Edukira joan

1814ko Anglo-Herbeheretar ituna

Wikipedia, Entziklopedia askea
1814ko Anglo-Herbeheretar ituna
Motanazioarteko itun
Data1814ko abuztuaren 13a
Sinatzailea

1814ko Anglo-Herbeheretar ituna edo Londresko Konbentzioa (ingelesez: Convention of London; nederlanderaz: Verdrag van Londen) 1814ko abuztuaren 13an Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batuak eta Herbehere Batuetako Printzerri Burujabeak sinatutako ituna izan zen.

Itunaren bidez Erresuma Batuak Napoleondar gerretan hartutako Herbehereen lurralde gehienak itzultzen zituen, batez ere Molukak eta Java, baina Lurmutur Hiria eta Guyana Herbeheretarraren eremu batzuk Erresuma Batuari ematen zizkion. Robert Stewartek eta Hendrik Fagelek sinatu zuten, bi herrialdeen izenean[1].

Itunak 1803ko urtarrilean zeuden egoerara itzuli zituen Herbehereen kolonia gehienak, Napoleondar gerrek Amerika, Afrika eta Asia kolpatu baino lehen. Erresuma Batua Esperantza Oneko lurmuturra bere egin zituen, baita Hego Amerikako Demerara, Esekibo eta Berbice, herbeheretarrek eskubide komertzialak mantendu zituzten arren[2].

Erresuma Batuak Bangka uhartea eman zuen, Sumatra aurrean, Indiako Kochi eta Malabarren truke. Kalkutako kostan zegoen Baranagar barruti herbeheretarra Erresuma Batuari eman zioten, urteko diru-sarrera baten truke.

1814ko ekainaren 15ean herbeheretarrek egindako deklarazio bat ere aipatzen zuen itunak, zeinaren arabera esklabo beltzez hornitutako ontziak jada ez baitzeuden baimenduta britainiar portuetan. Murrizketa hori Herbehereetako mendekoek Atlantikoko esklaboen merkataritzan parte hartzeko debekura ere zabalduko litzateke. Britainia Handiak ere Suediari 1.000.000 libera esterlina ordaintzea adostu zuen, Karibeko Guadalupe uharteari buruzko erreklamazio bat ebazteko.

Itunak sortutako arazoak 1824ko Erresuma Batua-Herbehereak itunak ebatzi zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Wright, H. R. C.. (1950). «The Anglo-Dutch Dispute in the East, 1814-1824» The Economic History Review 3 (2): 229–239.  doi:10.2307/2590770. ISSN 0013-0117. (kontsulta data: 2026-01-04).
  2. (Ingelesez) Robson, William H.. (1931-06). «New Light on Lord Castlereagh's Diplomacy» The Journal of Modern History 3 (2): 198–218.  doi:10.1086/235722. ISSN 0022-2801. (kontsulta data: 2026-01-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]