1812ko Espainiako Konstituzioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

1812ko Espainiako Konstituzioa edo Cádizko konstituzioa Espainiako konstituzio liberal bat izan zen, Cadizko Gorteek aldarrikatua. Espainian, askok Espainiako lehenengo konstituziotzat daukate, Baionakoa ez baitute kontuan hartzen, eta hari 'estatutu' deitzen diote.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1820an, Jose Feliz Amundarain zegamar apaizak konstituzio hari buruzko testu bat euskaratu zuen, eta Españiaco Neurquida (gaur egungo grafian, Espainiako Neurkida) eta Españiaco Constitucioa (gaur egungo grafian, Espainiako Konstituzioa) izenak ezarri zizkion.[1]

Gaztelaniaz, konstituzio hura San Josef egunez onartu zenez eta santu izen horren gaztelaniazko apokoristiko zabalduena Pepe denez, herritar hizkeran La Pepa ere deitzen zaio.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1812 urtean, Espainian oso egoera berezian zegoen. Alde batetik, independentzia gerra gertatzen ari zen. 1807an, Espainiak eta Frantziak fontainebleuko ituna sinatu zuten. Portugalek, merkataritza harremanak mantentzen zituen Britania Handiarekin eta Frantziaren helburua Britania Handiarekin eta Frantziaren helburua Britania Handiari bloke kontinentala egitea zenez, Espainiari bere mugak irekitzea eskatu zion Portugal konkistatzeko. Honen truke Espainiari Portugalen zati bat emango zion. Napoleonen benetako helburua Espainia konkistatzea zen. Herria oso hasere zegoen Godoy lehen ministroarekin eta Karlos IV.a erregearekin, krisi ekonomiko eta politikoa zela eta. 1808an herriaren lehen altxamendua izan zen, Aranjuezko matxinada. Urte berdinean hasi egin zen Espaniar Independentzia Gerra. 1808an Batzorde Zentral gorena eratu zen eta probintzia bakoitzeko batzordeetako ordezkaria osatzen zuten. Erankunde honek gera zuzentzeaz gain, Espainiako politika aurrera atera zuen. 1810an Batzorde Zentral Gorenak biltzeko dei bat egin zuen, erregea kanpoan zegoela eta Cadizen elkartu ziren, liberala zelako eta britaniar ontzidiaren babesa zuelako. Cadizen, erreformistak, absolutistak, liberalak eta iilustratuak elkartu ziren

Kontstituzio honetan, ez zen foruei buruzko aipamenik egin. Hala ere, argi dago foruak ez datozela konstituzioarekin. Hori dela eta, euskal probintzietako egokitze prozesua hasi zen negoziatu behar zelako. Konstituzio honekin liberalismoa ezarri eta Antzinako Erregimena abolitu zen. Espainian, Aro garaikidea hasi zen baita ziklo iraultzailea ere. Liberalismoa ezarri izan arren, absolutismoa eta liberalismoa txandakatu zirelako eta zaila izan zelako liberalismoa guztiz finkatzea. Konstituzio hau 1814 urtera arte egon zen indarrean. Urte horretan Fernando VII.a Baionatik etorri zen eta estatu kolpe bat eman zuen Valentziaren dekretuaren bitartez. Testu hau oso garrantzitzua da garaia ulertzeko, Espainiako lehenengo konstituzioa izan delako eta liberalismoaren printzipioak ezarri ziren eta Antzinako Erregimena abolitu zelako. 

Konstituzioaren artikulu batzuk

1. Artikulua: Nazio espainiarra hemisferio bietako espainiar guztien batasuna da.

2. Art. Nazio espainiarra askea eta independientea da, eta ez da eta ezin daiteke familia edo pertsona baten ondasuna izan.

5. Art. Espainiarrak dira Espainiaren menpeko lurraldeetan aske jaio eta bizi diren guztiak, eta beren seme-alabak.

6. Art. Aberriaren maitasuna da espainiar guztien betebehar garrantzitsuenetako bat eta, aldi berean, zuzenak eta eskuzabalak ezan behar dute espainiar guztiek.

7. Art. Espainiar guztiek leial izan behar dute Konstituzioari, legeak bete eta ezarritako agintarriak errespetatu behar dituzte.

10. Art. Espainiako lurraldera biltzen dira penintsulan eta ondoko uharteetan: Aragoi, Asturias, Gaztela Zaharra, Gaztela Berria, Katalunia, Cordoba, Extremadura, Galizia, Granada, Jaen, Leon Molina, Murtzia, Nafarroa, Euskal Probintziak, Sevilla eta Valentzia, Baleareetako eta Kanarietako uharteak, eta Afrikako koloniak. Ipar Amerikan..., Ertamerikan..., Asian.

12. Art. Espainiako Nazioaren erlijioa katolikoa, apostolikoerromatarra, egiazko bakarra, da eta izango da beti.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1812ko Espainiako Konstituzioa Aldatu lotura Wikidatan


Historia
Espainia
Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.