1874ko Tompkins plazako matxinada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Tompkins Square-tik poliziak manifestariak bultzatzen.

1874ko Tompkins plazako matxinada urtarrilaren 13an gertatu zen, New Yorkeko Polizia Departamendua milaka langabetuen manifestazio batekin talka egin zuenean, New Yorkeko Tompkins Square Park-en, gaur egun ezagutzen den ekialdeko herrixka, Manhattan.[1]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istiluak 1873ko izuaren erdialdean gertatu ziren, 1873an hasi zen izua eta urte batzuk iraun zituena.[2] Estatu Batuetako langile mugimendu guztiek gobernuari laguntzak exijitzen egon ziren, izuaren tentsioa lasaitzeko.[3] Erakundeek ongintzazko proposamenak baztertu zituzten eta bere lekuan, langabezian zeuden langileentzako lanpostuak emango lituzkeen lan publikoak eskatu zituzten.[4] 1873ko abenduan sortu New Yorkeko Segurtasun Kontseiluak hiriko funtzionarioekin bilera bat antolatu zuen, baina negoziatzeko edozein aukera ukatua izan zen.[3]

Erantzun bat emanez, 1874ko urtarrilaren 13an manifestazio bat antolatu zen, Tompkins Squeare parkean, historikoki manifestazio askoren topagune eta hasiera bezala erabiltzen zena[5], eta udaletxera joateko asmoa zuen. Manifestariek William F. Havemeyer alkateari exijitu zioten lan publikoko programa bat ezartzea enplegu aukerak sortzeko[6], 100,000 dolarreko dohaintza bat emanez, komiteak zehaztutako Lan-laguntza Bulegoei.[7]

Bananduta zegoen erakunde bat, Patrick Dunn-ek burutzen zuena, manifestazio militanteago bat antolatu zuen urtarrilaren 5ean eta langileei esan zien ekintza zuzena erabiltzeko gobernuak haien eskaerak ez bazituzten betetzen.[7] Segurtasun Komiteko kideak protestara joan ziren, hasieran udaletxera zihoan manifestazio horretara joan ziren langileei animoak kentzeko, baina manifestazioa burutzen zuen komiteak argi utzi zuen planteamenduarekin jarraituko zutela. Udaletxeko zinegotziek manifestarien eskaerak ez zituzten onartu, eta Segurtasun Komiteko kideek manifestariei esan zieten urtarrilaren 8an beste manifestazio bat egiteko.[8]

Greba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

7.000 langile baino gehiago Tompkins Square Parken bildu ziren 1874ko urtarrilaren 13an. Hau izan da New York hiriak egon den demostraziorik handiena. 1.600 polizia inguru elkartu ziren bertan. 10ː00 baino zertxobait beranduago, polizia plazan sartu eta jendearen gehiengoa dispertsatu zuten, jendea makilekin jipoituz. Beste polizia talde bat zaldi gainean agertu zen kaleak husteko. Hamargarren Auzoko Alemaniar Langileen Erakundeko gizonak polizienganako kontraatakean hasi zen eta polizia bat buruan jo zuten mailu abt erabiliz. Christian Mayer atxilotua izan zen horregatik. Samuel Gompersek gatazkak deskribatu zituenː "zaldiko poliziak zortzigarren kaleko jendea erasotu zuen, bai gizonak, emakumeak eta haurrak. Kaleko jende multzoaren artean harrapatuta geratu nintzen eta pertsona batek bizitza salbatu zidan bodega batetik salto egin genuenean". Izua zabaldu zen New York osoan egun hartan zehar. Eskola bat polizien babespean jarri zuten, inmigrante batzuk hura erretzeko asmoa zuten susmoa baitzegoen. Hiriko zinegotzia zen Kehr-ek kontatu zuen tranbiatik salto egin beharra izan zuela manifestatzaileetatik ihes egiteko.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira, 46 persona atxilotu ziren eta bakoitzaren fidantza 1000$ izan ziren. Mayer, bere kide Joseph Hoefflicherrekin batera, agresio karguak leporatu zizkienez, hainbat hilabete pasa zituzten kartzelan. Mayer, Dix gobernadoreak barkatu zuen, egunkari sozialista batek zuzendutako kanpainaren ondoren. Beste langile bati, Justus Schwab, altxamendua hastea leporatu zitzaion bandera gorri bat eramateagatik. Schwaben East First Street aretoa, 2012an izan zen Greenwich Village Society of Historic Preservationek emandako plaka batekin saritua.

Gatazken ondoren, langabezian zeudenen mugimenduak indar handia galdu zuen; beste martxa bat antolatzeko ahaleginek ez zuten ezertarako balio izan. Mayerren aldeko kanpainaz gain, ez zen egon atxilotuei laguntzeko inolako beste kanpainarik. Hilabetearen amaieran, Segurtasun Komiteak, Alderdi Politiko Industriala osatu zuen, geroago hautsiko zena. Poliziako kideak botatzeko ahaleginak egin zituzten, baina ez zuten arrakastarik izan. Aldi berean, Poliziak bere bigilantzia handitu zuen talde erradikalengan. Okerki leporatu zieten erradikalei alkatea hiltzeko konplot komunista bat egitea eta eliz bat erretzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Gordon, Michael Allen (1993), The Orange Riots: Irish Political Violence in New York City, 1870 and 1871, Cornell University Press, ISBN 0801427541, https://books.google.es/books/about/The_Orange_Riots.html?id=GOZmKrjbSxsC&redir_esc=y. Noiz kontsultatua: 2018-05-15 .
  2. (Ingelesez)  Johnson, Marilynn S. (2004-10), Street Justice: A History of Police Violence in New York City, Beacon Press, ISBN 9780807050231, https://books.google.es/books/about/Street_Justice.html?id=M7OrWulxDXwC&redir_esc=y. Noiz kontsultatua: 2018-05-15 .
  3. a b (Ingelesez)  Gutman, Herbert George, The Tompkins Square "Riot" in New York City on January 13, 1874: A Re-examination of Its Causes and Its Aftermath, https://books.google.es/books/about/The_Tompkins_Square_Riot_in_New_York_Cit.html?id=WHKJtgAACAAJ&redir_esc=y. Noiz kontsultatua: 2018-05-15 .
  4. (Ingelesez)  Burrows, Edwin G.; Wallace, Mike (1998-11-19), Gotham: A History of New York City to 1898, Oxford University Press, ISBN 9780199741205, https://books.google.es/books/about/Gotham.html?id=xF4NDALYWSAC&redir_esc=y. Noiz kontsultatua: 2018-05-15 .
  5. (Ingelesez)  Gardner, Deborah S. (June 1990), «Tompkins Square: Past and Present», The Journal of American History (1): 232, doi:10.2307/2078657, ISSN 0021-8723, https://doi.org/10.2307/2078657. Noiz kontsultatua: 2018-05-15 .
  6. (Ingelesez)  Foner, Philip S. (October 1987), History of the Labor Movement in the United States: Postwar Struggles, 1918-1920, International Publishers Co, ISBN 9780717806522, https://books.google.es/books/about/History_of_the_Labor_Movement_in_the_Uni.html?id=UMBWNCXcR8wC&redir_esc=y. Noiz kontsultatua: 2018-05-15 .
  7. a b Gutman, Herbert G. "The Tompkins square 'Riot' in New York City on January 13, 1874: A re-examination of its causes and its aftermath". Labor History6:1 (1965) 45. orrialdea
  8. Gutman, Herbert G. "The Tompkins square 'Riot' in New York City on January 13, 1874: A re-examination of its causes and its aftermath". Labor History6:1 (1965) 46. orrialdea