)

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 17 Hippies für Kinder (1999, Tyfoo Musikverlag, Berlin)
  • Realbook, Volume 1 (2001, Tyfoo Musikverlag, Berlin)
  • Realbook, Volume 2 (2001, Tyfoo Musikverlag, Berlin)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Alemanez) hoerspielundfeature.de. «Wir träumen immer noch - 17 Hippies revisited» Hörspielportal (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
  2. «Texas und Louisiana | 17 Hippies» 17hippies.de (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
  3. (Gaztelaniaz) SensaCine. «17 Hippies» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
  4. (Alemanez) Welle (www.dw.com), Deutsche. «CD-Tipp: 17 Hippies "El Dorado" | DW | 20.02.2009» DW.COM (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
  5. «Radio New Zealand National : Programmes A-Z : WOMAD» web.archive.org 2011-07-05 (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
  6. «MACACO, 17 HIPPIES, ZURA, KORRONTZI ETA BESTE HAINBAT TALDE MUNDUMIRA FESTAN» www.entzun.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
  7. «Euskal Herria Zuzenean festibala» ehz-festibala.eu (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]